Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2025eko ekainaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

AZPEITIKO UDALA
2937

IRAGARKIA, zarata-maparen behin betiko onarpenari buruzkoa.

Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da Udalbatzak, 2025eko martxoaren 11n hartutako erabakiaren bidez, honako hau erabaki zuela:

1.– Azpeitiko Zarataren Mapa onartzea, behin betiko.

2.– Onarpen-iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Era berean, Udalaren web-orrian argitaratzea: www.azpeitia.eus.

3.– Zarataren Maparen dokumentua Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ingurumen Zuzendaritzara eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza Nagusira bidaltzea.

Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka honako errekurtso hauek jarri ahal izango dira:

– administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, azken argitalpenaren hurrengo egunetik aurrera.

– berraztertzeko errekurtsoa, Udalbatzaren aurrean (nahi izanez gero), aurreko atalean adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, hilabeteko epean, erabaki hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azpeitia, 2025eko ekainaren 13a.

Alkatea,

NAGORE ALKORTA ELORZA.


Azterketa dokumentala