
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2888
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Trafiko zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko gailuak instalatzea eta erabiltzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren zirkulazio-istripuen % 90ean gehiegizko abiaduraren faktorea agertzen da. Horregatik, ezinbestekoa da errepideetako zenbait bide-tartetan bide-segurtasuna are gehiago zaintzea.
Horiek horrela, azken urte hauetan bide-sarearen zenbait puntutan istripu-tasa gora doala ikusten ari da. Bide-segurtasunari buruzko azterketak egin dira, eta horien emaitza izan da istripu horien eragileetako bat abiadura izan ohi dela.
Bide-segurtasuna indartu eta zirkulazioaren jariakortasuna hobetzeko, egokitzat jo da ebazpen honetan adierazitako bide-sareko tartean irudiak hartzeko gailuak instalatu eta erabiltzea.
Bide-segurtasuna indartu beharra duen tarteetako bat N-634 hiriarteko errepidea da, 22,634 kilometro-puntua, Getaria udalerrian. Bertan, kamera bat jarri behar da, zirkulazioa hartzeko eta grabatzeko.
Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zirkulazioa kontrolatu, erregulatu, zaindu eta diziplinatzeko irudiak hartzeko gailuak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, honako bidean eta kilometro-puntuan:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Kontrolatu beharreko kilometro-puntuetan, jendeari jakinaraziko zaio irudiak hartzeko gailuak daudela, horretarako egokiak diren informazio-seinaleen bidez.
Hirugarrena.– Bide-segurtasunari buruzko araudiaren aurkako arau-hauste administratibo izan daitezkeen egitateak jasotzen dituzten irudiak organo eskudunei bidaliko zaizkie, dagozkien zehapen-prozedurak izapidetu eta ebazteko. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.
Laugarrena.– Bide-segurtasunari buruzko araudiaren aurkako arau-hauste administratiboa izan daitezkeen egitateak jasotzen dituzten irudiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datu Pertsonalak Tratatzeko Jardueren Erregistroan sartuko dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Trafiko zuzendaria,
ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.
RSS