Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2951

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko ekainaren 2koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, 2025erako mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena (Moves III Programa), eta Moves III deialdian 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III-2025 deialdira lekualdatzea erabakitzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak atzeman dira 2025eko ekainaren 2ko, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren Ebazpenean, 2025erako mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena (Moves III Programa), eta Moves III deialdian 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III-2025 deialdira lekualdatzea erabakitzen duena. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko ekainaren 18koa argitaratu zen (114. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenean, 2025/2727 (38/38) orrialdean, eranskineko III. eranskinean («Laguntzen zenbatekoak»), programaren oinarriak ageri diren azken zatian,

honako hau dioen lekuan:

«En el caso de que una pequeña o mediana empresa englobada en la Base 2.1, epígrafe 4, elija acoger su solicitud de ayuda de la Actuación 2 al Régimen de minimis especificado en el apartado 4.2 de la Base 4, la ayuda a otorgar para los casos de inversiones en infraestructura de recarga de acceso público y potencia = 50 kW será de un 45 %.»

honela esan behar du:

«En el caso de que una pequeña o mediana empresa englobada en la Base 2.1, epígrafe 4, elija acoger su solicitud de ayuda de la Actuación 2 al Régimen de minimis especificado en el apartado 4.2 de la Base 4, la ayuda a otorgar para los casos de inversiones en infraestructura de recarga de acceso público y potencia = 50 kW será de un 45 % de los costes subvencionables para medianas empresas, y de un 55 % para pequeñas empresas. Esos porcentajes podrán incrementarse en 5 puntos porcentuales en el caso de inversiones situadas en municipios de menos de 5.000 habitantes.

(Ikus .PDF)

»


Azterketa dokumentala