
124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2961
703/2025 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Laura Martínez Gallardo andrea aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko buru (Obstetrizia Arloa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 19ko 227/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko buruaren (Obstetrizia Arloa) lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko martxoaren 5eko EHAA, 44. zk., eta 2025eko martxoaren 12ko BOE, 61. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Laura Martínez Gallardo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko buru (Obstetrizia Arloa) izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laura Martínez Gallardo andrea Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko buru (Obstetrizia Arloa) izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko ekainaren 13a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2025eko ekainaren 13a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS