Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2025eko uztailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2978

1064/2025 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lanpostuaz jabetzeko epea luzatzen baita eta honako bi ebazpen hauek aldatzen baitira: 769/2025 Ebazpena, maiatzaren 16koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Egonkortzeko EPE-ko Lehiaketa-Oposizio sistemaren eranskinean sartutako esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaina kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik, eta 770/2025 Ebazpena, maiatzaren 16koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Egonkortzeko EPE-ko Lehiaketa-sistemaren eranskinean sartutako esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik, biak ere 2025eko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 769/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen Egonkortzeko EPEko Lehiaketa-Oposizioko sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaina kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 770/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen Egonkortzeko EPEko Lehiaketa-sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaina kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Ebazpen horietako bigarren ebazpen-zatiak honako hau ezartzen du: «Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

Ebazpenak 2025eko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira, eta ekainaren 25ean amaituko da lanpostuaz jabetzeko epea.

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, honako hauek arautzen du 32. artikuluaren 1. apartatuan: «Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere. Epea luzatzeko erabakia interesdunei jakinarazi behar zaie».

Horren arabera, esandako 769/2025 eta 770/2025 Ebazpenak eman direnez eta esleipendunak laneratzeko eta horren kudeaketa egiteko beharrezkoa denez, aldatu egingo da esleitutako destinoez jabetzeko epea eta 15 egunez luzatu. Hortaz, 2025eko uztailaren 10ean amaituko da.

Horregatik guztiagatik, aipatutako 769/2025 eta 770/2025 Ebazpenak aldatu egin behar dira, ebazpen honen ebazpen-zatian adierazitako moduan.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 769/2025 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitzen Egonkortzeko EPEko Lehiaketa-Oposizio sistemaren eranskinean sartutako esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaina kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik, eta 770/2025 Ebazpena, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratu baitzen Egonkortzeko EPEko Lehiaketa-sistemaren eranskinean sartutako esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik, biak ere 2025eko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak. Hain zuzen ere, lanpostuaz jabetzeko epea aldatzea, 15 egunez luzatzeko, 2025eko uztailaren 10era arte.

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira aipatutako maiatzaren 16ko 769/2025 eta 770/2025 Ebazpenetako xedapenak, baldin eta ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez badie.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1064/2025 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala