
123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2956
IRAGARKIA, hondakin ez-arriskutsuak kudeatu, tratatu eta biltegiratzeko instalazio bat jartzea Bilboko udal-mugartean (Bizkaia) espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.
Espedientea: AO-B-2024-0515.
Eskatzailea: Berriz Recycling Company SL.
Ibilgua: Asua.
Udalerria y lurralde historikoa: Bilbao (Bizkaia).
Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 504.060; Y = 4.792.154.
Jarduketa honako honetan datza: hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko, tratatzeko eta biltegiratzeko instalazio bat jartzea Asua ibaira isurtzen diren izenik gabeko bi jariatze-uren buruan, Bilboko udal-mugartean (Bizkaia).
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egin dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.
Zuzendari nagusia.
FE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS