
126. zk., 2025eko uztailaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 19 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3004
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, lehiaren arloko Compliance programak finantzatzeko 2025eko dirulaguntzak arautzen dituena eta haietara deialdia egiten duena.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren (LEA/AVC) helburua da merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatu, bermatu eta hobetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduera ekonomikoei dagokienez. Hala, bere helburuak betetzeko, lehia sustatzeko eskumenak baliatuko ditu, besteak beste.
Merkatuetan lehia sustatze aldera, LEA/AVCk erabaki du dirulaguntzen lerro bat ezartzea, enpresa-eremuan lehiaren kultura handitzea eta zabaltzea helburu duena, compliance-programak –beste era batera esanda, «araudia betetzeko programak»– diseinatzea eta ezartzea diruz lagunduz. Programa horiek, lehiaren defentsaren arloan, lagundu beharko dute lehiaren arauen balizko arau-hausteekin lotutako arriskuak identifikatzen, prebenitzen eta horien ondorioak konpontzeko edo arintzeko zuzenketa-neurriak hartzen.
LEA/AVCk lehiaren arloko compliance-gida bat onartu zuen 2019an, jakitun baitzen onuragarria dela araudia betetzeko eta portaera etikoa izateko kultura ezartzea enpresen barruan. Geroago, 2023an, Espainiako normalizazio-organismoaren barruan, UNE 19603 araua (Lehia askearen arloko compliance-programak kudeatzeko sistemak - Eskakizunak eta erabiltzeko orientabidea) bultzatu zuen, eta hura egiten parte hartu. 2023ko azaroaren 22an onartu zen arau hori. Arau espezifiko horrek baldintzak eta jarraibideak ezartzen ditu, antolakunde baten barruan lehia askearen arloko arau-betetzea kudeatzeko sistema bat etengabe ezarri, garatu, inplementatu, ebaluatu, mantendu eta hobetzeko.
Lehiaren arloko compliance-programa da enpresek darabilten tresna, enpresetako kideek lehiaren aurka egin ditzaketen eta antolakundea erantzule bihur dezaketen jokabideak prebenitzeko, detektatzeko eta haiei aurre egiteko. Jarduteko protokolo bat da, zeinaren helburua baita enpresaren barruan lehiaren kultura efizientea ezartzea, honako hauen bidez: a) enpresa-antolakunde osoari (enplegatuak eta zuzendaritzako kideak) prestakuntza ematea lehiaren arloko zuzenbidean eta jardunbide egokietan, arau-hausteak saihesteko; eta b) lehiaren aurkako balizko jokabideen hautemate-prozedurak ezartzea, eta, hala badagokio, zuzenketa-neurriak aplikatzea, enpresari berari, merkatuko gainerako operadoreei (lehiakideak, kontsumitzaileak) eta gizarte-ongizateari eragindako (edo eragin dakizkiokeen) kalteak minimizatzeko.
Dirulaguntza horien bidez, LEA/AVCk sustatu nahi du lehiaren aldagaia enpresen arau-betetzeko programetan sartzea, haien arteko benetako lehia lortze aldera, eta merkatuen funtzionamendu egokirako. Enpresetan arau-betetzeko programak ezartzea oso hedatuta badago ere, tradizionalki programa horiek arlo penalean zentratu izan dira; izan ere, ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoaren ondorioz, pertsona juridikoen erantzukizun penalari dagokionez, zigorraren salbuespen edo arintze batez baliatzeko aukera araupetu zen, indarrean arau-betetzeko sistema bat ezarrita zegoen kasuetarako (Zigor Kodearen 31 bis artikulua eta Fiskaltzaren 1/2016 Zirkularra). Enpresari onura handiak dakarzkio arau-betetzearen eta portaera etikoaren kultura ezartzeak: zehapenak saihesten ditu eta balioa sortzea sustatzen du. Horregatik, arlo penaletik haragoko beste eremu batzuetara zabaldu da (lana, ingurumena, zibersegurtasuna, kontsumitzaileen babesa, informazio pribilegiatuaren erabilera, datuen babesa eta lehiaren defentsa bera).
Gainera, Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legean (LDL) jasotako arau-hauste astun batengatik administrazio publikoekin kontratatzeko debekua duen enpresa bati, compliance-programa bat edukitzeak aukera eman diezaioke debeku hori saihesteko. Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (SPKL) 72.5 artikuluak onartzen du kontratatzeko debekua –hau da, lizitazio publikoetatik kanpo uztea lehia faltsutzearen arloko arau-hauste astunagatik zehapen irmoa jaso duten enpresak [SPKLren 71.1 b) artikulua]– ez aplikatzeko aukera. Horretarako, enpresak egiaztatu beharko du, epaien edo administrazio-ebazpen bidez ezarritako isunen eta kalte-ordainen ordainketaz edo ordainketa-konpromisoaz gain, etorkizunean arau-hauste administratiborik ez egiteko neurri egokiak hartu dituela alderdi teknikotik, antolamenduaren aldetik eta langile-arloaren aldetik. Xedapen hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren kontratazio publikoari buruzko 2014ko otsailaren 26ko 2014/24/EB Zuzentarauaren 57.6 artikuluaren transposiziotik sortu da. Artikulu horrek ingelesez self-cleaning neurri gisa ezagutzen direnak jasotzen ditu.
Horrekin batera, compliance-programak tresna egokiak dira barne-informazioko sistemen giltzarri izateko. Sistema horiek 2/2023 Legean xedatutakoa aplikatuz sortutakoak dira (otsailaren 20ko 2/2023 Legea, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena). Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko urriaren 23ko 2019/1937 Zuzentarauaren (Whistleblowing zuzentaraua) transposizioa egiteko onartu zen otsailaren 20ko 2/2023 Legea –zuzentarau hori Batasuneko zuzenbidearen arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa da–. Lege horrek ekarri du lehiaren agintaritzetan LDLren arau-hausteei buruzko komunikazioen kanpo-kanalak ezartzea, barne-kanalez gain. Beraz, Whistleblowing zuzentaraua barne-ordenamendu juridikoan sartzeak berekin dakar kontzientziazio handiagoa izatea arau-hauste penal eta administratiboei buruz, lehiaren defentsaren arloko arau-hausteak barne, eta, beraz, ahalegin handiagoa egitea compliance-programak diseinatzen eta ezartzen, hain zuzen ere, zuzenbidearen eremu horretan.
Azken batean, deialdi honen helburua da lehiaren arloko compliance-programa eraginkorren diseinua eta ezarpena sustatzea, zeinek, alde batetik, lehiaren arloko arau-hausteak prebenituko baitituzte, eta, bestetik, bitartekoak ezarriko baitituzte saihestu ezin izan diren arau-hausteak detektatzeko eta haiei erantzuteko.
2024ko abenduaren 20an, Lehiaren Euskal Kontseiluak LEA/AVCren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen, eta, 2025eko urtarrilaren 30eko bileran, 2025erako Dirulaguntzen Urteko Plana. Deialdi hau bi planetan sartua dago. Plan horiek Gardentasunaren atalean eskuratu daitezke, Lehiaren Euskal Agintaritzaren webgunean (https://www.competencia.euskadi.eus/), Gardentasuna apartatuan. Zehazki, lehiaren arloko compliance-programak diseinatuta eta ezarrita, enpresen esparruan lehiaren kultura handitzeko eta zabaltzeko helburua beteko da, eta horrek merkatuen funtzionamendu lehiakorra ahalbidetuko du.
Kreditu nahikoa eta egokia dago deialdi hau hornitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeari jarraituz.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2025. urterako oinarriak eta deialdia onartzea.
Enpresentzako laguntzen oinarri arautzaileak onartzea, I. eranskinean jasotzen diren baldintzetan, beren antolakundean lehiaren arloko compliance-programa bat har eta ezar dezaten, eta 2025eko ekitaldirako deialdia egitea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek LEA/AVCren lehendakariari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2025eko ekainaren 25a.
Lehendakaria,
AINARA HERCE SAN MARTÍN.
I. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
1.– Deialdi honen xedea da langile autonomoek eta ETEek lehiaren arloko compliance-programak diseinatu eta lehen aldiz ezar ditzaten sustatzea –edo lehiaren arloko compliance-azpiprograma espezifikoak, lehendik ezarrita dituzten ordenamendu juridikoko beste eremu material batzuekin lotutako compliance-programetan txertatuko direnak–.
2.– Lehiaren arloko compliance-programek edo compliance-azpiprograma espezifikoek, kasu guztietan, oinarri hauek onartzeko ebazpenaren II. eranskinean adierazitako edukia errespetatu beharko dute.
2. oinarria.– Baliabide ekonomikoak eta laguntzen muga.
1.– Dirulaguntza horietan, 20.000 euro erabiliko dira guztira.
2.– Pertsona edo entitate onuradun bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ezin izango da 10.000 eurotik gorakoa izan, ezta onartutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere.
3. artikulua.– Denbora-eremua.
Diruz lagundu daitezkeen compliance-programak 2025ean diseinatu eta ezarri beharko dira, eta, nolanahi ere, 2025eko urriaren 31ra arte.
4. oinarria.– Pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak.
1.– Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako pertsona fisikoak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jarduera ekonomikoa egiten duten ETEak ere. Onuradun izan daitezke, halaber, jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten duten pertsona fisikoak, baldin eta laguntzaren onuradun izanez gero enpresa- edo autonomo-izaera hartzeko konpromisoa adierazten badute.
Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera, ETEtzat hartzen dira 250 langile baino gutxiago dituzten eta 50 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena duten enpresak, edo gehienez ere 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.
2.– Pertsona edo entitate eskatzaileek, eskabidea aurkezteko unean eta proiektua amaitu arte, alta emanda egon beharko dute ekonomia-jardueren gaineko zergan.
Enpresa- edo autonomo-izaera hartzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoen kasuan, baldintza hori jarduerak gauzatzeko epea amaitu baino lehen bete beharko dute, eta, nolanahi ere, 2025eko irailaren 1a baino lehen.
3.– Nolanahi ere, onuradun izateko, pertsonak edo entitateak lehen aldiz diseinatu eta ezarri beharko du bere antolakundean lehiaren arloko compliance-programa edo compliance-azpiprograma espezifikoa.
4.– Aurreko apartatuetan aurreikusitakoaz gain, pertsona edo entitate onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabidea aurkezten dutenetik dirulaguntza likidatzen den arte:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza emateko unean, bai hura ordaintzeko unean, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, interesdunari horretarako baimena eskatu beharrik gabe. Hala ere, interesdunek egiaztapen horren aurka egin ahal izango dute, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
c) Eskatutako dirulaguntzaren onuradun izanez gero, enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
5.– Pertsona eta entitate onuradunak arduratuko dira proiektua garatzeaz eta gastua gauzatzeaz, aurkeztutako aurrekontuaren arabera.
6.– Honako pertsona edo entitate hauek ezin izango dituzte dirulaguntzak eskuratu:
a) Dirulaguntza eskatzeko egunean, lehiaren arloko compliance-programa bat edo compliance-azpiprograma espezifiko bat dutenak.
b) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
c) Konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, konkurtsoan deklaratuta daudenak, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
d) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
e) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralderen batean dutenak.
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.
h) Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaienak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
i) Estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez dutenak.
j) Estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
k) Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik zehatuta daudenak, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
l) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
m) Laguntzen berreskuratze-agindu baten mende daudenak, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
n) Krisialdian dagoen enpresatzat jota daudenak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
ñ) Sektore publikoren bateko kide direnak, aplikatzekoak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera.
o) Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabarretakoren batean daudenak.
p) Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean xedatutako ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak.
q) Elkarteak direnean, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausaren bat dutenak.
5. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Oro har, diruz lagundu daitezkeen gastuak dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira diruz lagundutako jardueren izaerari datxezkionak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan ezarritako epean egiten direnak. Hala, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira pertsona edo entitate eskatzaileak aurkezten dituen jardueren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzeaz gain, jarduera horiek garatzearekin zalantzarik gabe lotuta daudenak.
Beraz, honako hauetara mugatuko dira gastu finantzagarriak:
– Langile-kostuak: lehiaren arloko compliance-programa ezartzen zuzenean laguntzen duten langileenak; zehazki, arau-betetzearen arduraduna (compliance officer) ezartzearen kostua, baldin eta haren zerbitzuak hirugarrenei kontratatzen ez bazaizkie eta dirulaguntza eskatzen duen enpresak zuzenean bere gain hartzen baditu.
– Gaitze-kostuak, lehiaren arloko arau-betetzea areagotzeko, kanpoko enpresa edo profesional batekin kontratatu badira.
– Produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko kostuak, bai eta lehiaren arloko arau-betetzea sustatzen duten ekimenak edo tresnak sortzeko eta zabaltzeko kostuak ere. Hauek zehazki: (i) compliance-programa osatzen duten dokumentu guztiak egitea (protokoloak, eskuliburuak, gidak eta beste material batzuk), kanpoko enpresa espezializatu bati enkargatzen bazaizkio; (ii) compliance-programan aurreikusitako prestakuntza ikastaroak egitea, enpresa bat edo kanpoko profesional bat kontratatu bada horretarako, eta (iii) informazio-kanala ezartzea, hirugarrenei enkargatzen zaienean.
– Beste gastu batzuk: beste gastu batzuen guztizkoa ezin izango da aurrekontuaren % 5 baino handiagoa izan, eta, nolanahi ere, diruz lagundutako jardueren garapenari lotuta egon beharko dute zalantzarik gabe.
Hala, diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren aholkularitza juridikoko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatzeko edo egiteko ezinbestekoak badira.
Diruz lagundutako gastuen eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.
2.– Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.
Onuradunak bere merkataritza-eragiketetan egindako diruz laguntzeko moduko gastuak sektoreko araudi aplikagarrian ezarritako ordainketa-epeetan ordaindu beharko ditu edo, halakorik ezean, Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean adierazitako epeetan.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikuluaren arabera, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditzen badu sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian kontratu txikietarako ezarritako kopurua, eta horrek hirugarrenekin kontratatzea eragiten badu, pertsona edo entitate onuradunak, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu gutxienez, salbu eta obra, zerbitzu edo ondasun horien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badago halakorik egiteko, emateko edo hornitzeko entitate nahikorik edota dirulaguntza eman aurretik egiten bada gastua.
Aurkezturiko eskaintzen artean aukeratzeko, zeinak justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean sartu behar diren, efizientzia eta ekonomiaren irizpideak erabiliko dira. Ez bada eskaintza merkeena aukeratzen, egindako aukera espresuki justifikatu beharko da memoria batean.
Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz nahitaezkoa bada eskaintza batzuk eskatzea, eta ez badira horiek aurkezten, edo eskaintza ekonomikoena ez den bat aukeratzen bada aukeraketa hori behar bezala justifikatu gabe, ondasun edo zerbitzuaren peritu-tasazio bat eskatu ahal izango du organo emaileak, eta pertsona edo entitate onuradunak ordaindu beharko ditu horrek eragiten dituen gastuak. Halako kasuetan, bi balio hauetatik txikiena erreferentziatzat hartuz kalkulatuko da dirulaguntza: pertsona edo entitate onuradunak adierazitako balioa eta tasazioaren ondoriozkoa.
4.– Pertsona edo entitate onuradunak hirugarrenekin adostu dezake diruz lagundutako jarduketak egikaritzea –betiere haien zenbatekoaren % 80 gehienez, azpikontratatutako prestazio guztien prezioak gehituta–. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundutako jarduketak bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa.
5.– Inola ere ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:
a) Banku-kontuetako interes zordunak.
b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
c) Prozedura judizialen gastuak, salbu eta prozedura horiek diruz lagundutako jarduketen parte garrantzitsua direnean.
6.– Balio erantsiaren gaineko zergari dagozkion gastuak ere ez dira diruz lagunduko, pertsona edo entitate onuradunek berreskuratu edo konpentsatu ditzaketen zatian. Hori dela eta, pertsona edo entitate onuradunak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adierazi beharko du eskubiderik baduen edo ez duen dirulaguntzaren xede diren eragiketetan jasandako BEZa osorik edo zati batean kentzeko edo berreskuratzeko.
7.– Baldin eta pertsona edo entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan oinarri honetan diruz laguntzeko modukotzat jotzen ez diren gastuak sartzen badira, ezabatu edo kendu egingo dira, era horretan dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarritzat hartuko den diruz laguntzeko moduko gastuaren aurrekontua zehazteko.
6. oinarria.– Dirulaguntzak emateko prozedura.
1.– Behar bezala jasotako eskabideei dagozkien dirulaguntzak hurrenez hurren emango dira. Alderdi horretatik, eskaerak banaka eta ordenan ebatziko dira, eskabide bakoitza behar bezala osatu den unearen arabera, eta oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu bada.
2.– Programara bideratutako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren ebazpen baten bidez deklaratuko da hori. Ebazpena https://www.competencia.euskadi.eus/ webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
7. oinarria.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, 2. oinarrian adierazitako zenbatekoa agortzen ez bada, irailaren 30ean amaituko da, 23:59an.
2.– Pertsona edo entitate interesdunek eskabideak bide elektronikotik izapidetu behar dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Pertsona edo entitate interesdunek eskaeraren izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/web01-tramite/eu/
Eskabidea egin ondorengo izapideak kanal elektronikoaren bidez egingo dira, baita jakinarazpenak ere, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikatzeko eta sinatzeko onartzen diren baliabideak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
3.– Eskabidea eta ondorengo izapideak pertsona edo entitate eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu, modu elektronikoan. Horretarako, ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da ordezkari hori, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/ . Nolanahi ere, izapideak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko dira, Administrazioarekiko harremana bide elektronikotik egitera behartuta baitago interesduna.
4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako formularioak izapidetzeko jarraibideak eskuragarri daude oinarri honen 2. puntuan adierazitako EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidean.
5.– Pertsona edo entitate eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango du eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko Oinarrizko Legearen (10/1982, azaroaren 24koa) 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
6.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriek zehazten dituzten baldintzak.
7.– Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du.
Enpresa talde berari lotutako edo talde bereko enpresen kasuan, enpresa horietako batek bakarrik eskatu ahal izango du dirulaguntza.
8. oinarria.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.
1.– Pertsona edo entitate eskatzaileek prozedurako eskabide-formularioa bete beharko dute, eta informazio hau aurkeztu:
a) Entitate eskatzailearen datuak.
b) Jarduketaren deskribapen laburra.
c) Jarduketaren gastuen aurrekontu xehatua eta banakatua.
2.– Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako entitateek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta.
Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako entitateek haien legezko eratzea egiaztatu beharko dute, beren izaera juridikoaren arabera, bai eta pertsona ordezkariaren identitatea ere. Gainera, ordezkaritza-ahalorde nahikoa dutela justifikatu behar dute, eta, horretarako, agiri hauek aurkeztuko dituzte:
– Eratze-eskritura eta estatutuak, eta dagokien erregistro publikoan inskribatuta daudelako egiaztagiria.
– Identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartela.
– Pertsona juridikoaren lege-ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.
Horri dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona eta entitate interesdunek eskubidea dute dagoeneko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko; beraz, Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu.
3.– EAEko lurraldean jarduera ekonomikoa egin izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
4.– Garatu beharreko jarduketen memoria xehatua.
5.– Pertsona edo entitate interesdunak honako betekizun hauek egiaztatuko ditu, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez:
a) Ez eskuratu izana beste edozein administrazio edo ente publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.
b) Ez egotea zigortuta dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera epai irmo batez bidez, edo ez egotea zigortuta prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik.
c) Ez egin izana konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ezein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta ez egotea, ez egotea konkurtsoan deklaratuta, ez egotea epailearen esku-hartzearen mende, ez egotea konkurtsoan deklaratuta eta ez egotea desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
d) Ez sorrarazi izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmoa, errudun deklaratua izateagatik.
e) Administratzaileak edo lege-ordezkaritza dutenak ez egotea egoera hauetako ezeinetan: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako bateraezintasunen araubideko egoeretan eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako egoeretan. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko ezein kargutan ez egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
f) Egoitza fiskala ez izatea paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
g) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
h) Ez jaso izana epai irmo dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapenik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.
i) Ez izatea sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenenik, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
j) 50 langiletik gora edukirik, ezarrita dituela estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak.
k) Ez izatea zehapenik arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutakoaren arabera, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
l) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota bete izana, edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu izana.
m) Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
n) Krisialdian dagoen enpresatzat jota ez egotea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
ñ) Ez izatea ezein sektore publikoren kide, aplikatzekoak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera.
o) Ez egotea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabarretako ezeinetan.
p) Egiazkoak izatea eskabidean eta erantsitako dokumentazioan jasotako datuak, eta laguntza horren onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzea, bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan ezarritakoak.
q) Lehiaren arloko compliance-programarik edo compliance-azpiprograma espezifikorik diseinatuta ez izatea eta dagoeneko antolakundean ezarrita ez izatea.
6.– Pertsona edo entitate eskatzaileek, dirulaguntza emateko proposamena eman aurretik, egiaztatu beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela. Betebehar hori betetzen jarraitu beharko dute, gutxienez, dagokion laguntzaren edo dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den arte.
Aipatutako zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, bere elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, entitate eskatzaileek betetzen dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Gainera, organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du berdintasun-plana eduki behar duen entitateak halakorik egiatan baduen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroaren eta Gordailuaren bidez.
9. oinarria.– Akatsen zuzenketa.
1.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioak ez badituzte betetzen ezarritako baldintza guztiak, edo haien edukia nahikoa ez bada, pertsona edo entitate eskatzaileari 10 egun balioduneko epea emango zaio dokumentazioa osa dezan edo akatsak konpon ditzan. Halaber, jakinaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaeran atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela, horretarako ebazpena emanda.
2.– Administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta dauden pertsona edo entitateei –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera–, eskabidea modu presentzialean egiten badute, eskatuko zaie eskaera aurkezpen elektronikoaren bidez egiteko. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
10. oinarria.– Dirulaguntzaren zenbatekoaren zehaztapena.
1.– Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, onartutako aurrekontuari erreparatuko zaio, eta haren % 70a izango da.
Gainera, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, eskatutako zenbatekoa baino handiagoa izan, ezta 10.000 euro baino handiagoa ere.
2.– Ezarritako zuzkidura ekonomiko orokorra banatzeko, kreditua agortu arte jasotzen diren eskabide adina egintza egingo dira.
11. oinarria.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko eta publizitatea egiteko modua.
1.– LEA/AVCko Idazkaritza Nagusiari dagokio deialdi honetan aipatutako dirulaguntzak kudeatzea, eta idazkari nagusia izango da laguntza kudeatzeko organo eskuduna.
2.– Organo kudeatzaileak, espedientea aztertu ondoren, ebazpen-proposamenak egingo dizkio LEA/AVCko lehendakariari.
Ebazpen-proposamen horietan jasoko dira onuradun gisa proposatutako pertsona edo entitatea eta emandako zenbatekoa, bai eta, hala dagokionean, eskaera ez onartzea, edo, hala badagokio, ukatzea ere, ukatzeko arrazoiak adierazita.
3.– LEA/AVCko lehendakariak, organo kudeatzaileak egindako ebazpen-proposamena ikusita, ondoz ondoko ebazpenen bidez ebatziko du dirulaguntza emateko prozedura.
Ebazpen bakoitzak zehaztuko du eskatutako dirulaguntzak eman edo ukatu diren.
Lehenengo kasuan, adieraziko dira pertsona edo entitate onuradunaren izena edo sozietate-izena, dirulaguntza emateko proposatzen den jarduera eta emandako zenbatekoa.
Ukatuz gero, pertsona edo entitate eskatzailearen izena edo sozietate-izena eta ukatzeko arrazoiak jasoko dira.
4.– Aurreko apartatuan aipatzen diren ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute, eta, haien aurka, pertsona edo entitate interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote LEA/AVCko lehendakariari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoaren arabera.
5.– Ondoz ondoko ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona edo entitate interesdunei, gehienez ere sei hilabeteko epean, ebazpen hau indarrean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Halaber, emandako dirulaguntzen zerrenda LEA/AVCren webguneko Gardentasunaren atalean argitaratuko da, zenbatekoa eta pertsona edo entitate onuraduna adierazita: https://www.competencia.euskadi.eus/.
6.– Ebazteko sei hilabeteko epea igaro eta ebazpenik eman ez bada, pertsona edo entitate interesdunek beren dirulaguntza-eskaera ezetsitzat jo ahal izango dute, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.
12. oinarria.– Pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak.
Pertsona edo entitate onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte beti, eta, bereziki:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza emateko jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo entitate onuradunek ez badiote dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Eman den xederako erabiltzea laguntza, eta lehiaren arloko compliance-programa edo compliance-azpiprograma espezifikoa 2025ean diseinatzea eta ezartzea, urriaren 31 baino lehen.
c) LEA/AVCko Idazkaritza Nagusiari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo zein subjektiboren aldaketa.
Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, betiere helburua bete dela ulertzen bada. Horretarako, jarduketak justifikatzeko agiriak aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epean, LEA/AVCko lehendakariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, eta dagozkion zenbatekoak likidatuko ditu.
d) Beste edozein administrazio edo ente publiko edo pribatutatik helburu bererako dirulaguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jasoz gero, horren berri ematea.
e) LEA/AVCren Idazkaritza Nagusiari, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea beren eginkizunak betetzean eskatzen duten informazioa, jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta diruz lagundutako jarduerak kontrolatzeko, egiaztatzeko, jarraipena egiteko eta ikuskatzeko haien funtzioei eta eskumenei men egitea, bai eta, hala badagokio, Europar Batasuneko organo eskudunenei ere.
f) Jasotako finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egitea, LEA/AVCren marka barne, dirulaguntza honen funtsekin sortu, landu eta zabaldutako edukietan. Zehazki, emandako dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzeko egiten diren jardueretan LEA/AVCren logotipo normalizatua eta «Lehiaren Euskal Agintaritzak diruz lagundua» esaldia sartu beharko dira.
g) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
13. oinarria.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Deialdi honetan adierazitako dirulaguntzak bateraezinak dira beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako eta denbora-tarte bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin.
2.– Beste edozein administraziotatik edo ente publiko edo pribatutatik helburu bererako dirulaguntza, sarrera edo baliabide gisa beste edozein zenbateko lortzen bada, jakinarazi egin beharko da; horren ondorioz, osorik deuseztatuko da dirulaguntza, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli egin beharko zaizkio jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak.
14. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Ordainketa bakarrean ordainduko da dirulaguntza, dirulaguntza osorik justifikatu ondoren. Justifikaziorako azken eguna 2025eko abenduaren 16a izango da.
2.– Ez da inolako ordainketarik egingo entitate onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta itzulketa-betebeharrak.
3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon beharko du. Erregistratuta ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, helbide honetan egingo da alta edo aldaketa: www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
15. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.
1.– Honako justifikazio-dokumentazio hau aurkeztuko da bitarteko elektronikoen bidez: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako edozein entitateren erregistro elektronikoetan:
– Batetik, lehiaren arloko compliance-programa edo compliance-azpiprograma espezifikoa onartzeko eskumena duen organoak –onuradunaren antolamenduko barne-arauek adierazia– sinatutako dokumentua, eta, bestetik, onartutako programa edo azpiprograma bera.
– Egindako jardueren egikaritzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria zehatza.
– Aurrekontu betearazia (gastuak eta diru-sarrerak), onartutako aurrekontuarekin bat datorrena.
– Diruz lagundutako jarduerak egikaritzean egindako gastua justifikatzen duten agiri guztien zerrenda sailkatua.
– Onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuen egiaztagiriak eta fakturak, eta, horiekin batera, kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren alde ordainketa egin izanaren egiaztagiriak. Ez da onartuko tiketen bidezko justifikazioa.
2.– Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduerak garatzean benetan egindako gastua justifikatu beharko da, eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren arabera. Nolanahi ere, 2025eko abenduaren 16a izango da justifikazioa aurkezteko azken eguna.
3.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta justifikazio-kontu sinplifikatuaren bidez egingo da, non informazio hau jasoko baita:
– Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria, egindako lehiaren arloko compliance-programa adierazita, bai eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak ere (aurkeztutako compliance-programa osatzen eta hedatzen duten dokumentuak, gidak, eskuliburuak eta bestelako materialak).
– Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, alderdi hauek zehaztuta: entitate hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, zer datatan eman den, eta, hala badagokio, noiz ordaindu zen.
– Diruz lagundutako jardueren aurrekontu likidatua. Adieraziko da zer desbideratze gertatu den hasieran aurrekontuan jasotako zenbatekoen eta azkenean egindako gastuen artean.
– Hala badagokio, aplikatu ez diren geldikinen kasuan, itzulketaren ordain-gutuna, bai eta haietatik eratorritako interesena ere.
Era berean, egoki iritzitako egiaztagiriak egiaztatuko ditu organo emaileak –dirulaguntza behar bezala aplikatu dela ziurtatzeko argibide nahikoa emango dutenak–, eta, horretarako, aukeratu dituen fakturak eta gastu-egiaztagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio pertsona edo entitate onuradunari.
16. oinarria.– Dirulaguntza aldatzea.
1.– Emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki dezake LEA/AVCren lehendakariak, ofizioz edo pertsona nahiz entitate interesdunak eskatuta, baldintza hauek betetzen direnean:
a) Dirulaguntza aldatzea interesdunak eskatuz gero, 12.c) artikuluan adierazitako betebeharra betez jakinaraztea pertsona edo entitate onuradunak, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.
b) Zenbatekoa handitu behar ez izatea.
c) Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu diren edo gauzatzekoak diren jarduketak.
d) Pertsona edo entitate onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.
e) Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.
f) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.
2.– Dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 40. artikuluan agindutakoari jarraituko zaio.
3.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta xedea betetzat jotzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena ere aldatu ahal izango da.
Nolanahi ere, 2.2 oinarrian adierazitako mugekin bat etorriz, aldatutako azken aurrekontuaren % 70 errespetatu beharko du, gehienez, aldaketaren ondoriozko zenbatekoak.
4.– Xedea partez bete izana onartu ahal izango da, baldin eta egiaztatzen bada badagoela diruz lagundutako jardueren helburuak eta konpromisoak betetzera zalantzarik gabe bideratutako jarduketa bat, eta betetze-maila, gutxienez, eskabidean aurkeztutako jarduketa guztiei dagokien aurrekontu zenbatetsiaren % 60koa bada. Kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egin beharko da, eta jarduketei dagokien zenbatekoa murriztu egingo da, zenbatetsitako aurrekontu osoarekiko dagokion proportzioan.
Salbuespen gisa, baldin eta, pertsona edo entitate onuradunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, proiektua ez bada lehen adierazi den ehunekoan egikaritzen, laguntza kudeatzen duen organoak onartu ahal izango du betetze partzialak egin direla, baldin eta egindako jarduketek berezitasun- eta espezifikotasun-ezaugarri objektiboak badituzte, eta, horiek, berez, balio erantsia ematen badiote diruz lagundutako jardueren xedeari. Horri dagokionez, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, proportzionaltasun-printzipioaren araberakoak izango dira beti ez-betetze kasuetan aplikatu beharreko mailaketa-irizpideak, eta horiek aplikatuko dira pertsona edo entitate onuradunak jaso behar duen laguntzaren behin betiko zenbatekoa zehazteko, bai eta, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko ere.
5.– Dirulaguntza emateko ebazpena orobat aldatu beharko da dirulaguntza erabat deuseztatu behar denean.
17. oinarria.– Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.
1.– Ez-betetzeak izango dira honako hauek:
a) Justifikatzeko eginbeharra ez betetzea edo justifikazioa nahikoa ez izatea.
b) Jasotako dirulaguntza osoa ebazpen honetan adierazitako jarduketez bestelakoetan erabiltzea.
c) Ez betetzea ebazpen honetan ezarritako betebeharrak, edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak.
d) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa ez itzultzea horretarako ezarritako epean.
e) Dirulaguntzen arloko beste edozein xedapenetan oro har ezarritako beste edozein kasu, eta, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako ez-betetzeak.
2.– Aurreko puntuan aipatutako kasuren bat gertatzen dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.
Horretarako, dirua itzultzeko prozedura izapidetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluari jarraituko zaio.
3.– Itzulitako zenbateko horiek zuzenbide publikoko diru-sarreratzat joko dira lege-ondorio guztietarako, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 46. artikuluan xedatutako erantzukizunen erregimenari jarraituko zaio.
18. oinarria.– Dirulaguntzaren likidazioa.
1.– Emandako dirulaguntza benetan egindakora egokitu dadin, bai eta behin betiko likidazioa egiteko ere, kontuan hartu behar da hasieran aurkeztutako aurrekontua gainditzen duten gastuak justifikatzeak ez duela inolaz ere eskubiderik emango hasieran onartutako dirulaguntza handitzeko.
2.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu, eta behar bezala justifikatutzat jotzen bada, ordaintzeke dagoen zenbatekoa ordainduko da.
3.– Idazkari nagusiak emango du dirulaguntzaren zenbatekoak aldatu edo doitzeko likidazio-ebazpena, justifikazio-dokumentuak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean.
4.– Jasotako guztia edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaion kasuetan, likidazio-ebazpenean bi hilabeteko epea emango da, ebazpena jasotzen denetik aurrera zenbatzen hasita, egin beharreko itzulketa egiteko, pertsona edo entitate onuradunari itzulketa-prozedura hasi dela eta horren arrazoiak jakinarazi ondoren.
Justifikatzeko eginbeharra ez betetzeagatik gertatzen bada itzulketa, 15 eguneko epea emango da egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.
19. oinarria.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Datu pertsonalak «Lehiaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Arduraduna: Lehiaren Euskal Agintaritza.
Xedea: Lehiaren arloko laguntzen eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea eta kontrolatzea.
Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean misio bat egiteko edo tratamenduaren arduradunari aitortzen zaizkion ahalorde publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak: Ez da datuen komunikaziorik aurreikusten.
Eskubideak: Datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak, bai eta informazio gehigarrian azaltzen direnak ere.
Informazio gehigarria:
https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/1741-capa2-es.shtml
Araudia: (EB) 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
II. ERANSKINA
COMPLIANCE PROGRAMAREN EDUKIA
Lehiaren arloko compliance-programa bat ezartzearen helburua da barne-kontroleko eta zaintzako sistema bat ezartzea, ahal den neurrian lehiaren arloko delituak saihesteko, edo, saihestu ezin badira, horrelakoak egiteko arriskua nabarmen murrizteko eta azkar detektatzeko.
Honako elementu hauek izan beharko ditu compliance-programak:
1.– Lehiaren arloko delituetarako bide eman dezaketen enpresaren jarduerak identifikatzea.
Antolakundearen egiturek lehia zer den jakin behar dute, eta ulertu behar dute enpresa-politika gidatzen duten printzipioetako bat dela, haren maila desberdinetan zehar. Horregatik, pertsonak edo entitateak, bere erabaki- eta gobernu-organoen bidez, benetan egin beharko du merkatuan jokabide egokia izatearen alde.
Gainera, compliance-programak lehiarekin lotutako arriskuak identifikatu behar ditu, pertsona edo entitate bakoitzaren ezaugarrien arabera (jarduera-sektorea, enpresa barruko jarduera-arlo desberdinak, lehiakideekiko interakzio-maiztasuna eta -maila, merkatuaren ezaugarriak, etab.).
Zehazki, detektatu beharko da zein diren lehiaren zuzenbidea urratzeko testuinguru egokia eskaintzen duten negozio-arloak edo enpresa-antolakundeko esparruak. Horretarako, egokia izan daiteke lehenik arau-hausteen arriskuei buruzko testa egitea, enpresa arriskuan gehien jartzen duten jokabideetara bideratzeko ahaleginak.
2.– Arau-betetzeaz arduratzen den pertsonari edo entitateari (compliance officer) balizko arriskuen edo ez-betetzeen berri emateko betebeharra ezartzea.
Pertsonak edo entitateak arau-betetzeaz arduratuko den pertsona edo organismo bat (compliance officer) izendatu behar du programa diseinatzearen eta egikaritzearen zuzeneko arduradun. Compliance officerak, bere funtzioak bete ahal izateko, arlo horretako ezagutza espezifikoak eta egiaztatuak izan behar ditu, independentzia eta autonomia izan behar ditu, eta enpresaren tamainari eta ezaugarriei egokitutako baliabideak izan behar ditu. Gainera, bere zereginaren berri eman beharko dio enpresako goi-zuzendaritzari.
3.– Kudeaketa-eredu egokiak ezartzea lehiaren arloko arau-hausteak eragozteko edo prebenitzeko.
3.1.– Lehiarekin lotutako arriskuak identifikatu ondoren, arriskuen mapa bat egin beharko da, honako hauek aztertzeko: (i) arrisku-maila (baxua–ertaina–handia–oso handia); (ii) arrisku horiek gauzatzeko probabilitatea, eta (iii) enpresan izango luketen eragina (zuzendaritzako kideei eta pertsonari edo entitateari jarritako zehapenak, ospeari egindako kaltea, administrazio publikoekin kontratatzeko debekua, kalte eta galerengatiko kalte-ordainak, legezko kostuak).
Arriskuak gauzatzeak enpresan eta haren ingurunean izan lezakeen eragina baloratzeko, kontuan hartuko dira ondorio posibleak: zehapen ekonomikoak, kalte eta galerengatiko kalte-ordainak, sektore publikoarekin kontratatzeko debekua, erantzukizun penala, ospe-kostuak, kontratuen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza –enpresa, inputazioaren aurkako defentsan zentratuta dagoenez, bere jarduera nagusitik aldentzen delako–.
3.2.– Programak kontrolen matrize bat ere eduki behar du –hau da, prebentziorako, detekziorako eta erreakzio azkarrerako protokoloak eta mekanismoak–. Protokolo bat ezarri beharko da identifikatutako arrisku bakoitzerako, edo, gutxienez, maila altuko edo ertaineko arriskuetarako. Lehiaren arloko delituak eragozteko edo horien ondorioak minimizatzeko jarraibideak zehaztuko ditu protokoloak.
Arriskuen mapa eta kontrolen matrizea aldizka berrikusteko eta eguneratzeko aurreikuspena egin behar da.
3.3.– Compliance-programak barneko informazio-kanal bat izan beharko du, edonork jakinarazi ahal izan ditzan lehiaren defentsari buruzko araudia urratzen duten jarduerak.
Informazio-kanalaren betekizunak dira: (i) antolakundeko pertsona guztientzat eskuragarria izatea; (ii) konfidentziala izatea, eta (iii) balizko errepresalien aurrean babesa ematea.
Nolanahi ere, informazio-kanalak Arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzeko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko otsailaren 20ko 2/2023 Legeak eskatzen dituen baldintzak bete beharko ditu.
3.4.– Enpresako langileentzako informazio- (edo sentsibilizazio-) eta prestakuntza-ekintzak ezarri beharko dira. Lehia-arloko zuzenbidea errespetatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik hura ezagutzea.
Informazio-ekintzak: compliance-programak eskuliburu edo gida bat izan behar du, enpresako langile guztiek erraz eskuratzeko modukoa, eta, bertan, gutxienez, honako hauek azalduko dira:
(a) zein diren lehia askearen onurak eta hura urratzearen arriskuak;
(b) lehiaren zuzenbidearen ikuspegitik, zein jokabide diren zilegiak eta zein legez kontrakoak, zer egin daitekeen eta zer ezin den egin erakusten duten adibide zehatzak barne, bereziki kontuan hartuta enpresa jakin batean probabilitate handienarekin gertatzen diren edo gerta daitezkeen jokabideak;
(c) nor den (edo diren) compliance-programaren arduraduna;
(d) nola funtzionatzen duen informazio-kanalak.
Prestakuntza-ekintzak: programak prestakuntza-plan bat izan behar du.
4.– Diziplina-sistema bat ezartzea.
Compliance-programak diziplina-neurriak ezarri behar ditu, lehia-arauak urratzeko asmoak ezerezteko, betiere dagokion lan- edo kontratu-harremana arautzen duen araudiaren esparruan.
Compliance-programak ezarri behar du pertsona edo entitate horrek ez dituela bere gain hartuko lehiaren arloko arau-hausteak egiteagatik zuzendaritzako kideei ezartzen zaizkien zehapen ekonomikoak.
5.– Aldian-aldian jarraipena egitea, kontrolatzeko, eta, hala badagokio, aldatzeko.
Compliance-programan jasota geratu behar da, programaren beraren ezarpena monitorizatuko dela, baita aldizka ebaluatuko direla antzemandako eta gauzatutako arriskuak eta enpresan duten eragina ere.
Nolanahi ere, honako kasu hauetan, besteak beste, eguneratu egin beharko da compliance-programa: arau-aldaketak; lehiaren defentsarako arauak interpretatzeko eta aplikatzeko ikuspegi berriak; lehia-baldintzen aldaketak merkatuan; sarrera-oztopoak ezabatzea (desarautzea); aldaketak jardueran edo merkataritza-politikan.
RSS