Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2025eko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2958

AGINDUA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko maiatzaren 19ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartu zen.

Itziar Mugarza Galdosek eta Ines Argomaniz Roizek esleipen horren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoen aurrean, Hezkuntzako sailburuak, aginduen bidez, errekurtsogileen uziak baiestea ebatzi du.

Horren ondorioz, errekurtsogileei lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuten unean zegozkien behin betiko destinoa esleitu zitzaien, eta haien esleipena errekurritu egin da, ez zirelako zerrendan agertzen, hau da, CPI Samaniego IPI, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna iraungita eta CEIP Mariturri HLHI espezialitatea, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatea, plaza ibiltaria, 2. hizkuntza-eskakizuna iraungita.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 19ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena (agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena), jarraian zehazten den moduan:

– Baliogabetzea errekurritutako Aginduaren bidez Edurne Martínez Rivasi esleitutako destinoa CPI Samaniego ikastetxean, Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Itziar Mugarza Galdós andreari behin betiko destinoa ematea Samaniego IPZn, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Errekurritutako aginduaren bidez Ana González Bercedori esleitutako destinoa baliogabetzea, Mariturri HLHI ikastetxean, Gaztelania eta Literatura espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Inés Argomaniz Roiz andreari behin betiko destinoa ematea Mariturri HLHI ikastetxean, Gaztelania eta Literatura espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Ana González Bercedo behin-behineko destinoan geratzen da, behin betiko destinoa galdu duelako, administrazio-errekurtsoaren ebazpenaren bidez, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Era berean, nahitaez parte hartu beharko du, behin betiko destinoa lortu arte, Hezkuntza Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan, herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidearekin. Merezimenduen baremazioan, lehiatzen den ikastetxean behin betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuei dagozkien puntuak zehazteko, lanpostua galdu duen ikastetxea hartuko da parte hartzen duen ikastetxetzat, eta hari gehituko zaizkio gerora edozein ikastetxetan behin-behinean emandako zerbitzuak. Era berean, eskubidea izango du jatorrizko ikastetxeari gehitzeko behin betiko azken zerbitzua eman aurreko ikastetxean behin betiko izaeraz emandako zerbitzuak. Behin betiko destinoa lortzen ez duen bitartean, ikasturte-hasierako destinoak esleitzeko ekitaldietan parte hartu beharko du behin-behineko destinoa lortzeko.

Hirugarrena.– Edurne Martínez Rivasek eutsi egiten dio lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuenean zeukan behin betiko destinoari, hau da, CPI Sansomendi IPIri.

Laugarrena.– Agindu honek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena.– Itziar Mugarza Galdós eta Inés Argomaniz Roizen izendapenek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Seigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala