
127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3022
EDIKTUA, 71/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza sailburuaren 2022ko ekainaren 16ko Agindua deusez deklaratzen duen epaia. Agindu horren bidez arautu zen aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan.
Demandatzailea: Euskadiko CCOO Sindikatu Konfederazioa.
Abokatua: Rebeca Jimenez Nieto.
Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.
Demandatua: Eusko Jaurlaritza.
Abokatua: Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusia.
Jakinarazten da epaia eman dela Euskadiko CCOO Sindikatu Konfederazioak sustatutako 0000071/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, zeina agindu honen aurka aurkeztutakoa baita:
Agindua, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena (EHAAn argitaratua, 122 zk., 2022-06-24an), zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura.
Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei lanpostuak esleitzeko prozedura.
Epaia 2025eko martxoaren 27an eman da, bai eta irmo bihurtu ere; hitzez hitz honela dio:
Baietsi egiten da Marta Arruza Doueil epaitegietako prokuradoreak, Euskadiko CCOOren Konfederazio Sindikalaren izenean eta ordezkaritzan, Hezkuntza sailburuaren 2022ko ekainaren hamaseiko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez arautu zen aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan.
1.– Aurkaratutako agindua deuseztatzen dugu, zuzenbidearekin bat ez datorrelako.
2.– Prozedura izapidetzean sortutako kostuak administrazio demandatuari ezartzen dizkiogu, baina mugatu ditugu bi mila eta bostehun (2.500) eurora (BEZik gabe), kontzeptu guztiak barne.
Eta guztiek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2025eko ekainaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA,
RSS