
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2897
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenarena, «Gordeliz-Artziniega tartean Artziniegako saneamendu-kolektore nagusia eraikitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2025eko martxoaren 18an emandako Ebazpenaren bitartez, «Gordeliz-Artziniega tartean Artziniegako saneamendu-kolektore orokorra eraikitzeko proiektuari» hasierako onespena eman eta jendaurrean jarri zen.
Proiektuaren jendaurreko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko apirilaren 15ean. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegazio-idazkirik jaso.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta haren gaineko txostena egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2010eko ekainaren 29ko saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz, Lege bereko 15.m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 10.3) artikuluaren arabera, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari dagokio proiektu honen onespena.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehena.– «Gordeliz-Artziniega tartean Artziniegako saneamendu-kolektore orokorra eraikitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Gordeliz-Artziniega tartean Artziniegako saneamendu-kolektore orokorra eraikitzeko proiektua» behin betiko onestea. Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua lau milioi bederatziehun eta laurogeita hiru mila zortziehun eta hirurogeita hamazortzi euro berrogeita sei zentimokoa da (4.983.878,46 euro), BEZa barne.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 16a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS