Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2025eko uztailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3019

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez Bilboko Udalari administrazio-emakida ematen baitzaio itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Euskalduna zubia erregularizatze aldera, Nerbioi itsasadarraren gainean, Bilbon.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.12 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2015eko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bidez, aipatu emakida eman dela, baldintza nagusi hauen arabera:

– Titularra: Bilboko Udala.

– Xedea: Euskalduna zubia.

– Azalera: 2.758 m2.

– Epea: hamabost (15) urteko emakida, gehienez hogeita hamar (30) urtera luzatzeko aukerarekin, baldin eta emakida arrazoitu zuten interes publikoko baldintzek beren horretan jarraitzen badute.

– Espedientearen erreferentzia: AAAA_RES_AY_4057/25_15.

https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/iljp-okupatzeko-emakida-euskalduna-zubia-bilbo/web01-tramite/eu/

Bilbao, 2025eko ekainaren 17a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala