Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2891

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean azaltzen baita agortu egin dela urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia finantzatzera bideratutako 2024ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 7ko ebazpenaren bidez, urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia jendaurrean jarri zen. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko azaroaren 7ko akordioaren bidez onartu zen.

Deialdiaren 9.2 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei hurrenkera berean emango zaizkiela dirulaguntzak. Artikulu horren arabera, gainera, behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman, eta inguruabar horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariaren ebazpen bidez. Hala jakinaraziko da www.lanbide.euskadi.eus webean ere. Deialdiari jarraikiz, dirulaguntzak emango diren ebazteko eskumena Lan Aktibazioko zuzendariari dagokio; hala ere, gaur egun ebazpen hori emateko eskumena duena Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 18.e) artikuluaren arabera.

Deialdiaren 2. artikuluak laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbatekoaren berri ematen du. Zenbateko hori igo egin zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko azaroaren 20ko ebazpenaren bidez, eta, beraz, argitara eman zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia, urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia aldatzen zuena, deialdi horretara bideratutako baliabide ekonomikoak areagotze aldera.

Aurrekontu-zuzkidura agortu denez, dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar den publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 19.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea agortu egin dela urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia finantzatzera bideratutako 2024. urterako aurrekontu-kreditua, ez dagoelako kreditu egoki eta nahikorik eskari gehiago artatzeko azkenengoz eman den laguntzatik harago (2024ko irailaren 20ko 09:59:10ean aurkeztu zen azkena).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.


Azterketa dokumentala