
123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2949
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 18koa, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariarena, zeinaren bidez handitu egiten baita Erein 2025 programa arautzen duen 2025eko apirilaren 8ko Aginduaren 3.4 oinarrian aurreikusitako epea.
2025eko apirilaren 8ko Aginduak (2025eko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia egin zuen 2025eko ekitaldirako, erakunde publikoei zuzenduta, «Landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak» izeneko 2023-2027 NPEPEren esku-hartzearen barruan.
I. eranskineko 3. oinarriaren 4. atalak honako hau jasotzen du:
«Diruz laguntzekoak diren jarduketak ezin izango dira amaituta egon eskabidea aurkezten denerako, eta ezin dira izan 2024a baino lehenago hasitakoak. Egoera hori in situ ikuskapen baten bidez egiaztatuko da. Ikuskapena hilabeteko epean egingo da gehienez ere, laguntza-eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita, eta kontrol-akta bat bidaliko da horretarako, jarduketa ez dela amaitu ziurtatuko duena. Tokian bertan ikuskatu ezin diren gastuen kasuan, justifikazioaren unean egiaztatuko dira alderdi horiek, faktura bidez. Espedienteak barne hartu beharko ditu laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren osteko gastu-egiaztagiriak.
Aurreko paragrafoan adierazitako hilabeteko epea luzatu ahal izango da, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariaren ebazpen baten bidez, salbuespenez, eskaera-bolumenaren eta zerbitzuaren beharren arabera.»
Aurkeztutako eskaera-bolumena ikusita, eta horietako gehienak horretarako epearen azken egunean aurkeztu direla kontuan hartuta (2025eko maiatzaren 3tik ekainaren 2rakoa zen epea),
Honako hau
EBAZTEN DUT:
Handitzea 2025eko apirilaren 8ko Aginduaren I. eranskineko 3. oinarriko 4. atalean xedatutako hilabeteko epea, 2025eko uztailaren 11ra arte, azken egun hori barne (Agindua, 2025eko apirilaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira, 2025eko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak –Erein programa–).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 18a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS