
124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2976
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Euskadiko Kirol Portuak enpresaren itsas-lehorreko jabari publikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: VTM-B-2024-0006 / VTM-48-00121.
Erakunde eskatzailea: Euskadiko Kirol Portuak.
Jarduera: Lekeitioko Portua.
Jardueraren kokapena: Lekeitio (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Kantauri itsasoa.
Isurketa puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
Ur industrialak X: 540.511 Y:4.801.549.
Isurketa mota eta bolumena: industria-urak (326 m3/urteko).
Jardueraren deskribapena: Euskadiko Kirol Portuak enpresak baimena eskatu du Lekeitioko portuan sortutako industriako hondakin-urak isurtzeko. Ur horiek hidrokarburoen balizko isurietatik, karenatze-eremuko uretatik eta eremu horretako euri-uretatik datozenak izango dira. Industria-urak tratatzeko, I. motako hidrokarburoen bereizgailua dago.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, eta espedientea aztertu ahal izango dute, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo arroko bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7.a, 48011 Bilbao), aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a.
Zuzendari nagusia.
FE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS