Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2959

AGINDUA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bitartetz onartzen baita estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotan: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak eta desagertzear den Lanbide Heziketako Teknikarien kidegoko Irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore sektore berezietako irakasle espezialistak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako (Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen Kidegoetakoak) estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartu zen.

Miren Pérez Aristieta, Jorge Caminos Martínez, Haizea Quintas Mendizabal, Iraia Oribe García, Aingeru Martínez Larraburu eta Martín Vouilloz Larrabeitik esleipen horren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoen aurrean, Hezkuntzako sailburuak errekurtsogileen uziak baiestea ebatzi du aginduen bidez. Era berean, aldaketak egin dira Sergio Porras Lodosa eta Eneko Zabala Cordobesen esleipenetan.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako – Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoak – estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartu zen. Hona hemen aldaketak:

– Miren Pérez Aristietari behin betiko destinoa ematea Pío Baroja BHIn, Geografia eta Historia espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Errekurritutako aginduaren bidez Jorge Caminos Martinezeri Angela Figuera BHIn esleitutako destinoa baliogabetzea (espezialitatea: Filosofia; hizkuntza-eskakizuna: 2), eta behin betiko destinoa ematea Zabalgana BHIn (espezialitatea: Filosofia; hizkuntza-eskakizuna: 2).

– Haizea Quintas Mendizabaleri behin betiko destinoa ematea Arratia BHIn, Curriculum Aniztasuna espezialitatean: Zientzia eta teknologiaren arloan, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Errekurritutako aginduaren bidez Iraia Oribe Garciari esleitutako destinoa baliogabetzea Cruces BHIn, Fisika eta Kimikako espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, eta behin betiko destinoa ematea Muskiz BHIn, Fisika eta Kimika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Errekurritutako aginduaren bidez Eneko Zabala Cordobeseri esleitutako destinoa baliogabetzea Muskizko BHIn, Fisika eta Kimika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, eta behin betiko destinoa ematea Cruces BHIn, Fisika eta Kimika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Martin Vouilloz Larrabeitiri behin betiko destinoa ematea Pio Baroja BHIn, Filosofia espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Sergio Porras Lodosa behin-behineko destinoan geratzen da, behin betiko destinoa galdu duelako, administrazio-errekurtsoaren ebazpenaren bidez, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Era berean, Hezkuntza Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko du, behin betiko destinoa lortu arte, eta herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea izango du. Merezimenduen baremazioan, lehiatzen den ikastetxean behin betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuei dagozkien puntuak zehazteko, lanpostua galdu duen ikastetxea hartuko da parte hartzen duen ikastetxetzat, eta hari gehituko zaizkio gerora edozein ikastetxetan behin-behinean emandako zerbitzuak. Era berean, eskubidea izango du jatorrizko ikastetxeari gehitzeko behin betiko azken zerbitzua eman aurreko ikastetxean behin betiko izaeraz emandako zerbitzuak. Behin betiko destinoa lortzen ez duen bitartean, ikasturte-hasierako destinoak esleitzeko ekitaldietan parte hartu beharko du behin-behineko destinoa lortzeko.

Hirugarrena.– Agindu honek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Goian aipatutako izendapenek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Bosgarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala