
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 2 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2892
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko lan-inguruan prestakuntza digitala egiteko 2024rako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-inguruan prestakuntza digitala egiteko 2024rako dirulaguntzen (Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta) deialdiak 9.10 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2024ko apirilaren 23an egindako bilkuran.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2024an emandako dirulaguntza hauen erakunde onuradunen zerrenda: Euskal Autonomia Erkidegoko lan-inguruan prestakuntza digitala finantzatzera bideratutako dirulaguntzak (Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta). Zerrendan, gainera, jasoko dira espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako laguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS