
125. zk., 2025eko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2997
IRAGARKIA, Eskoriatza udalerrian (Gipuzkoa), Zarimutz inguruan, Agoribar errekaren jabari publiko hidrauliko gainean pontoia eraikitzeko obren espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientea: AO-G-2025-0168.
Eskatzailea: Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras S.A.
Ibilgua/k: Agoribar.
Udalerria eta lurralde historikoa: Eskoriatza (Gipuzkoa).
Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 535.113; Y = 4.760.464.
Obra horien bidez, Eskoriatza udalerrian (Gipuzkoa), GI-3343 errepidetik Agoribar errekastoaren gainean datorren desbideraketaren hasieran dagoen ibia zubi batez ordeztuko da.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egin dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
María José Guerrero Verdejo.
RSS