
124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (403 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2965
1409/2025 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: 1276/2025 Ebazpena, ekainaren 6koa, zeinaren bidez deialdia egin zen zuzendariorde medikoaren (Arreta Integratuko Zuzendaritza) lanpostua izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 6ko 1276/2025 Ebazpenaren bidez deialdia onartu zen zuzendariorde medikoaren (Arreta Integratuko Zuzendaritza) lanpostua izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan (2025eko ekainaren 18ko EHAA, 114. zk.).
Ebazpen horren lehenengo paragrafoan huts bat aurkitu denez, honela zuzendu behar da:
Hau dioen lekuan:
Zuzendariorde medikoaren (Arreta Integratuko Zuzendaritza) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:
Hau esan behar du:
Zuzendariorde medikoaren (Arreta Integratuko Zuzendaritza) lanpostua hutsik egongo da. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:
Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko ekainaren 18a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS