
126. zk., 2025eko uztailaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3012
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 6koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza bertan behera uzten duena.
Justiziako sailburuordearen 2025eko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 71. zk.) dirulaguntza esleipendunen berri eman zen, eta, geroztik, esleipendun batek emandako dirulaguntzari uko egin dionez, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2024ko urriaren 24ko Aginduarekin bat etorriz (azaroaren 12ko EHAA, 220. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025eko martxoaren 1etik aurrerako eraginez, Maite Estecha Alonsori emandako dirulaguntza bertan behera uztea, berak uko egin diolako.
Bigarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea ebazpen honek ez duela administrazio-bidea agortzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 6a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS