
125. zk., 2025eko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 13 orri.)
- EPUB (300 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2987
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 18koa, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko 2025-2026 aldirako bekak iragartzen dituena.
Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuak arautzen ditu Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak (2019ko otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 23. zk.).
388/2024 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa. (2024ko abenduaren 2ko EHAA, 234. zenbakia).
Dekretu horren 5.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko 2025-2026 aldirako bekak iragarri behar dira. Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusiaren 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez, Lehendakaritzaren 2025eko ekitaldirako Dirulaguntzen Urteko Plana onartu zen. Dirulaguntza horiek Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoan sartuta daude, eta Koordinaziorako eta Gizarte Komunikaziorako idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu zen; hemen eskuragai: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/proiektua/lehendakaritzaren-2024ko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/
Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusiaren 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez, Lehendakaritzaren 2025eko Dirulaguntzen Urteko Plana onartu zen.
Iragarritako bekek Kanpo Ekintzaren eremuan gazteen prestakuntza bultzatzen eta nazioartekotzearen arloko adimen lehiakorra eta ezagutza sustatzen laguntzen dute. Azken hori da Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoaren helburu estrategikoetako bat.
Horri jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Gazteak kanpo-harremanen eremuan prestatzeko hamalau beka iragartzeko deialdia egitea, hiru beka-modalitatetan: Europako Gaiak, Kanpoan den Euskal Komunitatea eta Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateralak 2025-2026 aldirako.
Deialdi hau Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuan (2019ko otsailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 23. zk.) eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera arautuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Denek horren berri izan dezaten, hemen argitaratuko da: www.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 18(a).
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
I. ERANSKINA
EBAZPENA, 2025EKO EKAINAREN 18KOA, KANPO HARREMANETARAKO ETA EUSKADI GLOBALEKO IDAZKARI NAGUSIARENA, KANPO HARREMANEN EREMUAN GAZTEAK PRESTATZEKO 2025-2026 ALDIRAKO BEKAK IRAGARTZEN DITUENA
OINARRIAK
Lehenengoa.– Xedea.
Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko 2025-2026 aldirako hamalau beka iragartzeko deialdia.
Bigarrena.– Beken modalitatea eta kopurua.
1.– Iragarritako bekak modalitate hauetan banatzen dira:
– Europako Gaiak: sei beka.
– Kanpoan den Euskal Komunitatea: lau beka.
– Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateralak: lau beka.
2.– Eskatzaile bakoitza iragarritako beka-modalitate bakarrean aurkeztu ahal izango da:
Hirugarrena.– Onuradunak.
Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 2. artikuluan jasotako eskakizunak betetzen dituztenak izan ahal izango dira beken onuradun.
Nolanahi ere, dekretu horren 2.e) artikuluko eskakizunari dagokionez, ezin izango dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.h artikuluan aurreikusitako egoeraren baten dauden pertsonak, sexu-bereizkeriagatiko bereizkeriak eragindakoak barne, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin.
Laugarrena.– Eskabideak eta eskakizunak egiaztatzea.
Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo dira eskaerak eta eskatutako agirien egiaztapena.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.1 artikuluan xedatutakoarekin, eskabidea egiteko unean, eskatzaileak, deialdiaren ebazpenean ezarritako eredu normalizatuaren parte izango den erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, adieraziko du, batetik, dekretu horren 8.5 artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritakoa, eta bestetik, ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen penalik nahiz administratiborik, eta ez duela horretarako desgaitzen duen lege-debekurik, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin.
Bosgarrena.– Beken destinoak.
1.– Europako Gaietarako beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute jarduera:
– Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
– Bi beka Euskal Autonomia Erkidegoaren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.
– Bi beka Euskal Autonomia Erkidegoaren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen.
2.– Kanpoan den Euskal Komunitatea beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute jarduera:
– Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.
– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzan, New Yorken.
3.– Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateralen beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute jarduera:
– Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Txileko Ordezkaritzan, Txileko Santiagon.
– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Kolonbiako Ordezkaritzan, Bogotan.
Seigarrena.– Zuzkidura ekonomikoa eta ordainketa.
1.– Iragarritako beka-programaren kreditu osoa 288.000 eurokoa da. Horietatik 144.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 144.000 euro 2026ko konpromiso-kredituari.
2.– Honako hau izango da beken zuzkidura ekonomikoa:
– Vitoria-Gasteizerako diren beka bakoitza, 16.000 euro gordin.
– Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpoko Ordezkaritzetarako beka bakoitza, 24.000 euro gordin.
3.– Bekak hiru ordainketetan ordainduko dira:
– Lehenengo ordainketa: beka onartu ondoren egingo da, esleitutako laguntzaren % 50 (2025).
– Bigarren ordainketa: bekaz baliatzen hasi eta lau hilera egingo da, esleitutako laguntzaren % 20 (2026an).
– Hirugarren ordainketa: gainerako % 30a, beka amaitu ondoren egingo da, bekadunek dagokien amaierako txostena aurkeztu ondoren eta bekadunaren aprobetxamenduari buruzko aldeko txostena, dagokion Zuzendaritzak emandakoa, egin ondoren (2026an).
4.– Jasotzen diren zenbatekoak zergaren eta Gizarte Segurantzaren araudiaren arabera legokiekeen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) erregimenari lotuta egongo dira.
Zazpigarrena.– Non, nola eta noiz aurkeztu eskabideak.
1.– Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuan jasotako eskakizunak betetzen dituztenek prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte.
2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragai: https://www.euskadi.eus/servicios/0073110
3.– Behar bezala betetako inprimaki normalizatua erabiliz egingo da eskaera; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren egoitza elektronikoan dago eskuragai inprimaki hori: https://www.euskadi.eus/servicios/0073110
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak erabiliz egin behar da eskaeren identifikazioa eta sinadura; hemen eskuragai: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
4.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkariak inskribatuta egon beharko du Eusko Jaurlaritzako Ahalordeen Ordezkarien Erregistroan, hemen eskuragai: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
5.– Eskabidearen ondorengo izapideak egiteko, Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du.
Alta emateko edo hirugarren interesdunen datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak hirugarrenentzat emandako erregistro telematikora jo beharko da, hemen eskuragai: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/
Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
6.– Eskabideak aurrez aurre aurkeztu nahi izanez gero, interesdunek inprimaki-eredua bete behar dute; hemen eskuragai: https://www.euskadi.eus/servicios/0073110
Eskaerak posta-helbide honetara bidali beharko dira, aukeratutako beka-modalitatea adierazita:
Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusia.
Lehendakaritza – Eusko Jaurlaritza.
Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba).
Hauek dira eskaerak aurkezteko aukerak: Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian; Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpoko Ordezkaritzetan; Zuzenean-Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arretarako bulegoetan, aurretiazko hitzorduarekin bakarrik, zeinak helbide honetan eskatu ahal izango diren: https://www.euskadi.eus/web01-ejqmatic/eu/zuzeneanwebbooking/#/?lang=eu_es, edo hitzordua eskatzeko edo deuseztatzeko 945 01 90 00 telefono esklusiboan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako era batean.
7.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zortzigarrena.– Hautaketa-batzordea.
1.– Hautaketa-batzordeak Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 11. artikuluan jasotako eskakizunak beteko ditu.
Dena den, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluak xedatzen duenarekin, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izatea bilatuko da hautaketa-batzordea osatuko duten kideak izendatzean:
2.– Hauek osatuko dute hautaketa-batzordea, eta beka-modalitate bakoitzaren merezimenduak baloratuko ditu:
– Asier Areitio Ibarlucea, Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen zuzendaria, batzordeburua izango da. Kargu hori hutsik badago absentzia, gaixotasuna edo legezko beste arrazoi bat dela tarteko, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia den Estibaliz Urcelay Erguidok ordeztuko du.
– Mikel Anton Zarragoitia, Europako Gaien zuzendaria. Kargu hori hutsik badago absentzia, gaixotasuna edo legezko beste arrazoi bat dela tarteko, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria den Ibon Mendibelzua Madariagak ordeztuko du.
– Ziortza Olano Astigarraga, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Kargu hori hutsik badago absentzia, gaixotasuna edo legezko beste arrazoi bat dela tarteko, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria den José Manuel Meaurio Antónek ordeztuko du.
– Ainara Jauregi Rekondo, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Kargu hori hutsik badago absentzia, gaixotasuna edo legezko beste arrazoi bat dela tarteko, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria den Rafael Hueso Vicentek ordeztuko du.
– Benan Oregi Iñurrieta, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Kargu hori hutsik badago absentzia, gaixotasuna edo legezko beste arrazoi bat dela tarteko, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria den Ibon Mendibelzua Madariagak ordeztuko du.
– Elena Iturrate Vizcargüenaga, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria, hautaketa-batzordeko idazkaria izango da. Kargu hori hutsik badago absentzia, gaixotasuna edo legezko beste arrazoi bat dela tarteko, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria den José Manuel Meaurio Antónek ordeztuko du.
3.– Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 11.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hautaketa-batzordeak Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko aholkulari baten laguntza izango du, ahotsa izango duena, baina botorik ez.
Bederatzigarrena.– Balorazio-irizpideak.
1.– Beka-modalitate guztietarako balorazio-irizpideak Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoak dira.
2.– Dekretu horren 12.1.d) apartatuan, ingelesaren ahozko eta idatzizko ezagutzari gehienez 15 puntu emango zaizkio, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzen duen maiatzaren 21eko 80/2019 Dekretuan xedatutakoarekin, eta irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculuma ezartzen da.
3.– Dekretu arautzailearen 12.1 artikuluan, atzerriko beste hizkuntzei gehienez 10 puntu emango zaizkie, B1, B2 edo goragoko ezagutzak egiaztatuz gero, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzen duen maiatzaren 21eko 80/2019 Dekretuan xedatutakoarekin, eta irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculuma ezartzen da.
4.– Aipatutako 12.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, aurreko irizpideak baloratzeko, hautaketa-batzordeak dagozkion probak egin ahal izango ditu.
Hamargarrena.– Probaren modalitateak.
1.– Hautagaiek idatzizko proba bat egingo dute, aukeratzen duten beka-modalitatera egokitutako 15 galderako test bat. Hogeita hamar minutu izango dituzte proba hori egiteko. Gehienez 15 puntu emango dira, galdera bakoitzak puntuazio berbera duela, honela:
a) Europako Gaien modalitatea:
– Europar Batasunaren eremu instituzionalari buruzko 5 galdera.
– Europar politikaren aktualitateari buruzko 5 galdera.
– Europar ekonomiaren aktualitateari buruzko 5 galdera.
b) Kanpoan den Euskal Komunitatearen modalitatea:
– Euskal Etxeen eremuari buruzko 5 galdera.
– Euskal emigrazioaren memoria historikoari buruzko 5 galdera.
– Euskal diasporarako programa instituzionalei buruzko 5 galdera.
c) Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen modalitatea:
– Organismo multilateralei buruzko 5 galdera.
– Nazioarteko politikaren aktualitateari buruzko 5 galdera. Ez da Europari buruzko galderarik egongo.
– Nazioarteko ekonomiaren aktualitateari buruzko 5 galdera. Ez da Europari buruzko galderarik egongo.
Hamaikagarrena.– Bekadunen betebeharrak.
1.– Beka jasotzen dutenek Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 16. artikuluan jasotako betebeharrak izango dituzte.
2.– Halaber, aipatutako dekretuaren 16.2 n) artikuluan jasotako betebeharrari dagokionez, beka horien onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete beharko dituzte.
Hamabigarrena.– Txostenak.
1.– Beka jasotzen dutenek lehen txosten partzial bat aurkeztu beharko dute bigarren ordainketa jaso baino lehen. Txostenean, alderdi hauek zehaztu beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko harremanei buruz jasotako prestakuntza; Euskal Autonomia Erkidegoak Nazioartekotzeko Esparru Estrategian (Euskadi Basque Country 2025. Kanpo Harremanen Plana 2025) jasotako lehentasunezko eskualde eta herrialdeekin dituen harremanak, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpoko Ordezkaritzak dauden herrialdeekin dituenak ere.
2.– Beka jasotzen dutenek bigarren txosten partzial bat aurkeztu beharko dute hirugarren eta azken ordainketa jaso baino lehen. Alderdi hauek jasoko dira txosten horretan: Euskal Autonomia Erkidegoaren parte-hartzea Europako instituzio eta organismoetan, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetzan, eta organismo multilateraletan.
3.– Ikerketa-lana beka amaitu baino lehen aurkeztu beharko da. Ikerketa-lana garatutako beka-modalitateari buruzko gai baten ingurukoa izango da. Lanak gehienez hogeita lau orri izango ditu.
Hamahirugarrena.– Laguntzak kudeatzeko organoa.
Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 15/2019 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, beka-modalitate bakoitzari dagozkion arloetako zuzendaritza eskudunari dagokio dekretu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea. Horretarako, bekadunaren jarduerak gainbegiratu eta zuzenduko ditu zuzendaritza horrek.
Hamalaugarrena.– Ebazpena.
1.– Bekak arautzen dituen Dekretuaren 14. artikuluaren arabera, Idazkaritza Nagusiko edo Kanpo Ekintzaren arloan eskumena duen Sailburuordetzako titularrak, instrukzio-organoen behin betiko ebazpen-proposamenak ikusita, dagokion esleipen-ebazpena emango du, hiru beka-modalitateen onuradunak, destinoak, bekaren hasiera-data eta, hala badagokio, beka-modalitate bakoitzerako ordezkoak izendatzeko, edo, gai den hautagairik ez balego, hutsik uzteko. Ebazpen hori arrazoitua izango da, eta administrazio-bideari amaiera emango dio.
2.– Bekak arautzen dituen Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen hori eman eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eta, jende guztiak horren berri izan dezan, www.euskadi.eus helbidean, dagokion urteko deialdia argitaratzen den egunetik aurrera gehienez sei hilabeteko epean.
Epe hori amaitzean, ez bada ebazpen hori argitaratu, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da.
3.– Ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Ebazpen horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hamabosgarrena.– Ez betetzeagatik ezeztatzea.
Antzemanez gero beka ematea eragin zuten baldintzak ez direla betetzen, beka ezeztatuko da, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako baldintzekin.
Zehatzago esanda, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotzen diren egitateek eta egoerek eragingo dute dirua itzuli beharra.
RSS