Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2025eko uztailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2939

AGINDUA, 2025eko ekainaren 13koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko apirilaren 25eko Aginduaren bidez (2025eko maiatzaren 13ko EHAA), izendapen askez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa iragarri zen: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua. Bada, bat etorriz Agindu horren laugarren oinarrian ezarritakoarekin eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Ika Taban Tudorache andrea izendatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010/193; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko ekainaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala