Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2025eko uztailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3015

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 23koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetza-programen exekuzio-faserako laguntzen deialdia ebazten baita, 2025erako.

Azaroaren 28ko 180/2023 Dekretuak Garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak arautzen ditu (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9. zk.).

ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-programen exekuzio faserako laguntzak emateko deialdia egiten da, 2025. urterako (martxoaren 27ko EHAA, 60. zk.).

Aipatutako deialdi-ebazpenaren 13. oinarrian ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egindako proposamena ikusita, eta Hautaketa Batzordeak laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egin ondoren, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei ematea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak (Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-programen exekuzio-faserako laguntzen deialdia egiten da, 2025erako), eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.

Bigarrena.– II. eranskinean ageri den entitateari laguntza-eskaera ukatzea, funtsak agortu direlako.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpena eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 23a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK FUNTSAK AGORTUTA EGOTEAGATIK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala