
125. zk., 2025eko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2984
IRAGARKIA, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Agenda, Berrikuntza eta Ebaluazioko zerbitzuburu lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2025eko ekainaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (113. zk.), izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdia argitaratu da:
● Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Agenda, Berrikuntza eta Ebaluazioko zerbitzuburua (B2025/L07).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak, eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2025eko ekainaren 17a.
1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.
RSS