Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2025eko uztailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3013

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 6koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza bertan behera uzten duena.

Justiziako sailburuordearen 2025eko martxoaren 21eko ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 71 zk.) dirulaguntza esleipendunen berri eman zen, eta, geroztik, esleipendun batek emandako dirulaguntzari uko egin dionez, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2024ko urriaren 24ko Aginduarekin bat etorriz (azaroaren 12ko EHAA, 220 zk.), honen bidez honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iñigo Echeverria Fernandezi emandako dirulaguntza bertan behera uztea, 2025eko ekainaren 2ko eraginez, berak uko egin diolako.

Bigarrena.– Interesatuari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea ebazpen honek administrazio-bidea ez duenez agortzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 6a.

Justiziako sailburuordea,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala