
124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2977
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honi baimena eskatu zaio. Hona hemen baimenaren datuak:
Espedientearen kodea: VDP-B-2025-0024 / V-48-01650.
Eskatzailea: Ainara Baguer González.
Jarduera: Ongailuen eta landare-kontserben lantegia.
Jardueraren kokapena: Berreagas parajea, 8. poligonoa, F partzela, Lemoiz (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Lurrerako iragaztea.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89):
X= 506.891 Y= 4.806.409
Isurketa-mota eta baimendutako bolumena: hirikoekin pareka daitezkeen hondakin-urak (259 m3 urteko).
Jardueraren deskribapena: Ainara Baguer Gonzálezek baimena eskatu du Lemoizko udal-mugarteko (Bizkaia) bere instalazioetan ongailuak eta landare-kontserbak egitean sortuko diren hiri-uren pareko hondakin-urak lurrera iragazteko; zehazki, urtean 259 m3. Urak hobi septiko batean tratatzen dira, eta, ondoren, iragazki perkolatzaile bat, laginak hartzeko kutxatila eta zanga iragazleak erabiltzen dira.
Uren Legearen Testu Bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkioten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).
Isurketa-arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS