
124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2962
1373/2025 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Larraitz Zubieta Alonso andrea Psikiatria Unitateko (Helduak) gainbegirale izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
1055/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Psikiatria Unitateko (Helduak) gainbegiralearen lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Larraitz Zubieta Alonso andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Psikiatria Unitateko (Helduak) gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Larraitz Zubieta Alonso andrea Psikiatria Unitateko (Helduak) gainbegirale izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko ekainaren 13a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS