
127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3023
AGINDUA, 2025eko ekainaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Auzibide Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten baita.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2025eko maiatzaren 20ko EHAA), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Esther Martínez Pangua andrea Auzibide Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010/4, 18 maila, VI-A berariazko osagarria), Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Auzibide Zuzendaritzan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 19a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS