
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (788 KB - 127 orri.)
- EPUB (5561 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2890
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 18koa, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariarena, zeinaren bidez onartu eta ukatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan dauden mahastien uzta berderako 2025eko deialdiari dagozkion laguntzak.
2025eko apirilaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko apirilaren 1eko Agindua, zeinaren bidez 2025eko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak emateko.
Agindu horretan, deialdi horren oinarriak jasotzen dira, eta, besteak beste, eskabideak aurkezteko lekuak, mahats lukuak suntsitzeko edo ezabatzeko modua eta laguntza jaso dezaketen gehieneko zenbatekoak zehazten dira.
Aurkeztutako eskabideak ikusita, guztiak ere Arabako Lurralde Historikoan kokatutako mahastiak, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko apirilaren 1eko Aginduan ezarritako parametroak, irizpideak eta gainerako baldintzak aplikatuta, eta agindu horren 7. oinarriarekin bat etorriz, ebazpen honen bidez zehazten dira aurkeztutako eskabideen emakidak eta ukapenak.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Uzta berderako laguntza onartzea I. eranskinean zehaztutako eskatzaileentzat eta hautatutako lurzatientzat, gehieneko zenbatekoetan eta laguntzaren xede diren azaleretan. 2025eko apirilaren 1eko Aginduaren 8. oinarrian aurreikusitakoaren arabera kalkulatu da laguntzaren zenbatekoa, ustiategi eskatzaileak 2017-2018-2019 erreferentzia kanpainetan izandako errendimendua kontuan hartuta.
Bigarrena.– Uzta berdearen laguntza ukatzea II. eranskinean zehaztutako eskatzaile eta lursailei.
Hirugarrena.– Laguntza, guztira, lau milioi berrehun eta hirurogeita zortzi mila zazpiehun eta bat euro eta hogeita bi zentimokoa da (4.268.701,22 euro), eta azalera, guztira, 1.164 hektareakoa.
Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kargura finantzatuko da, eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean barne hartutako esku-hartzeei dagokie.
Laugarrena.– 2025eko apirilaren 1eko Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek 2025eko uztailaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute uzta berdea noiz gauzatuko den, eta laguntza ordaintzeko eskatu beharko dute, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 42. artikuluaren arabera. Exekuzio-data jakinaraztea har daiteke laguntzaren ordainketa eskaeratzat.
Jakinarazpenak bitarteko telematikoen bidez egingo dira. Horretarako, dagokion inprimakia aurkeztuko zaio Arabako Foru Aldundian nekazaritzaren arloko eskumena duen organoari, 5. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatzailearen eskura jarriko den ereduaren arabera.
Bosgarrena.– Onuradunek 10 egun balioduneko epea izango dute onartutako eragiketei uko egiteko, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Seigarrena.– Eragiketa behar bezala gauzatu dela lekuan bertan egiaztatu ondoren ordainduko da laguntza.
Zazpigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da.
Zortzigarrena.– Ebazpena Arabako Foru Aldundian nekazaritzaren arloko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko da, interesdunei banan-banan jakinarazteko. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen datatzat.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 18a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS