
126. zk., 2025eko uztailaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3018
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 18koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko zenbait dokumentazio-errekerimendu jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.
Ezinezkoa izan da dokumentazio-errekerimendu horiek zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkezten, ulertuko dela laguntza-eskabidean atzera egin dutela, edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 18a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS