Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2025eko uztailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2989

AGINDUA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak emateko 2025. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Inbertsioa programa).

Nekazaritza Politika Erkidea (NPEa) sortu zenetik (1962. urtea), politika hori sektorearen erronketara eta herritarren behar berrietara egokitu da, ondoz ondoko erreformen bidez. NPEaren azken erreforma 2021eko abenduan amaitu zen, hainbat erregelamendu argitaratuta. Erregelamendu horiek, kasuan kasuko erregelamendu eskuordetu eta betearazleekin batera, 2023-2027 aldian NPEaren oinarriak eta hura aplikatzeko arauak finkatzen dituzte, egon daitezkeen luzapenak gorabehera.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/2115 Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dituenak –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak indargabetzen ditu–, funtsezko aldaketa dakar NPEan, emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igarotzen baita, zeinak hiru helburu orokorrei lotuta baitaude: bat, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimentsua, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; bi, ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta, hiru, Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea (besteak beste, Parisko Akordioari jarraikiz hartutako konpromisoak) eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea.

Orientazio berri hori estatu kideen subsidiariotasun handiagoaren gainean egituratzen da; izan ere, estatuek diseinatu beharko dituzte, egoera eta premia espezifikoetan oinarrituz, beren esku-hartze propioak.

Ikuspegi berri horrekin, Nekazaritza Politika Erkidearen (NPEa) 2023-2027 aldirako Plan Estrategiko Nazionala egin du Espainiak, zeinaren helburua baita nekazaritzaren, elikagaien eta landa-eremuen garapen jasangarria, gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko, sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez. Plan estrategiko hori 2022ko abuztuaren 31n onartu zuen Europako Batzordeak, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez, eta gerora, 2023ko abuztuaren 30ean, aldatu egin zuen C (2023) 5746 Erabakiaren bidez.

Espainiako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalean (NPEPEa) sartzen diren esku-hartzeak behar bezala ezarri eta kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izan da tresna juridiko egokiak izatea, eta arau sorta zabala prestatu da Estatuan ondorio horietarako. Arau sorta horretan daude: 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa, eta 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, NPEPEan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Espainiako NPEPE horretan jaso dira bai lehen zutabearen esparruan programatutako laguntzarako esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatuak), Estatuan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak eta beste batzuek finantzatuak), autonomia-erkidegoetan abiarazi eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarritako eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, EAEren kasuan, zuzeneko ordainketez eta NBEF funtseko esku-hartze sektorialez gainera, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

Euskal Autonomia Erkidegoan programatutako landa-garapeneko 18 esku-hartzeen artean (LGENF) daude nekazaritza-produktuen eraldaketa, merkaturatze edo garapeneko inbertsioei eta baso-inbertsio produktiboei buruzkoak eta, hain zuzen ere, horien esparruan arautu dira agindu honen laguntza-lerroetako batzuk.

Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:

• Nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

• Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

• Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu beste kapituluetako laguntzei. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren bitartez babestuta daude.

• Aurreko kapituluetan sartzen ez diren elikagaigintza-produktuak lortzeko inbertsioak egiteko laguntzak, salbu eta ardoa eta nagusiki arrantzako eta akuikulturako produktuetatik datozen lehengaiekin egindako produktu landuak, bai eta nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzeko proiektuak egiteko laguntzak ere. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu beste kapituluetako laguntzei. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren bitartez babestuta daude.

Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia egon dadin bi politiken artean eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.,108. eta 109. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen; bistan denez, artikulu horiek landa-garapenari aplikatuko zaizkio.

Gainera, deialdi honek behar bezala betetzen du maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuak xedatutakoa (dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko da).

Agindu honen bidez deitutako laguntzen xedea guztiz bat dator 2024-2028 Gobernu Programarekin, eta, zehazki, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren «Elikagaien industriari laguntzea» jarduketa-ardatzarekin. Ardatz horren helburua da EAEko elikagaigintza- eta basogintza-industriaren lehiakortasuna handitzea, eraldaketa- eta merkaturatze-kateetan balio erantsia sortzen duten hobekuntzen bidez, herritarren joera eta eskaera berriei erantzuteko: kalitatezko elikagaigintza-produktuak, balio erantsia sortzen dutenak eta ingurumenaren aldetik jasangarriak direnak.

Agindu honen bidez egiten den deialdiko laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024rako, 2025erako eta 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartu zen eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean (www.euskadi.eus) dago argitaratuta, sailari eskainitako eremuaren barruan eta «Planak eta proiektuak» atalean.

Gainera, laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, gobernukide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak emateko 2025eko deialdiaren oinarriak onartzea (Lehiatu Inbertsioa programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Agindu honen xedea da nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak emateko 2025eko deialdia egitea (Lehiatu Inbertsioa programa).

2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

3.– Urterokoak edo, salbuespenez, hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuen exekuzio-denboraren arabera.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Laguntza hauek emango dira, 1. oinarriko xedea lortzeko:

1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek II. kapituluan garatzen dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira. Errege-dekretu horrek Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen du.

2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek III. kapituluan garatuko dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 Erregelamenduan (EB) eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira. Errege-dekretu horrek Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta LGENF eta NBEF nekazaritza-funts europarren gobernantza arautzen du.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin izango zaizkie gehitu 1. eta 2. apartatuetan aipatutako ezeini.

Laguntza hauek IV. kapituluan garatzen dira, eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, baldin aurreko ataletan sartzen ez badira, salbu eta ardoa eta arrantzatik eta akuikulturatik datozen produktuak.

Laguntza hauek V. kapituluan garatzen dira, eta jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendua izango dute, bat etorriz Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduarekin.

3. oinarria.– Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertu behar dira jarraian datozen definizioak:

1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du laborantzakoa, abeltzaintzakoa eta basokoa dena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak xedatutakoarekin bat.

2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

3.– Handizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo jatorrizko merkatu gisa baimendutako establezimenduetan erosten dituzte.

4.– Txikizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo jatorrizko merkatu gisa baimendutako establezimenduetan erosten dituzte.

5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, non ustiategian eraldatutako produktuak saltzen baitira.

6.– Nekazaritza-produktuak merkaturatzea: salmentarako edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintzea, produktuak entregatzea edo merkatuan aurkezteko beste edozein modu, salbu eta nekazari batek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehen salmenta eta lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduera oro; nekazari batek azken kontsumitzaileei egindako salmenta nekazaritza-produktuak merkaturatzea dela ulertuko da, baldin horretarako erreserbatutako lokal edo instalazio independenteetan egiten bada salmentarako edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintzea, produktuak entregatzea edo merkatuan aurkezteko beste edozein modu, salbu eta lehen sektoreko ekoizle batek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehen salmenta eta lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduera oro; lehen sektoreko ekoizle batek azken kontsumitzaileei egindako salmenta nekazaritza-produktuak merkaturatzea dela ulertuko da, baldin eta horretarako erreserbatutako instalazio independenteetan egiten bada, bat etorriz Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduarekin.

7.– Nekazaritza- eta elikagaigintza-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.

8.– Krisialdian dauden enpresak: estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan (2014/C 249/01) jasotako definizioan ezarritako inguruabarren bat duten enpresak.

9.– Establezimendua: nekazaritzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko erabiltzen den edo erabiliko den eraikin multzoa, eraikina, eraikineko eremua edo espazio irekia.

10.– Nekazaritza-ustiategia: nekazaritza-ekoizpen primariorako erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

11.– Nekazaritza- eta elikagaigintza-industria: nekazaritza-eta elikagaigintza-produktuak manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioen multzoa –behar dituzten instalazio osagarriak barne–, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai dena.

12.– Zuraren lehen transformazioko industriak: zura menditik aterata bezala (hau da, baldintza naturaletan) erabiltzen dutenak, zura maneiatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren eragiketak (adar-kentzea, trontzatzea eta antzekoak) baino egin ez dituztenak.

13.– Proiektuko edo jarduerako lanen hasiera: inbertsioarekin lotutako eraikuntza-lanak edo jarduerak hasteko eguna; ekipoak eskatzeko edo zerbitzuak erabiltzeko lehen konpromiso irmoa hartzeko eguna; proiektuak edo jarduera itzulezin bihurtzen duen beste konpromiso bat hartzeko eguna (hiru horietatik, lehenbizi gertatzen dena hartuko da hasiera-eguntzat). Lurrak erostea eta prestaketa-lanak egitea (hala nola baimenak lortzea eta bideragarritasun-azterlanak egitea) ez dira joko proiektuaren edo jardueraren lanen hasieratzat.

14.– Instalazio tekniko industrialak: eraikin edo egitura baten barruko elementu finkoak, ekoizpen-prozesua errazteko diseinatuta daudenak eta, berez bereiz badaitezke ere, funtzionamendurako behin betiko lotuta daudenak eta amortizazio-erritmo bera dutenak.

15.– Mantentze-lanak: halakotzat hartuko dira aktiboak jarduteko baldintza normaletan mantentzea helburu duten mantentze- eta konponketa-gastuak, baldin eta egiten diren ekitaldiko emaitzen kontuari zuzenean lotzen bazaizkio.

16.– Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.

17.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

18.– Industria-eraldaketaren aurreko eragiketak: zerrategiko zuraren mozketa, zatikatzea, azala kentzea, trontzatzea, biltegiratzea, tratamendu babesleak aplikatzea eta lehortzea, bai eta zerrategiko zerraketa industrialaren aurreko gainerako eragiketa guztiak ere; eta urtean zur-enborkien 20.000 m3-ko gehieneko ahalmena duten zerrategiak, Batzordearen (EB) 2022/2472 Erregelamenduan definitzen den moduan.

19.– Nekazaritza-produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

20.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuak (Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak) ekoiztea, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

21.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio tekniko industrial eta makinen multzoa.

22.– Nekazaritza-sektorea: nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

23.– Nekazaritza-produktuak eraldatzea: nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, baldin eta emaitza, orobat, nekazaritza-produktu bat bada, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

24.– Basogintzako produktuak eraldatzea, garatzea eta merkaturatzea: lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen den zuraren lehen eraldaketarekin bat egiten duten eta enpresaren instalazioen barnean egiten diren zerratu, ekoiztu eta banatzeko eragiketen multzoa (zurari azala kentzea, zatikatzea, biltegiratzea, sailkatzea, babes-tratamendua ematea eta lehortzea).

25.– Enpresa berria: agindu honen aplikazioaren ondorioetarako, enpresa berritzat hartuko da, sortu berria izateaz gain, eskatutako laguntzaren xede den produkzio-zentro berria sortzen duena. Enpresa sortu eta lehenengo bi urteetan mantendu daiteke enpresa berriaren izaera hori.

26.– Produktu ekologikoa: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, produktu ekologikotzat hartuko da produktuaren jatorrizko autonomia-erkidegoan ziurtatutako operadore baten ziurtagiri ekologikoa edo organikoa (zigilu ekologikoa) duena.

27.– Maquila-zerbitzua: agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, maquila-zerbitzutzat hartuko da enpresa batek hirugarren batentzat produktu bat edo produktu horren zati bat egiteko konpromisoa hartzen duen zerbitzu-kontratua.

4. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 2025-2026 ekitaldirako, 15.111.047,00 euro bideratuko dira Lehiatu Inbertsioa 2025 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. II. eta III. kapituluen kasuan, LGENF funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira. IV. eta V. kapituluak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura soilik finantzatuko dira. Funtsak honela banatuko dira:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 12.250.000,00 euro; honela banatuko dira:

1.– II. kapituluko laguntzetarako, 7.200.000,00 euro erabiliko dira. 2.200.000,00 euro 2025. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 5.000.000,00 euro, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2.– III. kapituluko laguntzetarako, 3.200.000,00 euro erabiliko dira. 750.000,00 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.450.000,00 euro, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

3.– IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko, 1.000.000,00 euro erabiliko dira. Hortik, 500.000,00 euro 2025. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

4.– V. kapituluko laguntzak finantzatzeko, 850.000,00 euro erabiliko dira. Hortik, 350.000,00 euro 2025. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

B) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2.861.047,00 euro; horietatik:

1.– II. kapituluko laguntzetarako, 2.500.000,00 euro erabiliko dira. 700.000,00 euro 2025. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.800.000,00 euro, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2.– III. kapituluko laguntzetarako, 361.047,00 euro erabiliko dira. 161.047,00 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio eta 200.000,00 euro, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

3.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero –hasieran aurreikusitako kopurua % 20 handitu ahal izango da gehienez–, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baina horrek ez du esan nahiko eskabide berriak aurkezteko epea irekiko denik, ez eta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

4.– Programa honetara bideratutako Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren baliabide ekonomikoak kontsumitu ondoren, II. eta III. kapituluetako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez baino ez dira ordainduko.

5. oinarria.– Betekizun orokorrak.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete behar dira, zeinek, era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko egoera galarazleak jasotzen baitituzte. Halaber, agindu honetan jasotako laguntza mota bakoitzaren betekizun espezifikoak ere bete behar dira; hauek:

1.– Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko betekizun orokorrak:

a) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

b) Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko egitea. Bigarren kasuan, establezimenduak dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen egon behar du inskribatuta Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan.

c) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten II. kapituluko eragiketak ez egotea fisikoki osatuta edo osorik exekutatuta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako inbertsioetarako laguntza jaso daiteke.

d) II. kapituluko inbertsio-eragiketak (azken produktua ez bada Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko I. eranskinean jasotako produktu bat) eta III. kapituluko, IV. kapituluko eta V. kapituluko inbertsio-eragiketak ez egotea hasita eskabidea aurkezten den unean, laguntzak efektu pizgarria izan dezan, bat etorriz Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduan eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

e) Egunean izatea indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola laguntza jasotzeko, eta, hortaz, egiaztapen-jarduerak bi unetan egingo dira: dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, eskatzaileak berariaz uko egiten ez badio; kasu horretan, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

f) Enpresa bideragarria izatea ikuspegi ekonomikotik eta haren produktuei nahiko etorkizun ona aurreikustea merkatuan.

g) Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

h) Proiektuak EAEn ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauak ere.

i) EAEko Administrazioak eta haren mendeko enteek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa), dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta ez badute zorrik Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin betearazpen-aldiko dirulaguntzen itzulketengatik edo, premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoen pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean erantzun gabeko zorrik ez badute. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada, edo etetea erabaki bada, dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela eta.

j) Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

k) Zehatuta ez egotea administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea ez betetzearen ondoriozko arau-hauste larri edo oso larriengatik, harik eta zehapena bete arte eta, hala badagokio, dagozkion erreparazio eta kalte-ordain neurriak egikaritu arte.

l) Hartzekodunen konkurtso boluntariorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez egotea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, hartzekodunen konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

m) Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

n) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak ez egotea sartuta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Herri-administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean edo Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aipatutako kasuren batean, edo ez izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoetan.

o) Egoitza fiskala ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

p) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Halaber, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

q) Berreskuratze-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

r) Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak beteta edukitzea, eta hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatzea, horixe jasotzen baita VI. eranskinean.

s) Ez izatea dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmorik, betiere bat etorriz lege horrekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

t) Nekazarien elkarte eta antolakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako atalaseak betetzea.

u) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez bada, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu izana.

v) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.

2.– Bete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza motaren arabera:

– II. kapituluko eta III. kapituluko eragiketarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzea. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dira –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dira. Halaber, Espainiako NPEaren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoan ezarritako baldintzak ere betetzea (Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua, eta 2023ko abuztuaren 30ean aldatua).

– Agindu honen IV. eta V. kapituluetarako, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

– Gainera:

a) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea, eta, merkaturatzeari dagokienez, edukiera erosahalmenarekin bat etortzea.

b) Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskabidea aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

c) Inbertsioan obra zibil bat edo instalazioak egin behar badira funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko, lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

3.– Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeak onuradun izateko, taldekide guztiek bete beharko dituzte 1. eta 2. apartatuetan aurreikusitako betekizunak.

4.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru diren pertsonak edo beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.

5.– Ezingo dira inola ere agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak. Era berean, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan zigor-arloko arau-hauste baten zentzuzko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura etenda duten elkarteak, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.

6.– Ezin izango dira onuradun edo entitate laguntzaile izan dirulaguntzei buruzko oinarrizko araudian ezarritako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

7.– Lehen apartatuaren a), b), c), d), e), f), g), h), i), l), n), p), s), t), u) eta v) letretan eta 3., 4. eta 5. apartatuetan jasotako betekizunak, bestalde, modu automatikoan egiaztatuko dira, eta bere horretan mantenduko dira kasu bakoitzean zehazten diren inguruabarrek bere horretan segitzen duten bitartean.

8.– Lehen apartatuaren j) eta s) letretan jasotako debekuak automatikoki egiaztatuko dira. Epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du debekuaren irismena. Halakorik ez badago, irismena araudiz zehaztutako prozeduraren bidez ezarriko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.

9.– Lehen apartatuaren m) letran jasota dagoen betekizuna aintzat hartzeko eta haren irismena zehazteko, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen arautegiak ezarritakoaren arabera jokatuko da.

10.– Onuradun edo entitate laguntzaile izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko –1. apartatutik 5.era bitarte aipatu dira debekuak–, bide hauek dituzte pertsona edo entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez administrazioko agintari edo notario publiko baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu daiteke.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskaerarekin batera, 7. apartatuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira. 5.1.d) oinarrian ezarritako baldintzak betetzeko, agindua argitaratu aurretik aurkeztutakoa onartuko da eskaera-datatzat, betiere hasi ez izanaren akta edo dagokion egiaztapena egin bada.

2.– Eskaera bakarra egingo da establezimendu eta jarduera bakoitzeko.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskaerak, 4. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskuratu daitezke:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034213

Eskabidearen ondoko izapideak hemen egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://euskadi.eus helbidean, eta V. eranskina da.

7.– Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza erregistro horretan inskribatuta ez badago, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua betez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutara egiaztatu beharko da ordezkaritza.

b) Pertsona juridikoek, eratze-eskrituraren kopia bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan inskribatu dela adierazten duen zigilua jarrita), eta, hala badagokio, gerora erregistratutako eskrituren kopia, enpresa gaur egun zer egoeratan dagoen egiaztatzeko.

c) Nortasun juridikorik gabeko entea izanez gero, eratze-eskrituraren kopia eta osaeran edo funtzionamenduan aldaketak ekarri dituen ondorengo beste edozein eskriturarena.

d) Enpresa eskatzailea talde batekoa bada (Batzordearen 2003/361/CE Gomendioaren arabera): enpresa zein taldetakoa den, haren antolamendu-egituraren dokumentazioa, partaidetza-ehunekoak adierazita (laguntza eskatzen den egunean).

Datu hauek emango dira:

• Negozio-zifraren zenbateko garbia.

• Langileen batez besteko kopurua.

• Aktiboaren zenbatekoa, guztira.

Era berean, emandako datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa eman behar da, hala nola aurreko hiru ekitaldietako urteko kontu bateratuak, enpresa bakoitzaren urteko kontu ikuskatuak (halakorik ezean, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako balantzea eta galdu-irabazien kontua), sozietateen gaineko zerga eta abar.

e) Azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada, hirugarrenaren alta-agiria. Helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

f) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko. Jatorrizko formatuan eta modu indibidualizatuan aurkeztuko dira. Eskaintza faltsuak aurkezten badira, laguntza-eskaera ukatu eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatuko dira.

g) Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita. Ezinezkoa bada inbertsioren batean hiru aurrekontu aurkeztea, justifikazio-memoria, ezintasun hori modu erantzunezinean argudiatzen duena.

h) 100.000 eurotik beherako inbertsioak egiteko: memoria tekniko-ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik II. eranskinean ezarritakoarekin bat datorrena.

i) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak egiteko: memoria tekniko-ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik III. eranskinean ezarritakoarekin bat datorrena.

j) 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, memoria tekniko-ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik IV. eranskinean ezarritakoarekin bat datorrena.

k) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko: inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko memoria, biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla azaltzen duena; biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela justifikatzen duen dokumentazioa, eta, merkaturatzeari dagokionez, edukiera erosahalmenarekin bat datorrela justifikatzen duen dokumentazioa.

l) Proiektuan obra zibil bat edo instalazio tekniko industrialak egin behar badira, obra exekutatzeko proiektuaren kopia –hala badagokio, oniritzia duela– eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskabidearen kopia. Lizentzia edo baimen horiek behar ez badira, lizentzia eta baimen horiek ez direla behar adierazten duen udalaren ziurtagiria.

m) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa exekutatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

n) III. kapituluko laguntzaren eskatzaileek zerrategirako zur-enborkien gehieneko edukiera adierazten duen frogagiria aurkeztu beharko dute, eskabidea egin aurreko urteari dagokiona: zuraren inbentario-liburua, sarrera-irteerak dituela.

o) Erantzukizunpeko adierazpena, hauei buruz:

• Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak direla.

• 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla.

• Establezimendu bat berritzea eskatuz gero, eraikinak azken 7 urteetan xede bererako laguntzarik jaso ez duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

• Enpresak deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa, abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Gainera, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako penalizazioak aplikatuko dira, hala badagokio. Errege-dekretu horren bidez Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dira, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen dira.

p) Kasu bakoitzean 28., 34., 40., edo 46. oinarrietako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria; halaber, enplegua sortzeko konpromisoa dagoenean, enplegatuko diren langileen kopurua, proposatutako inbertsio edo gastuek agindutako enplegu-sorkuntzan zer ondorio izatea aurreikusten den justifikatuz.

q) Enpresak eskatutako eta justifikazio-memorian garatutako balorazio-irizpideen euskarri-dokumentuak.

r) Enplegua sortzeko konpromisoa baldin badago, «Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Dirulaguntza eskatu aurreko urtekoa eta ordainketa-eskaera aurkeztu aurreko hilabetekoa izan behar du txostenak.

s) Bideragarritasun ekonomikoa eta merkatuan nahiko etorkizun ona izatea aurreikusten dela egiaztatzeko, bai eta mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (ETE) direla egiaztatzeko ere, hauek aurkeztu beharko dira:

– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar ez duten pertsona fisikoen eta nortasun juridikorik gabeko enteen kasuan:

• Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldietakoa.

• Ekitaldi bakoitzeko jarduera ekonomikoen eranskina.

– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar duten pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko enteen kasuan:

• Eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldietako sozietateen gaineko zerga.

t) Higiezinen erosketan, indarrean dagoen tasazio ofiziala eta eraikinak azken hamar urtean laguntzarik ez duela jaso adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

u) 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, Berdintasun Plana, zeina eskatzen baita Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera, bai eta plan hori erregistratuta dagoela adierazten duen frogagiria ere.

v) 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, desgaitasuna duten langileentzat plantillaren % 2ko erreserba-kuota bete izanaren jakinarazpena edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izanaren egiaztagiria.

w) Nekazarien elkarte eta antolakundeen kasuan, erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz Emakume Nekazarien Estatutuan ezarritako mugak betetzea.

x) Laguntza kuantifikatzeko, entitate eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

y) Onuradun edo entitate laguntzaile izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko –abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1. apartatutik 4.era bitarte aipatu dira debekuak–, bide hauek dituzte pertsona edo entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, edo, agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez oinarri honetako 7.o) apartatuan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena.

z) Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan ezarritako ordainketa-epeak betetzen direla egiaztatzeko agiriak; hain zuzen ere, VI. eranskinean ezarritako froga-baliabideak.

8.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela adierazten duten ziurtagiriak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

9.– Zazpigarren paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean, eta betiere eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, bat etorriz 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan aurkeztu diren eta zein unetan aurkeztu diren. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

10.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentazioa. Era berean, laguntzen eskaeratik datozen jarduketetan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

11.– Eskabideak ez baditu betetzen bete beharreko baldintza guztiak, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin.

12.– Edonola ere, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkoak iruditzen zaizkion agiriak eta informazio osagarriak eska diezazkioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko.

7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:

A) Lehen aldiz martxan jarriko diren establezimenduak eraikitzea edo eskuratzea; edo, bestela, bigarren eskuko establezimenduak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso Estatuko edo EAEko dirulaguntzarik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.

1) Betiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek zehaztuko du balioa.

2) Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazio tekniko industrialak eduki beharko dituzte establezimenduek. Lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko establezimenduei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek, baldin eta higiezin horiek Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatu ahal badira.

B) Obra zibila edo instalazio tekniko industrialak egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren exekuzio materialaren % 8ra artekoak.

C) Instalazio tekniko industrialak egitea.

D) Produkzio-instalazioetako ekipamendua (aldagelak, bulegoak eta altzariak, eta instalazioan lan egiten duten langileentzako beharrezko espazioak).

E) Makineria eta material informatikoa eskuratzea.

F) Ingurumen-inpaktuari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; helburuak izan behar du produktuek ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzea edo horietara egokitzea.

2.– Onuradunak hornitzaile desberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez, laguntzaren xede diren inbertsio guztienak, edozein dela ere kostu zenbatetsiaren zenbatekoa, baita diruz lagundu daitekeen gastua kontratu txikiaren zenbatekoa baino txikiagoa denean ere.

Hiru eskaintzak obra egiteko konpromisoa hartu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasunaz hornitu aurretik aurkeztu eta jaso beharko dira, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez dagoenean haiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar adina entitate; kasu horretan, hala dela egiaztatu beharko da.

Eskaintzak hornitzaileei eskatu behar zaizkie, eta hori egiaztatzeko modua eduki behar da; izan ere, edozein unetan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari edo onuradunari eskaintzak zer egunetan eskatu eta jaso ziren agiri bidez egiaztatzeko. Eskaintzek inbertsio-elementuak kontratatu, exekutatu edo fakturatu baino lehenagokoak izan behar dute.

Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; gainera, behar bezain zehaztuta egon behar dute, eta konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira eskaintzok– efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko onuragarrienaren alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkeztutako diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

8. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

Ez dira diruz lagunduko:

1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.

2.– Ikerketa.

3.– Kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, salbu eta azterlanak eta proiektuak.

4.– Sozietatea eratzeko eta lehen aldiz ezartzeko gastuak.

5.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabiloi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.

6.– Eraitsiko diren eraikinen erosketa.

7.– Eraikin edo establezimenduen erosketa, horiek dirulaguntzarik jaso badute azken hamar urteetan. Era berean, ez dira diruz lagunduko establezimenduak eraberritzeko inbertsioak, baldin eta administrazio publikoek aurretik diruz lagundu badituzte eta 7 urte igaro ez badira. Bi kasuetan, dirulaguntza hori administrazio eskudunaren aurrean justifikatzen den egunetik edo laguntza hori kobratzen den egunetik hasiko dira zenbatzen epe horiek; zehazki, bi daten artean geroagokoa den horretatik.

8.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioak, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunaren jabetzako makinak edo ekipamenduak garraiatzen badira beste establezimendu batetik.

9.– Salgaietan ordaintzen diren inbertsioak eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduetan egiten diren inbertsioak, salbu 27.4. oinarrian ezarritakoa.

10.– Lehendik dauden makinak inbertsioa egingo den lokalera edo kokapenera eramateko gastuak.

11.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, salbu eta salmenta kooperatiborako lokaletakoak edo enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendetakoak.

12.– Produktuak eraldatzeko, garatzeko edo merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, enpresakoak ez diren langileentzako jangelak, ostatuak eta antzekoak), bai eta erabilera horiek dituzten higiezinen erosketa ere.

13.– Lurzatiaren mugaren eta establezimenduaren artean lurra berdintzea eta urbanizatzea, gainazal eraiki berri bat proiektatzen denean izan ezik.

14.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak, industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).

15.– Apainketa-lanak eta jolas-ekipoak. Luxuzko gastuak.

16.– Enpresaren amortizazio-taulan 5 urtetik beherako amortizazio-aldiarekin jasotako materiala, betiere ibilgetu materiala erregistratzeko eta baloratzeko Kontabilitateko eta Kontuen Auditoretzako Institutuaren arauen arabera.

17.– Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

18.– Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta jana kolektibitateentzat prestatzen eta banatzen bada edo zuzenean kontsumitzaileari eskaintzen bazaio, elikakatearen bidez merkatuan jarri gabe.

19.– Guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.

20.– Fruta- eta barazki-ekoizleen elkarte (FBEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta haien funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

21.– Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoak ez bezalakoa bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.

22.– Konpontze- eta mantentze-lanak. Autoeraikuntza.

23.– Eskudirutan ordaindutako inbertsioak.

24.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak eta antzekoak.

25.– Ez dira inola ere hartuko diruz laguntzeko moduko gastutzat zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

26.– Proiektuaren xederako neurriz kanpokoak direnak, laguntzak kudeatzen dituen organoaren irizpide arrazoituaren arabera.

27.– Makinak ez diren inbertsioen finantza-errentamendua.

9. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuen muga eta baldintza orokorrak.

Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagundu daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:

1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa honela kalkulatuko da: azalera eraikia edo berritua bider metro koadroko 520 euroko modulu bat.

Modulu hori aplikatzeko, kontuan izango dira bai erosketa-gastuak, bai obra zibileko gastuak –eraikuntza berrien eta berrituen kasuan–, barneko banaketak barne. Horretarako, aipaturiko muga horiek ezingo dira gainditu, ezta azalera berean gastu horietako bat baino gehiago egiten bada ere.

Muga horretan ez dira kontuan hartuko instalazioekin lotutako gastuak, edozein direla ere.

2.– Produktuak altueran biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: aurreko paragrafoan aipatutako metro koadroko moduluaren zenbatekoa bider guztizko altuera, zati zazpi.

3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa 1.000 euro izango da ekipamendurako lanpostu bakoitzeko.

4.– Finken inguruko itxiturak. Diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa 170 euro izango da metro linealeko, barnean direla ateaz besteko elementu berezi guztiak. Era berean, diruz lagundu daitekeen metro linealen gehieneko kopurua, balio absolutuan, inbertsio-proiektuaren xede den establezimenduan eraikitako edo eraiki nahi diren metro koadroen batura izango da.

5.– Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 80 euro izango da jarduketaren xede den metro koadro bakoitzeko. Era berean, diruz lagundu daitezkeen metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraikia bider bi egingo da.

6.– Makinerian egindako inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, baina soilik finantza-errentamenduaren kontratuan ezartzen bada derrigorrezkoa izango dela ondasun hori eskuratzea errentamendu-operazioa amaitzen denean. Alde horretatik, ondasunaren deskribapena, haren zenbatekoa eta errentamendu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta, halaber, alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak dirulaguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-errentamenduak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

7.– Enpresaren beraren produktuak dastatzeko denden ekipamendurako gehieneko dirulaguntza 20.000 euro izango da.

10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta Balorazio Batzordea.

1.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak du dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

2.– Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideak izango dira hirurak. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratu, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua; Balorazio Batzordeko kide guztien ordezkoak ere izendatuko dira, zuzendaritza bereko teknikarien artetik hautatuak. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak batzordearen osaerari buruz ematen duen ebazpena EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean. Batzorde horren jardunean, behar diren neurriak hartuko dira eskaeren balorazioan parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko.

3.– Balorazio Batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, eta batzordeari aurkeztuko dio.

4.– Balorazio Batzordeak funtzio hauek izango ditu:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Halaber, araudia betetzen ez duten eskabideen zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskabideak ebaluatzea; hain zuzen ere, proiektuak ebaluatu eta agindu honetan finkatutako irizpide objektiboak zenbateraino betetzen diren aztertzea, laguntza motaren arabera.

c) Egindako ebaluazioaren emaitzak jasoko dituen txostena egitea, kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz. Txosten horretan informazio hau jasoko da:

• Baiesteko eskabideei dagokienez:

– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFKa edo NANa.

– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

• Ezesteko eskabideei dagokienez:

– Eskatzaileen izena edo izen soziala, IFKa edo NANa.

– Eskabidea ukatzeko arrazoiak.

5.– Balorazio Batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.

11. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozedura izango da agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzeko laguntzak esleitzeko prozedura.

2.– Agindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-lerro bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, 29., 35., 41. eta 47. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte. Kapitulu baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera geratu den kopurua beste kapituluari gehitu ahal izango zaio, baldin eta kapitulu horretan diruz lagundu daitezkeen proiektuak geratzen badira.

Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, azken laguntzari dagokionez, proposatutako zenbatekoa diru kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru kopuru erabilgarri hori izango da.

12. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– Kontuan hartuta 10.4.c) oinarrian aipatu den Balorazio Batzordearen txostena, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak behar bezala arrazoitutako ebazpen-proposamena egingo du, dirulaguntza ematea proposatzen den eskatzailea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.

Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da onuradunek dirulaguntzak jasotzeko betekizun guztiak betetzen dituztela, organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera.

2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, interesdunei jakinaraziko zaie eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

3.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13. oinarria.– Ebazpena.

1.– Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak ebatziko du deialdia. Ebazpen bakarra emango du, eta hor jasoko dira eskatutako zein laguntza emango diren eta zein ukatuko.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du gutxienez:

A) Onartutako eskabideei buruz:

i) Onuradunen izena edo sozietate-izena, eta IFKa edo NANa.

ii) Diruz lagundutako zenbatekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura laguntzen den zenbatekoa zehaztu behar da.

iii) Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.

iv) Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa eta aurrekontu-ekitaldien araberako banaketa.

v) Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

B) Aintzat hartu ez diren eskabideei buruz:

i) Eskatzaileen izena edo sozietate-izena, eta IFKa edo NANa.

ii) Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

iii) Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

3.– EHAAn argitaratuko da lehia bidezko norgehiagoka-prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta. Era berean, aplikatutako irizpide objektiboen eta laguntzaren ehunekoaren berri emango da.

Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Agindu honek ondorioak dituenetik aurrera sei hilabete igarota ebazpen espresurik eman ez bada, eskaerak ezetsi egin zaizkiela ulertu ahal izango dute interesdunek, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek nekazaritzako, arrantzako eta elikadura-politikako eskumena duen saileko titularrari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin bat.

14. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, zeinek beste hauek jasotzen baitituzte: abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluko baldintzak eta agindu honen laguntza-lerroetako bakoitzeko betebehar espezifikoak; hauek dira horiek guztiak:

1.– Diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiak exekutatzea, bai hasieran onartutakoak, bai aldatutakoak, laguntza emateko ebazpenean edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenean ezarritako epean, eta, betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.

2.– Dirulaguntza emate-ebazpenaren edo aldatze-ebazpenaren bidez eman den xederako erabiltzea.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

4.– Egiaztatzea egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean.

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du automatikoki eta ofizioz Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean daudela. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztatze horri; kasu horretan, beraz, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

5.– Establezimendu berrien kasuan, Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan erregistratu beharko dira, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik.

6.– Dagoeneko erregistratuta dauden establezimenduen kasuan, beharrezkoa da eguneratuta izatea Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroko datuak, azken ordainketa baino lehen egindako inbertsioekin.

7.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, jabetza-erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horretan ezin izango dira ez besterendu, ez amortizatu, ez diruz laguntzen den helburua ez den beste helburu baterako erabili.

8.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

9.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak informaziorik eskatzen badiete emandako laguntzak nola erabiltzen dituzten eta diruz laguntzen diren helburuak lortzen dituzten ala ez kontrolatzeko, eman egin behar diete onuradunek.

10.– Baldin eta beste administrazio batek edo ente publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

11.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

12.– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (28., 34., 40. eta 46. oinarrietan ezarritako baldintzetan), eutsi egin beharko zaio horri onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik hurrengo bost urteetan gutxienez.

13.– II. eta III. kapituluen babesean ematen diren laguntzei dagokienez, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, LGENF funtsak jaso dituela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 50. artikuluaren arabera, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak jaso dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

14.– IV. eta V. kapituluen babesean ematen diren laguntzei dagokienez, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela; hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak jaso dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

15.– Merkataritza-legeriak eta, kasu bakoitzean, onuradunari aplikatu behar zaion sektore-legeriak eskatutako moduan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

16.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez 5 urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

17.– Laguntza onartzeak berekin dakar onuraduna eragiketen zerrenda publiko batean sartzea. Zerrenda hori elektronikoki edo beste bide batzuetatik argitaratuko da, II. eta III. kapituluetan ezarritakoaren arabera emandako laguntzen kasuan.

18.– Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluari jarraikiz.

19.– Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexu- eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.

20.– Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

Horrez gain, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 42. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

15. oinarria.– Gehieneko gauzatze-epeak.

1.– Urtebetean edo, salbuespenez, zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.

2.– Inbertsioak zenbait urtetarakoak izan daitezke, baldin obra zibila eta instalazio tekniko industrialak egitea sartu bada aurkeztutako eskabidean.

3.– Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2025. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 18.5 oinarrian xedatutakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada, 2026ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.

4.– Zenbait urte irauten duten inbertsioak exekutatzeko epea 2026. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin daiteke, 18.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, gehienez ere 2027ko abenduaren 31ra arte.

16. oinarria.– Inbertsioa gauzatu izana justifikatzea.

1.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzan, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta gehienez ere hurrengo hiru hilabeteetan:

a) Egindako jarduketak justifikatzeko memoria bat; informazio hau jaso behar da: proiektua egin dela, gauzatze-maila eta diruz lagundu daitezkeen gastuek ez dutela merkatuaren balioa gainditzen. Era berean, onartutakoaren (hasieran edo aldaketa bidez) eta justifikatuaren arteko edozein alde azaldu beharko da.

b) Ondasun higiezinen erosketa lagundu bada diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat aurkeztuko da. Eraikuntza berriaren kasuan, ikus-onetsitako obraren azken ziurtagiriaren kopia eta eraikin hori erregistro egokian inskribatu izanaren egiaztagiria.

c) Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Edo, ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimen hori eskatzea, hori behar bezala egiaztatzen duen justifikazioa aurkeztu beharko da.

d) Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

e) Fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak). Taula horretan, egindako gastua eta hasieran onetsitakoa edo onartutako azken aldaketan jasotakoa alderatuko dira inbertsio bakoitzerako.

f) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz. Kasu horretan, jasotako beste dirulaguntzen emate-ebazpenak aurkeztu beharko dira.

g) Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, enpresaren batez besteko enplegua handitzea erabili bada proiektuak baloratzeko irizpide gisa, 28., 34., 40. eta 46. oinarrietan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako «alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztuko da, laguntzaren azken ordainketa egin aurreko 30 egunekoa.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie.

Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztatze horri; kasu horretan, beraz, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

Gainera, dirulaguntza-eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak baimena ematea Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari zuzenean jaso dezan beste edozein administrazio publikok egindako dokumentazio guztia.

3.– Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitu egin beharko da.

17. oinarria.– Ordainketak.

1.– Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa exekutatzeko eskaera eta justifikazioa egin beharko dira aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren exekuzioari buruzko kontrola egin beharko dute. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta sei hilabetean egingo da gehienez ere ziurtapen-lan hori.

2.– Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen edo eskubide-lagapenen kasuan izan ezik.

3.– Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira; interesdunak eskatu beharko ditu. Ordainketa partziala egiteko, onuradunak hasieran onetsitako laguntzaren xede den proiektuko zenbatekoaren % 70 gutxienez exekutatu dela justifikatu beharko du. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111.5 artikuluan xedatutakoarekin.

4.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 16.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere sei hilabetera, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu, Ogasun eta Finantza Sailak ordainketa egin dezan.

5.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo emandako laguntzaren xede den inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:

• LGENF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, LGENF funtsaren kargurako ordainketaren konpromisoa bertan behera geratzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

• Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, 20. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

18. oinarria.– Dirulaguntzak emateko baldintzak aldi berean gertatzea eta aldatzea, eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.

1.– Beste entitate publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko, hala egokituz gero. Hala bada, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuan (hau da, emandako dirulaguntzaren xede den hartan) edozein aldaketa eginez gero, onuradunak jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko du Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzan, inbertsioak egin aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo du Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak.

Hauek jotzen dira funtsezko aldaketatzat:

a) Laguntzaren onuraduna aldatzea (enpresek bat egitea edo sozietate mota eraldatzea salbu).

b) Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.

c) Inbertsioen kokapena aldatzea.

d) Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.

e) Hasieran onartutako inbertsioetako bat edo gehiago ez exekutatzea.

Ez dira onartuko aldaketa gisa, hasieran emandako laguntzaren xede den inbertsioa % 70 baino gutxiago exekutatzea dakarten aldaketak. Inbertsioa hortik behera exekutatzea ez-betetzea izango da.

Aldaketek ez dute inoiz ekarriko emandako laguntza handitzea.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, kontuan harturik oinarri honen 4. zenbakian aurreikusitakoa gerta daitekeela.

3.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inbertsioen balorazio-irizpideen aplikazioan aldaketaren bat egiten bada eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratzea eragiten badu, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da dirulaguntzaren ehuneko berria oinarriarekiko aplikatuta lortzen den proportzio berean, eta, hala badagokio, behar ez bezala jasotako zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio hilabeteko borondatezko epean, dirulaguntza txikitzeari eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera; borondatezko epe horretan itzulketarik egiten ez bada, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.– Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da dagokion proportzioan, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa-ebazpenaren bidez, eta, beraz, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko hasiera batean onetsitako dirulaguntzaren xede den inbertsioaren % 70, gutxienez, ez exekutatzea dakarren aldaketarik.

5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak emandako laguntzaren xede den inbertsioa exekutatzeko epea luzatu ahal izango du –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-exekuzioa bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko du eskabidea–, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak exekutatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango 15. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

19. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskabide bat helarazi beharko dio Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, eskabidea onartuko du eta amaitutzat emango du prozedura.

2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahalko dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 14.3. oinarrian ezarritako betebeharrei jarraikiz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Uko-egitea idatziz aurkeztuko zaio Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, eta horrek, ebazpen bidez, uko-egite hori onartuko du eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Uko-egitea onartu ondotik, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

20. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek, gutxienez, ez-betetzeen kausak dira:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo ez mantentzea.

d) Dokumentu faltsuak edo manipulatuak aurkeztea.

e) Hasieran onartutako edo gerora aldatutako laguntzaren xede den proiektuko inbertsio guztiak ez egitea.

f) Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.

2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako edozeinetan egongo balitz, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak eskubidea ez-betetzeagatik galtzeari buruzko espedientea egin ondoren –espediente horretan, entzunaldia emango zaio interesdunari, 15 eguneko epean egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan–, ebazpen baten bidez, dirulaguntza osoa edo parte bat jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari –zer dagokion–, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 38. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko. Administrazioko arau-hausteak dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan zehaztutako jokabideak.

21. oinarria.– Penalizazioak.

1.– Eskatzen den laguntza osorik ukatu daiteke, baldin eta egiaztatzen bada onuradunak datu edo informazio okerra eman duela laguntza jasotzeko asmoz.

Gainera, onuraduna laguntza edo esku-hartze beretik kanpo geratu daiteke irregulartasuna atzeman den urte naturalean, eta hurrengo bi urte naturaletan.

2.– Eskatutako laguntza osorik ukatu daiteke, baldin eta laguntzen onuradunak kontrol-jarduketei aurka egiten badie, oztopoak jartzen badizkie, aitzakiak jartzen badizkie edo uko egiten badie. Inguruabar horiek daudela ulertuko da, baldin eta onuradunak, jakinarazpena behar bezala jaso ondoren, kontrol-jarduketak luzatzeko, oztopatzeko edo eragozteko jarduerak egin baditu.

3.– Eskatutako laguntza guztien % 100era arteko murrizketa egin ahal izango da, baldin eta laguntza hori jasotzeko eskatzen diren baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, ingurumen-alderdiak barne, edo laguntza hori kudeatzeko behar den informazioa ematen ez bada, zabarkeriaren ondorioz.

Gainera, onuraduna hurrengo urte naturalean dirulaguntza hori jasotzetik baztertuta gera daiteke.

4.– Murrizketa horiek handiagoak izan daitezke behin eta berriz egiten badira, edo % 100eko murrizketa egin daiteke ez-betetzeak nahita egiten badira, ingurumen-baldintzei buruzkoak barne, arrazoitutako erabaki baten bidez.

5.– Artikulu honetan aurreikusitako penalizazioak ez dira zehapentzat hartuko, eta bateragarriak izango dira dagozkien bestelako zehapenekin.

6.– Gainera, bat etorriz otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 5. artikuluarekin (dekretu horren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dira eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen dira), ez da inolako penalizaziorik aplikatuko kasu hauetan:

a) Ez-betetzea ezinbesteko kausengatik gertatzen denean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatzen denarekin bat. Onuradun batek «ezinbesteko kasuetan izan ezik» formula erabili nahi badu, agiri bidezko froga ukaezina aurkeztu beharko dio dagokion agintari eskudunari, hondamendi natural larriaren edo fenomeno meteorologiko larriaren kasuan izan ezik.

b) Ez-betetzea agintari eskudunek aitortutako akats nabarien ondorioa denean.

c) Ez-betetzea agintari eskudunaren edo beste agintari baten akats baten ondorioa denean, eta ulergarria bada administrazio-penalizazioak ukitzen duen pertsonak akatsa detektatu ez izana.

d) Interesdunak agintaritza eskudunari betebeharrak ez betetzearen erantzule ez dela egoki frogatu diezaiokeenean edo agintaritza eskudunak, bestela, interesduna erantzulea ez dela jakiten duenean.

22. oinarria.– Bateragarritasunak.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gehiegizko kopuruari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.

23. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak izapidetzea eta ebaztea.

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak.

Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

Eskubideak; eskubidea duzu zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko; era berean, informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere badituzu:

https://www.euskadi.eus/datu-babesaren-gaineko-eskubideak-egikaritu/web01-tramite/eu/

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea duzu gure web-orrian:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/148400-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/ HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

II. KAPITULUA
INBERTSIO HAUEK EGITEKO LAGUNTZAK: EUROPAR BATASUNAREN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO TRATATUAREN (AURRERANTZEAN, TRATATUA) I. ERANSKINEAN AURREIKUSITAKO PRODUKTUAK –ARDOA, ARRAINAK, KRUSTAZEOAK ETA MOLUSKUAK IZAN EZIK– ERALDATU, MERKATURATU ETA GARATZEKOAK

24. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen xedea Tratatuaren I. eranskinean aurreikusitako produktuetatik lortutako produktuak –ardoa, arrainak, krustazeoak eta moluskuak izan ezik– eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egitea da. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren esparruan sartzen dira. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dira –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dira. Halaber, Espainiako NPEaren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan ere sartzen dira (Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez, eta gerora, 2023ko abuztuaren 30ean, aldatua, C (2023) 5746 Erabakiaren bidez).

2.– Hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

a) Produktuak areago integratzea elikakatean, eta, horretarako, gure ustiategien eraldaketa-, garapen- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.

b) EAEko nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresen inbertsioei laguntzea, ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko.

3.– Hautagarritasun-baldintzak:

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak (ardoa izan ezik) eraldatu, merkaturatu edo garatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikagaigintza-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan, betiere eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago ez badira.

c) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten eragiketak ez egotea fisikoki osatuta edo osorik exekutatuta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

d) Eskabidea aurkezten den unean inbertsio-eragiketak hasita ez egotea baldin azken produktua ez bada Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktua. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

25. oinarria.– Onuradunak.

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritza-produktuak eraldatzen, merkaturatzen edo garatzen badituzte eta proiektu aukeratuak izateko baldintzak betetzen badituzte.

Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

26. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz lagundu daitezkeen inbertsiotzat:

1.– Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketa. Alegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikagaigintza-sektorearen barruan eraldatzen, garatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsioak.

2.– Nekazaritzako elikagaien enpresetan egiten diren eraldaketak. Produktua egiteko prozesuaren berezko eragiketak, lehengaia jasotzen denetik amaitutako produktua biltegiratzen den arte, ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne. Bereziki, honako hauek:

a) Enpresak nekazaritzako elikagaien katean areago integratzeko inbertsioak, bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko.

b) Enpresen tamaina edo nazioartekotzea handituko duten inbertsioak, kantitateari eta erregulartasunari dagokienez haien eskaintzaren baldintzak hobetzeko jardueren bidez.

c) Gehiago ordaintzen den merkatuetan jarduteko inbertsioak, Euskal Autonomia Erkidegokoak zein kanpokoak izan.

3.– Kudeaketa eta kalitatea hobetzea. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak egiteko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.

4.– Egitura operatiboa hobetzea. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.

5.– Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura. Bereziki, honako hauek:

a) Produktuak lantzeko instalazioen ondoan dauden zuzenean saltzeko guneak, erakusketa-aretoak eta dastalekuak barne.

b) Puntu horietan produktuak erakusteko edo saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.

6.– Ingurumena hobetzearekin lotutako inbertsioak. Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Kasu hauetan, bi enpresa edo gehiagok elkarrekin parteka dezakete inbertsioa, lankidetza-akordioen bidez, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.

7.– Nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak biltegiratzeko, garbitzeko, hautatzeko, ontziratzeko eta kontserbatzeko prozesuekin lotutako establezimenduetako inbertsioak, bai eta prozesu horietan beharrezkoak diren makineriarekin eta instalazioekin lotutakoak ere, betiere ekoizpen primarioari eta elikakatearen lehen mailari lotutako jarduerei badagozkie.

27. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Mahastizaintzako eta Ardogintzako Espainiako Esku-hartze Sektorialak (2023-2027) babesten dituen mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak, hura indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko dauzkan funtsak agortu bitartean.

2.– Fruta- eta barazki-ekoizleen elkarte (FBEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta haien funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak, basogintzakoak (III. kapituluan diruz lagundu badaitezke) zein arrantzakoak eta akuikulturakoak direnean.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, bigarren eskuko ekipoak erosten lagundu ahal izango zaie sektorean lehen aldiz instalatzen diren titularrei, baldin eta titularrek eskuratzen duten ustiategiko ondasunak badira, eta azken 10 urteetan finantzaketa publikoarekin lagundu ez bazaie.

28. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da; kuantifikazioa, berriz, 29. oinarrian xedatutakoaren arabera. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, behean aipatzen diren bete beharreko balorazio-irizpideak eta haiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan.

Irizpide horiek laguntza-eskabidea aurkezteko unean bete eta egiaztatu behar dira, salbu eta enplegua sortzeko irizpidean eta enpresa sortu berrien kasuan; kasu horietan, betetzearen erantzukizunpeko adierazpena onartuko da.

Erantzukizunpeko adierazpenaren xede diren irizpideak ordainketa egin aurre-aurreko unean bete beharko dira, eta betetze hori laguntzaren baldintzak mantentzeko nahitaezko aldian zehar berrikusiko da.

1.– 25 puntu emango zaizkie, sektorean, berrikuntzan eta enpleguan duten eragina dela-eta, EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen duen sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera zein diren estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak; ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

– Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Enpresa pertsona fisikoa ez bada, haien partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

– Langileen % 40 emakumeak dituzten enpresek sustatutako proiektuak.

– Gerentea emakume bat duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

– Administrazio-kontseiluan emakumeen parte-hartze orekatua (ehuneko orekatua, gutxienez) duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

3.– Hamar puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) enpresa berriak sortzeko sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

Enpresa berria ez bada, 5 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

4.– Lau puntu emango zaizkie inbertsio-proiektu hauei:

A) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntza ordaintzen den arte gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Sortu eta lehenengo bi urteetan joko dira enpresa berritzat.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

B) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa eskatzen den arte enpresako enplegua gutxienez % 10 handitzen duten eta hori 5 urtez mantentzen duten inbertsio-proiektuak izatea. Kontuan hartuko den enpleguari buruzko datua hau izango da: laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urteko batez besteko enpleguaren eta eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteko batez besteko enpleguaren arteko kopururik handiena.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

5.– Proiektuko makina-inbertsioei dagokienez, puntu hauek emango dira:

A) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan makinak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

B) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan makinak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 7 puntu.

6.– Proiektuko instalazio tekniko industrialen inbertsioei dagokienez, puntu hauek emango dira:

A) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan instalazio tekniko industrialak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 6 puntu.

B) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan instalazio tekniko industrialak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 3 puntu.

7.– Proiektuko makinerian egindako inbertsioa % 50era iristen ez bada eta instalazio tekniko industrialetan egindako inbertsioa ere ez bada % 50era iristen, baina makina eta instalazio tekniko industrialetan egindako inbertsioen guztizko batura proiektuko inbertsioen % 50 edo gehiago bada, 10 puntu emango dira.

8.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

A) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ABE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 5 puntu.

B) 2. zaurgarritasun mailako eremuetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenak: 3 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

9.– Puntu hauek emango zaizkio EAEko lehengaia erabiltzeari edo kalitate-araubideak ezartzeari:

A) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena izatea: 6 puntu.

B) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 70, gutxienez, EAEn ekoitzitakoak izatea: 6 puntu.

C) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoak izatea: 4 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 4 puntu.

E) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko jatorri-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 2 puntu.

10.– Belaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 4 puntu emango zaizkie.

11.– Enpresa motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

A) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 3 puntu.

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 3 puntu.

12.– Puntu bat emango zaie energia berriztagarrietarako edo hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10 hartzen badute.

13.– Puntu bat emango zaie gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei.

14.– Puntu bat emango zaie merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bateko edo gehiagoko merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan. Ez dira merkataritza-sail gisa baloratuko ez banaketako langileak, ez txikizkako merkataritzakoak.

15.– Puntu bat emango zaie Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei.

29. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bat bada, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da; eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da; eta eskatzailea ez bada mikroenpresa edo ETEa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

A) Mikroenpresen kasuan:

i) 0-9 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 30 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 40 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 45 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 50 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 65 lagunduko da diruz.

B) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i) 0-9 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 15 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 20 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 25 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 35 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

C) Mikroenpresa eta ETEak ez badira:

i) 0-9 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 7,5 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 10 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 12,5 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 20 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 25 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortuz gero, irizpide hauen arabera eta hurrenkera honetan lehenetsiko da:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleak kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

f) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektu bakar batek ere ezin izango du programaren urteko aurrekontu-fitxaren % 20tik gorako laguntzarik jaso.

III. KAPITULUA
BASOGINTZAKO POTENTZIALA ETA BASOGINTZAKO PRODUKTUEN ERALDAKETA, MOBILIZAZIOA ETA MERKATURATZEA HOBETZERA BIDERATUTAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK

30. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da inbertsioak egitea basogintzako produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko lanetan; zehazki, egurra eraldatu, merkaturatu eta garatzeko eragiketetan. Laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan sartzen dira. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dira –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dira. Halaber, Espainiako NPEaren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan ere sartzen dira laguntzok (Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez, eta gerora, 2023ko abuztuaren 30ean, aldatua, C (2023) 5746 Erabakiaren bidez).

2.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko inbertsioak izango dira, produktu landuak edo erdilanduak sortzen dituzten industria-eraldaketen aurretik egiten diren zuraren lehen eraldaketak. Kanpoan geratuko dira nagusiki zura birziklatzera bideratutako inbertsioak.

3.– Hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

• Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.

• Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea, eta, horretarako, produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea, basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.

31. artikulua.– Onuradunak.

1.– Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke basogintzako produktuen lehen eraldaketako enpresa diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak edo nortasun juridikorik gabeko enteak, 3.12 oinarrian definitutakoaren arabera.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatu edo publikoak–, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, taldekide bakoitza onuraduntzat hartuko baita. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epea, legez aurreikusia, igaro arte.

Onuradunek mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute, bat etorriz mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

32. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko lanak hartuko dira diruz lagundu daitezkeen inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:

1.– Zuraren lehen eraldaketarako makinetan egindako inbertsioak: azala kentzeko makinak, lehortegiak, urtean zur-enborkien 20.000 m3-ko gehieneko ahalmena duten zerraketa-lineak, instalazioen barruko garraio-makinak, zeinak zur-enborkiak, zur prozesatua edo horien hondakinak mugitzeko bakarrik baitira, eta zura tratatzeko makinak.

Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, baldin finantza-errentamenduko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Ondasunaren deskribapena, zenbatekoa eta errentamendu-epea adierazi beharko dira. Finantza-errentamenduak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

2.– Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak: basogintzaren kudeaketa jasangarriaren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan egindako inbertsioak.

3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko eta zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak. Inbertsio horiek eraldaketa industrialaren aurreko eragiketa guztietara mugatuko dira.

4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura mozteko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.

5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.

6.– Basogintzako makinak erosteko kostuak: herrestatze-makinak, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioi gaineko basogintzako garabiak, erauzketarako baso-kablea, ezpal-makinak, biomasa landan birrintzeko, ezpaltzeko eta paketatzeko prozesatze-ekipoak.

33. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

8. oinarrian adierazitakoez gain, kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko lan hauek diruz lagundu ezin daitezkeen inbertsioak dira:

– Bigarren eskuko ekipoak eta makinak.

– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta antzekoak.

– Garraiorako ibilgailuak, salbu eta establezimenduaren barrukoak direnak eta soilik zur-enborkiak, prozesatuak eta hondakinak mobilizatzera bideratuta daudenak.

34. oinarria.– Proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da; kuantifikazioa, berriz, 35. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, behean aipatzen diren bete beharreko balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan.

Irizpide horiek laguntza-eskabidea aurkezteko unean bete eta egiaztatu behar dira, salbu eta enplegua sortzeko irizpidean eta enpresa sortu berrien kasuan; kasu horietan, betetzearen erantzukizunpeko adierazpena onartuko da.

Erantzukizunpeko adierazpenaren xede diren irizpideak ordainketa egin aurre-aurreko unean bete beharko dira, eta betetze hori laguntzaren baldintzak mantentzeko nahitaezko aldian zehar berrikusiko da.

1.– Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:

A) Basogin-kooperatibek edo basogintza-ustiategi batzuek establezimendu bakar batean eraldatu eta merkaturatzeko sustatzen dituzten proiektuei 10 puntu emango zaizkie.

B) Berdintasuna sustatzen duten basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko proiektuei 5 puntu emango zaizkie. Berdintasuna sustatzen dutela ulertuko da egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

– Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, haien partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

– Langileen % 40 emakumeak dituzten enpresek sustatutako proiektuak.

– Gerentea emakume bat duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

– Administrazio-kontseiluan emakumeen parte-hartze orekatua (ehuneko orekatua, gutxienez) duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

C) Basoak eraldatzeko eta merkaturatzeko gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) sustatutako enpresa-ekimenei 5 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, haien partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

D) 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat, 5 puntu emango zaizkie mikroenpresatzat hartu daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei.

2.– Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:

A) 15 puntu emango zaizkie EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei, haiek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik, bat etorriz martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin (Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluaren eta Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordearen eginkizunak eta barne-araubidea zehazten ditu). Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreen zerrenda; ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

B) 13 puntu emango zaizkie inbertsio-proiektuei, baldin eta erabiltzen duten lehengaien % 70, gutxienez, EAEn ekoitzia bada.

C) 10 puntu emango zaizkie belaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

D) 10 puntu emango zaizkie diruz lagundu daitekeen inbertsioan makinak sartzen dituzten proiektuei, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50 baino gehiago badira.

E) Lurralde-orekaren irizpidearen arabera:

• 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ABE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 10 puntu.

• 3 puntu emango zaizkie 2. zaurgarritasun mailako eremuetan kokatutako inbertsio-proiektuei, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenei, baina puntu horiek ezingo dira aurreko paragrafoko puntuekin metatu.

F) Enplegu-sorreraren irizpidea kontuan hartuta:

• 4 puntu emango zaizkie enpresa berriak sortzeko proiektuei, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren ordainketaren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Sortu eta lehenengo bi urteetan joko dira enpresa berritzat.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

• 4 puntu emango zaizkie enpresak sortzeko ez diren proiektuei, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa egiteko eskatzen den arte enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzen badute. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko bi urteetakoa izango da.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

G) 5 puntu emango zaizkie basogintza jasangarriko ziurtagirian zaintza-kateko sistemak ezartzeko proiektuei.

H) 3 puntu emango zaizkie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

I) 3 puntu emango zaizkie produktu-zorroa Espainiako Estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan duten enpresen proiektuei.

J) Puntu bat emango zaie merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bateko edo gehiagoko merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

35. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Gehienez ere, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40ko laguntza emango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

a) 0-9 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

b) 10-15 puntu: % 10 lagunduko da diruz.

c) 16-20 puntu: % 15 lagunduko da diruz.

d) 21-25 puntu: % 20 lagunduko da diruz.

e) 26-30 puntu: % 30 lagunduko da diruz.

f) 30 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.

3.– Batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Basogintzako beren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

IV. KAPITULUA
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO EDO GARATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK

36. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egitea, edo ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratutako inbertsioak egitea. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren arabera, jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute. Bereziki, (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren 17. artikulua eta (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

2.– Hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

a) Elikagai ekologiko eraldatuak merkaturatzea bultzatzea, lehendik dagoen ekoizpen-mailari jarraipena emanez, eraldaketa- eta merkaturatze-prozesuak hobetuta.

b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko inbertsioei laguntza ematea.

3.– Hautagarritasun-baldintzak:

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute, eta ziurtagiri ekologikoaren babespean egon behar dute, osorik.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikagaigintza-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan, betiere eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago ez badira.

c) Eraldaketa-prozesuak indarrean dagoen araudia bete beharko du; bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko (EB) 2018/848 Erregelamenduaren 10., 16. eta 24. artikuluetan eta II. eranskinaren IV. zatian adierazitakoa (produktu ekologikoen ekoizpen ekologikoari eta etiketatzeari buruzko Erregelamendua, Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena).

4.– Kapitulu honetan araututako laguntzak ezin izango zaizkie gehitu agindu honetako beste kapituluetakoei.

37. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritza-produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, halaber, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.

Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat jo beharko dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

38. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsio-proiektuak.

1.– Kapitulu honen eremuan, diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira EAEn erregistratutako manipulazio-, elaborazio- eta eraldaketa-establezimenduetako inbertsioak, osorik ziurtatutako produktu ekologikoak egiten dituztenak, eta inbertsio-proiektu hauek lagunduko dira diruz:

a) Handitzeko, modernizatzeko edo aldatzeko proiektuak, eta, bereziki, lehendik dagoen establezimendu bat modernizatzea edo lehendik dagoen establezimendu baten produktuan edo produkzio-prozesuan funtsezko aldaketa (arrazionalizazioa, berregituraketa edo modernizazioa) dakarren jarduera bat abian jartzea dakarten inbertsioak.

b) Elikagai ekologikoak ontziratzeak eta enbalatzeak ingurumenean duen inpaktua murrizteko makineriari buruzko proiektuak, azterlanak edo inbertsioak, baldin, murrizketa hori lortzeko, enbalatzeko edo ontziratzeko formatu eta materialetan hobekuntzak ezartzen badira ingurumen-inpaktuaren ikuspegitik.

c) Sektore ekologikoari maquila-zerbitzuak ematen dizkioten enpresetan eginiko inbertsioak, ekoizle ekologikoek beren berezitasunetara egokitutako zerbitzua izan dezaten, ziurtatua eta lehiakorra.

2.– Era berean, aukeratuak izateko baldintza da inbertsioak ez egotea hasita eskabidea aurkeztean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

39. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Mahastizaintzako eta Ardogintzako Espainiako Esku-hartze Sektorialak (2023-2027) babesten dituen mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak, hura indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko dauzkan funtsak agortu bitartean.

2.– Fruta- eta barazki-ekoizleen elkarte (FBEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta haien funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak, basogintzakoak (III. kapituluan diruz lagundu badaitezke) zein arrantzakoak eta akuikulturakoak direnean.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, bigarren eskuko ekipoak erosten lagundu ahal izango zaie sektorean lehen aldiz instalatzen diren titularrei, baldin eta titularrek eskuratzen duten ustiategiko ondasunak badira, eta azken 10 urteetan finantzaketa publikoarekin lagundu ez bazaie.

40. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da; kuantifikazioa, berriz, 41. oinarrian xedatutakoaren arabera. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, behean aipatzen diren bete beharreko balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan.

Irizpide horiek laguntza-eskabidea aurkezteko unean bete eta egiaztatu behar dira, salbu eta enplegua sortzeko irizpidean eta enpresa sortu berrien kasuan; kasu horietan, betetzearen erantzukizunpeko adierazpena onartuko da.

Erantzukizunpeko adierazpenaren xede diren irizpideak ordainketa egin aurre-aurreko unean bete beharko dira, eta betetze hori laguntzaren baldintzak mantentzeko nahitaezko aldian zehar berrikusiko da.

1.– 25 puntu emango zaizkie, sektorean, berrikuntzan eta enpleguan duten eragina dela-eta, EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen duen sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera zein diren estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak; ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

– Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Enpresa pertsona fisikoa ez bada, haien partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

– Langileen % 40 emakumeak dituzten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

– Gerentetzat emakume bat duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

– Administrazio-kontseiluan emakumeen parte-hartze orekatua (ehuneko orekatua, gutxienez) duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

3.– Hamar puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) enpresa berriak sortzeko sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

Enpresa berria ez bada, 5 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

4.– Lau puntu emango zaizkie inbertsio-proiektu hauei:

A) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntza ordaintzen den arte gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Sortu eta lehenengo bi urteetan joko dira enpresa berritzat.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

B) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa eskatzen den arte enpresako enplegua gutxienez % 10 handitzen duten eta hori 5 urtez mantentzen duten inbertsio-proiektuak izatea. Kontuan hartuko den enpleguari buruzko datua hau izango da: laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urteko batez besteko enpleguaren eta eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteko batez besteko enpleguaren arteko kopururik handiena.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

5.– Proiektuko makina-inbertsioei dagokienez, puntu hauek emango dira:

A) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan makinak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

B) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan makinak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 7 puntu.

6.– Proiektuko instalazio tekniko industrialen inbertsioei dagokienez, puntu hauek emango dira:

A) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan instalazio tekniko industrialak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 6 puntu.

B) Diruz lagundu daitekeen inbertsioan instalazio tekniko industrialak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 3 puntu.

7.– Proiektuko makinerian egindako inbertsioa % 50era iristen ez bada eta instalazio tekniko industrialetan egindako inbertsioa ere ez bada % 50era iristen, baina makina eta instalazio tekniko industrialetan egindako inbertsioen guztizko batura proiektuko inbertsioen % 50 edo gehiago bada, 10 puntu emango dira.

8.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

A) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ABE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 5 puntu.

B) 2. zaurgarritasun mailako eremuetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenak: 3 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

9.– Puntu hauek emango zaizkio EAEko lehengaia erabiltzeari edo kalitate-araubideak ezartzeari:

A) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena izatea: 6 puntu.

B) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea: 6 puntu.

C) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoak izatea: 4 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 4 puntu.

E) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko jatorri-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 2 puntu.

10.– Belaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 4 puntu emango zaizkie.

11.– Enpresa motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

A) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 3 puntu.

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 3 puntu.

12.– Puntu bat emango zaie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

13.– Puntu bat emango zaie energia berriztagarrietarako edo hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10 hartzen badute.

14.– Puntu bat emango zaie gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei.

15.– Puntu bat emango zaie merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bateko edo gehiagoko merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan. Ez dira merkataritza-sail gisa baloratuko ez banaketako langileak, ez txikizkako merkataritzakoak.

16.– Puntu bat emango zaie Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei.

41. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bada eta bere produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datorren lehengairik sartzen ez badu, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da.

Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, edo aurreko apartatuan sartuta ez dagoen mikroenpresa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

A) Mikroenpresen kasuan:

i) 0-9 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 30 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 40 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 45 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 50 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 65 lagunduko da diruz, baina % 50 lagunduko da diruz produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datozen lehengaiak sartuz gero, betiere 36.3.b) oinarrian ezarritako mugak errespetatzen badira.

B) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i) 0-9 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 15 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 20 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 25 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 35 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortuz gero, irizpide hauen arabera eta hurrenkera honetan lehenetsiko da:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektu bakar batek ere ezin izango du programaren urteko aurrekontu-fitxaren % 20tik gorako laguntzarik jaso.

5.– Edonola ere, laguntza erregelamendu honetan aurreikusitako gehieneko ehunekoetara mugatuko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamendua, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena.

V. KAPITULUA
AURREKO KAPITULUETAN SARTZEN EZ DIREN ELIKAGAIGINTZA-PRODUKTUAK LORTZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, SALBU ETA ARDOA ETA NAGUSIKI ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUETATIK DATOZEN LEHENGAIEKIN EGINDAKO PRODUKTU LANDUAK, BAI ETA NEKAZARITZAKO AZPIPRODUKTUAK BALORIZATZEKO PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZAK ERE

42. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da aurreko kapituluetan sartzen ez diren nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak lortzeko inbertsioak egitea, salbu eta ardoa eta nagusiki arrantzako eta akuikulturako produktuetatik datozen lehengaiekin egindako produktu landuak. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu kapitulu honen aurrekoetan aipatutako ezeini.

2.– Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek, betiere helburu hauetako bat badute:

a) 24. oinarriak aipatzen ez dituen nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzera, merkaturatzera edo garatzera bideratuta egotea, edota nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzera.

b) Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan garapena eta berrikuntza erraztera bideratuta egotea, betiere trukeen baldintzak interes komunaren kontra aldatzen ez badira, 44. oinarrian deskribatzen diren bezala.

3.– Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2473 Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren 17. artikulua eta (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

43. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko enteak izan daitezke agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapitulu honetan diruz laguntzeko modukotzat hartutako jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatu edo publikoak–, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, taldekide bakoitza onuraduntzat hartuko baita. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epea, legez aurreikusia, igaro arte.

Onuradunek mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute, bat etorriz Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta (EB) 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinarekin (erregelamendu horiek mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren transposizioa egiten dute).

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

44. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsio-proiektuak.

1.– Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

A) Eraldaketa-proiektuak.

a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.

b) Produktu sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak.

c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasiz enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.

d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak, edo nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzekoak.

e) Inbertsio-proiektuak, nekazaritzako elikagaien enpresa liderrak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko, eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan.

f) EAEko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreak ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko inbertsio-proiektuak.

B) Merkaturatze-proiektuak:

a) Inbertsio-proiektuak, ahalbidetuko dutenak elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzea eta espezializatzeko merkatu-segmentu objektiboak identifikatzea eta ezagutzea, baita horien beharrak eta joerak ere.

b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, e-business tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.

c) Elikagaigintza-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.

2.– Era berean, aukeratuak izateko baldintza da inbertsioak ez egotea hasita eskabidea aurkeztean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

45. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Mahastizaintzako eta Ardogintzako Espainiako Esku-hartze Sektorialak (2023-2027) babesten dituen mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak, hura indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko dauzkan funtsak agortu bitartean.

2.– Fruta- eta barazki-ekoizleen elkarte (FBEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta haien funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak, basogintzakoak (III. kapituluan diruz lagundu badaitezke) zein arrantzakoak eta akuikulturakoak direnean.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, bigarren eskuko ekipoak erosten lagundu ahal izango zaie sektorean lehen aldiz instalatzen diren titularrei, baldin eta titularrek eskuratzen duten ustiategiko ondasunak badira, eta azken 10 urteetan finantzaketa publikoarekin lagundu ez bazaie.

46. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da; kuantifikazioa, berriz, 47. oinarrian xedatutakoaren arabera. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, behean aipatzen diren bete beharreko balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan.

Irizpide horiek laguntza-eskabidea aurkezteko unean bete eta egiaztatu behar dira, salbu eta enplegua sortzeko irizpidean eta enpresa sortu berrien kasuan; kasu horietan, betetzearen erantzukizunpeko adierazpena onartuko da.

Erantzukizunpeko adierazpenaren xede diren irizpideak ordainketa egin aurre-aurreko unean bete beharko dira, eta betetze hori laguntzaren baldintzak mantentzeko nahitaezko aldian zehar berrikusiko da.

1.– 25 puntu emango zaizkie, sektorean, berrikuntzan eta enpleguan duten eragina dela-eta, EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen duen sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera zein diren estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak; ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

– Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Enpresa pertsona fisikoa ez bada, haien partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

– Langileen % 40 emakumeak dituzten enpresek sustatutako proiektuak.

– Gerentea emakume bat duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

– Administrazio-kontseiluan emakumeen parte-hartze orekatua (ehuneko orekatua, gutxienez) duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak.

3.– Hamar puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) enpresa berriak sortzeko sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

Enpresa berria ez bada, 5 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

4.– Lau puntu emango zaizkie inbertsio-proiektu hauei:

A) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntza ordaintzen den arte gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Sortu eta lehenengo bi urteetan joko dira enpresa berritzat.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

B) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa eskatzen den arte enpresako enplegua gutxienez % 10 handitzen duten eta hori 5 urtez mantentzen duten inbertsio-proiektuak izatea. Kontuan hartuko den enpleguari buruzko datua hau izango da: laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urteko batez besteko enpleguaren eta eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteko batez besteko enpleguaren arteko kopururik handiena.

Sortutako enpleguaren erdia edo gehiago emakumeek betetzen badute, puntu bat gehiago emango da.

5.– Proiektuko makina-inbertsioei dagokienez, puntu hauek emango dira:

A) Makinek, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago hartzen duten proiektuak: 10 puntu.

B) Makinek, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50etik % 70era hartzen duten proiektuak: 7 puntu.

6.– Proiektuko instalazio tekniko industrialen inbertsioei dagokienez, puntu hauek emango dira:

A) Instalazio tekniko industrialek, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago hartzen duten proiektuak: 6 puntu.

B) Instalazio tekniko industrialek, batera hartuta, diruz lagundu daitekeen inbertsio guztiaren % 50etik % 70era hartzen duten proiektuak: 3 puntu.

7.– Proiektuko makinerian egindako inbertsioa % 50era iristen ez bada eta instalazio tekniko industrialetan egindako inbertsioa ere ez bada % 50era iristen, baina makina eta instalazio tekniko industrialetan egindako inbertsioen guztizko batura proiektuko inbertsioen % 50 edo gehiago bada, 10 puntu emango dira.

8.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

A) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ABE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 5 puntu.

B) 2. zaurgarritasun mailako eremuetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenak: 3 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

9.– Puntu hauek emango zaizkio EAEko lehengaia erabiltzeari edo kalitate-araubideak ezartzeari:

A) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena izatea: 6 puntu.

B) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 70, gutxienez, EAEn ekoitzitakoak izatea: 6 puntu.

C) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoak izatea: 4 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 4 puntu.

E) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko jatorri-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 2 puntu.

10.– Belaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 4 puntu emango zaizkie.

11.– Enpresa motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

A) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 3 puntu.

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 3 puntu.

12.– Puntu bat emango zaie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

13.– Puntu bat emango zaie energia berriztagarrietarako edo hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10 hartzen badute.

14.– Puntu bat emango zaie gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei.

15.– Puntu bat emango zaie merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bateko edo gehiagoko merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan. Ez dira merkataritza-sail gisa baloratuko ez banaketako langileak, ez txikizkako merkataritzakoak.

16.– Puntu bat emango zaie Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei.

47. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bada eta bere produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datorren lehengairik sartzen ez badu, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da.

Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, edo aurreko apartatuan sartuta ez dagoen mikroenpresa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

A) Mikroenpresen kasuan:

i) 0-10 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 30 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 40 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 45 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 50 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 65 lagunduko da diruz, baina % 50 lagunduko da diruz produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datozen lehengaiak sartuz gero, baldin arrantzatik eta akuikulturatik datorren lehengaia % 20 edo gutxiago bada.

B) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i) 0-10 puntu: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10-15 puntu: % 15 lagunduko da diruz.

iii) 16-25 puntu: % 20 lagunduko da diruz.

iv) 26-30 puntu: % 25 lagunduko da diruz.

v) 31-40 puntu: % 35 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortuz gero, irizpide hauen arabera eta hurrenkera honetan lehenetsiko da:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektu bakar batek ere ezin izango du programaren urteko aurrekontu-fitxaren % 20tik gorako laguntzarik jaso.

II. ERANSKINA
100.000 EUROTIK BEHERAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO MEMORIA TEKNIKO-EKONOMIKOA

Memoriak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN-zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

III. ERANSKINA
100.000 ETA 500.000 EURO ARTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO MEMORIA TEKNIKO-EKONOMIKOA

Memoriak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN-zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

IV. ERANSKINA
ESTABLEZIMENDU BERRI BAT INSTALATZEKO, ERAIKITZEKO EDO ABIARAZTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN ETA 500.000 EUROTIK GORAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO-EKONOMIKOA

Memoriak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN-zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.

13.– Inbertsioaren balorazio ekonomikoa. Balio eguneratu garbia eta barne errendimenduaren tasa.

V. ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO INPRIMAKIAREN EDUKIA

Laguntzaren eskabide-inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus

Hau da inprimakiaren oinarrizko edukia:

– Lehiatu Inbertsioa 2025.

– Kodea.

– Organo instrukzio-egileari zuzendua.

– Nortasun-datuak.

– Titularra.

– Ordezkaria.

– Eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

– Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

– Abisuak jasotzeko datuak.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Eskatutako laguntza-lerroa, aginduaren kapituluen arabera.

– Inbertsio- edo gastu-proiektuaren izenburua.

– Zerga-egoitza.

– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura: izen-abizenak edo sozietatearen izena, NANa edo IFKa eta sozietate-partaidetza.

– Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN-zenbakia.

– Enplegatuen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Artezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-karguetako kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Talde, elkarte edo kooperatiben kasuan, artezkaritza-kontseiluko kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Nekazaritzako/abeltzaintzako ustiategia.

– Egun garatutako edo aurreikusitako jarduerak.

– Erabili edo aurreikusi diren lehengaiak.

– Fabrikatu edo aurreikusi diren produktuak.

– Inbertsioaren kokalekua.

– Inbertsioaren deskribapena.

– Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.

– Proiektuaren finantzaketa.

– Balorazio-irizpideak, aginduaren kapituluen arabera.

– Informazio osagarria.

– Erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita betetzen direla Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan laguntzaren onuradun izateko ezarritako baldintzak eta eskatzaileak ez duela han aipatzen den legezko debekurik, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduak deitutako dirulaguntza-programari lotuta (agindu horren bidez, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzen 2025eko deialdiaren oinarriak onartzen dira –Lehiatu Inbertsioa programa–).

• Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direla.

• Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzera bideratuta dagoela inbertsioa. Bigarren kasuan, establezimenduak dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen egon beharko du Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta.

• Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten II. kapituluko eragiketak eta IV. kapituluko eragiketak ez direla fisikoki osatu edo osorik exekutatu laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako inbertsioetarako laguntza jaso daiteke.

• II. kapituluko inbertsio-eragiketak (azken produktua ez bada Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko I. eranskinean jasotako produktu bat) eta III. kapituluko, IV. kapituluko eta V. kapituluko inbertsio-eragiketak ez daudela hasita eskabidea aurkezten den egunean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

• Beteak dituela indarrean dauden xedapenek zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak.

• Bideragarritasun ekonomikoa duela, eta haren produktuei nahiko etorkizun ona aurreikusten zaiela merkatuan.

• Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

• Proiektuak bete egiten dituela ingurumenaren arloko arauak, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiari jarraikiz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

• Eskatu dion ala ez administrazio publiko edo ente publiko nahiz pribaturen bati diruz lagundu daitekeen proiektu bererako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik, eta eskuratu duen ala ez.

• Egunean dagoela kantitateen ordainketari dagokionez, baldin eta halakorik zehaztu bada EAEko Administrazioak eta haren mendeko enteek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruko itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean.

• Ezin izan bada lortu onuradun izateko debekuen pean ez dagoela egiaztatzen duen lekukotza judizialik, ziurtagiri telematikorik edo datu-transmisiorik, edo administrazio-ziurtagiririk, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, honako hauek adierazten dituena:

– Ez duela galdu dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, dagokion zehapenean ezarritako aldian ez dagoela, baldin zehapen administratibo edo penala jaso duenak sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik jaso badu.

– Ez duela egin hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ez dagoela kaudimengabetzat deklaratuta ezein prozeduratan, ez dagoela hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, eta ez dagoela epailearen esku-hartzearen mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

– Ez dagoela zigortuta epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Ez duela eragin Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik, bera suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratuta.

– Ez duela urratu Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Espainiako legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).

– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu publikoen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez dutela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

– Egoitza fiskala ez duela paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

– Elkarteen kasuan, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez duela eten ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahal izango da, dagokion erregistroan.

– Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean jasotako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta hartu beharreko zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena bete arte.

– Ez duela LGTBIfobiaz jokatu, edo hura ez duela bultzatu edo sustatu, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).

– Bete duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota, eta bete ez badu, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu duela.

– Enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik ez duela jaso, abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, ez dela gainfinantzaketarik egon. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian.

– Egunean dagoela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrei dagozkien ordainketei dagokienez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

– Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura ez dagoela etenda ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

– Aurreko hiru ekitaldietan jasotako minimis laguntzen zenbateko osoak ez duela 300.000 euroko muga gainditzen laguntza hau eman aurreko hiru urteetan –muga hori Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan dago jasota, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan–, ezta gainerako arauetan minimis mekanismo horretarako berariaz ezarritako beste muga batzuk ere.

– Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzen dituela, legeak ezarritakoari jarraikiz. Halaber, onuradunak baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete direla eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin direla; aukera izango du baimen hori espresuki ukatzeko, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

• Ez dagoela ezein berreskuratze-aginduren eraginpean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

• Nekazarien elkarte eta antolakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako atalaseak betetzen dituela.

• Enpresa mota: Markatu dagokiona:

– Enpresa txiki edo ertaintzat hartu daitekeela, Batzordearen 2023ko urriaren 17ko 2023/2775 (EB) Zuzentarau Delegatuan xedatutakoaren arabera. Zuzentarau horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/34/EB Zuzentaraua aldatzen du, enpresen edo talde mikro, txiki, ertain eta handien tamainaren irizpideak egokitzeari dagokionez.

Enpresaren kategoria:

– ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioiko edo hortik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– ETE-enpresa txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi euroko edo hortik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– ETE-enpresa ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 43 milioi euroko edo hortik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera.

• Enpresaren kategoria, sozietateen gaineko zergan edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan islatzen dena, ez dela aldatu.

VI. ERANSKINA
DIRULAGUNTZEI BURUZKO AZAROAREN 17KO 38/2003 LEGE OROKORRAREN 13.3 BIS ARTIKULUAN EZARRITAKO ORDAINKETA-EPEAK BETETZEN DIRELA EGIAZTATZEKO DOKUMENTAZIOA

Onuradunaren edota entitate laguntzailearen kondizioa izateko, Merkataritza-eragiketetan berandutzaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko entitateek ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu egin beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.bis artikuluan xedatutakoari jarraikiz bete dituztela ordainketa-epealdiak.

Betetze-maila egiaztatzeko, frogabide hauek baliatuko dira:

a) Kontabilitateko araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkeztu dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan administrazio-organoak edo haren baliokideak izenpetuta.

Horrez gainera, ondoko b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudia betez gero.

b) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkeztu dezakete:

1) Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertuko baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen 2010eko uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.

Hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte balio izango du ziurtagiri horrek.

2) Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria egiterik ez badago, adostutako prozedurei buruzko txostena aurkeztu ahal izango da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egina, zeinean ondorioztatuko baita, oinarritzat hartuz erreferentzia-data batean sozietatearen hornitzaileei ordaintzeko dauden fakturen lagin bati egindako berrikusketa, salbuespenik gabe bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, edo, salbuespenik aurkituz gero, salbuespenek ez dutela eragotzi apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren ondorioetarako, ordainketa-epeak betetzeko baldintza betetzat joko da, baldin eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako epe horien betetze-maila Enpresak Sortu eta Hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa bada.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala