
124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2969
AGINDUA, 2025eko ekainaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, «EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren Bilduma» (Araba) Euskadiko Museo eta Bildumen erregistroan inskribatzeko dena.
Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko espedientea aztertu dugu, honako zuzenbide-oinarri hauetan funtsatuta:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokio, agindu bidez, «EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren Bilduma» (Araba) inskribatzeko espedientea ebaztea, halaxe xedatzen dute-eta Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua), eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretua.
Bigarrena.– Horretarako legezko ahalmena duen pertsona batek sustatu du espediente hau, eta espedienteari funtsezkotzat jotako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio. Bereziki zaindu dira Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9. artikuluak eskatzen dituen betekizunak, bai eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak eskatzen dituenak ere (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).
Hirugarrena.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeak «EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren Bilduma» (Araba) erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du, horrela betez Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak xedatutakoa eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoa (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).
Aipaturiko lege-xedapen horiek eta bidezkoak diren gainerako arau aplikagarriak ikusi ondoren, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– «EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren Bilduma» (Araba) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko agintzea, gaurko datarekin eta RMC-0055 erregistro-zenbakiarekin.
Bigarrena.– Inskripzio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera kontratua, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera kontatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS