
123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 4 orri.)
- EPUB (162 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2941
1123/2025 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita txanda irekiaren I. eranskinean jasotako esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, mikrobiologo-parasitologo kategorian (mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista mediko teknikoa lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko langile izaera eskuratzeko hautaketa-probetarako deia egin zen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mikrobiologo-parasitologoen kategoriarako (mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista mediko teknikoa lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik (2018ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 17ko 43/2025 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara zedila oposizioko fasea gainditu duten txanda irekiko izangaien behin-behineko zerrenda, amaierako puntuazioaren arabera ordenatuta eta lehiaketa eta oposizio faseetako puntuazioak bereizirik adieraziz, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mikrobiologo-parasitologo kategorian (mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista mediko teknikoa lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako, estatutupeko langile izaera lortzeko hautaketa-probei dagokienez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, mikrobiologo-parasitologoen kategoriako (mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista mediko teknikoa lanpostu funtzionala) izangaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean, zerrenda hori webgunean argitara dadin; eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agintzea EHAAn argitara dadin txanda irekiaren I. eranskinean fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko mikrobiologo/parasitologoen kategorian (mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista mediko teknikoa lanpostu funtzionala) jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu direla, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.
Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, izangaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.
– Elkargokide-egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, izangaiek lanpostuaz jabetzen badira, egin beharreko eginbideak gauzatu eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, esleitu zaien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS