Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2955

IRAGARKIA, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena eta Ortuella (Bizkaia) udalerrien artean, Ballonti-Las Carreras izeneko hornidura-hodia bikoiztea espedientea jendeaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientea: AO-B-2024-0123.

Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Ibilguak: La Barcena.

Triano.

Bochinche.

Izenik gabeko errekastoak.

Udalerria y lurralde historikoa: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena eta Ortuella (Bizkaia)

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89): X 494799; Y = 4796121.

Jarduketa honako honetan datza: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena eta Ortuella (Bizkaia) udalerrien artean, Ballonti-Las Carreras izeneko hornidura-hodia bikoiztea, La Barcena, Triano, Bochinche eta izenik gabeko bi jerrekastorenn jabari publiko hidraulikoaren gaineko gurutzatuz, eta La Barcena errekastoren gainetik igarotzen den pasabide-zubia ordeztea.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53.artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.

Zuzendari nagusia.
FE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala