
125. zk., 2025eko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2986
IRAGARKIA, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko idazkari teknikoaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteari buruzkoa.
2025eko ekainaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (113 zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
• Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko idazkari teknikoa (B2025/L05).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 egun baliodunetan.
Donostia / San Sebastián, 2025eko ekainaren 17a.
1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.
RSS