Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2957

IRAGARKIA, Portugalete, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Leioa eta Getxo udalerrietan (Bizkaia) Lamiako ibai azpia eraikitzeko proiektua egikaritzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Espedientea: AO-B-2023-0862.

Eskatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Ibilguak: Ibaizabal Transición itsasadarra.

Gobela ibaia.

Ballonti erreka.

Izenik gabeko erreka.

Izenik gabeko errekastoa.

Udalerria eta lurralde historikoa: Portugalete, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Leioa eta Getxo (Bizkaia).

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89): X 499352; Y = 4796239.

Jarduketa honako honetan datza: Europan barnako Oinarrizko Sareko (TEN-T) pilaketa eta kalteberatasuna murrizteko proiektua, Bilboko Atlantikoko korridoreko elementu eta nodoetarako sarbideetan eta Bizkaiko metropoli aldean, Nerbioi itsasadarraren azpitik bi tunel eraikiz, Portugalete, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Leioa eta Getxo udalerrietan (Bizkaia), Gobela ibaiaren, Ballonti errekaren, izenik gabeko erreka baten eta izenik gabeko errekasto baten jabari publiko hidraulikoa gurutzatuz, eta itsasadarraren itsaso eta lehorraren arteko babes-zortasuneko eremuan.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web-orrialdean ere ikusgai egongo da.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala