Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2970

129/2025 DEKRETUA, ekainaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta organismo autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta organismo autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren bidez, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da gerora, eta, gaur egun, indarrean daude azaroaren 26ko 391/2024 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda eta haren ondorengo aldaketak.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridikoaren erregulazio orokor eta egiturazkoari buruzko proposamena onartzen duen Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiaren 7. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluari dagokionez.

Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Azaroaren 26ko 391/2024 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendan egindako aldaketak onartzea. Aldaketak Dekretu honen I. eranskinean agertzen dira.

Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetan eta organismo autonomoetan behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzea. Zerrenda hori dekretu honen II. eranskinean dago, eta azaroaren 26ko 391/2024 Dekretuaren eta haren ondorengo aldaketen bidez onartutakoak ordezten ditu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 17an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala