
123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2940
980/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Edurne Omaetxebarria Legarra andrea zuzendari medikoaren kargutik kentzen baita Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan, erretiroa hartzeagatik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 386/2017 Ebazpenaren bidez, Edurne Omaetxebarria Legarra andrea zuzendari mediko izendatu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan (2017ko martxoaren 17ko EHAA, 54. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Edurne Omaetxebarria Legarra andrea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzea, erretiroa hartzeagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko ekainaren 29ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS