
123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2948
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 17koa, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorri-deituraren baldintzen agiria aldatzeko eskaeraren aldeko erabakia ematen baita.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2024ko abenduaren 19an, «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorri-deituraren Kontseilu Arautzaileak jatorri-deitura babestu horri buruzko baldintzen agiria aldatzeko eskatu zuen.
Bigarrena.– 2025eko otsailaren 10ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzaren 2025eko urtarrilaren 10eko Ebazpena, zeinaren bidez «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorri-deituraren baldintzen agiria aldatzeko eskaeraren aldeko erabakia eman baitzen. Hala, oposizio-prozedura nazionala hasi, eta jendaurreko informaziorako epea ireki zen hirugarrenek aurka egin ahal izateko, bi hilabeteko epean, urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera (horren bidez jatorrizko deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautzen da).
Hirugarrena.– «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu denetik bi hilabete baino gehiago igaro diren honetan, ez da aldaketa horren aurkako oposiziorik aurkeztu.
Laugarrena.– Kontuan hartuta aurkeztutako eskaerak bete egiten dituela Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako baldintzak eta betekizunak (zeinaren bidez nekazaritzako produktuen merkatuen antolaketa erkidea sortzen baita), espedientea izapidetzeari ekin zaio eta, horretarako, eskatutako aldaketaren aldeko erabakia eman da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.27 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoak du eskumen esklusiboa jatorri-deituren gainean, Estatuarekin lankidetzan, betiere Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan ezarritakoa betez. Era berean, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eginkizunen artean sartzen da «Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea», Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak 19. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bigarrena.– Era berean, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 12.1.j) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzari dagokio «j) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak kontrolatzea, ekoizpen integratua barne, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako erakundeak sortuz eta kontrolatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz».
Hirugarrena.– Espedientea kudeatzean bete egin dira honako hauetan aurreikusitako izapideak: 1308/2013 Erregelamendua (EB), abenduaren 17koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, eta 1335/2011 Errege Dekretua, urriaren 3koa, zeinaren bidez jatorrizko deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautzen baita.
Laugarrena.– Aldaketa-eskaera onargarria da, eta, beraz, horren berri eman behar zaio Europako Batzordeari, azken horrek eskaera azter dezan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren arabera.
Hori guztia dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorri-deituraren baldintzen agiria aldatzeko eskaeraren aldeko erabakia hartzea.
Bigarrena.– «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorri-deituraren proposamen-aldaketa jasotzen duten baldintzen agiriari eta agiri bakarrari buruzko testuak helbide honetan daude argitaratuta:
Hirugarrena.– Aldeko erabaki hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora bidaltzea, baldintzen agiria aldatzeko eskaera helarazi diezaion Europako Batzordeari, hala xedatzen baita 1335/2011 Errege Dekretuko 15.2 artikuluan (1335/2011 Errege Dekretua, urriaren 3koa, jatorrizko deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautzekoa).
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, aldeko erabakia iragartzen dela bermatze aldera.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a.
Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,
NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.
RSS