
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (140 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2885
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez UTE Ilunion Sociosanitario- Ibermática enpresaren hitzarmen kolektiboaren (hitzarmenaren kodea: 86100442012025) 2025. urteko soldata-taulei buruzko akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzeko xedatzen baita.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2025eko maiatzaren 29an, aipatu hitzarmen kolektiboaren batzorde sinatzaileak egindako akordioaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatuta egon da akordioa.
Bigarrena.– 2025eko ekainaren 3an, zuzenketa-errekerimendua egin zen. 2025eko ekainaren 6an bete zen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera. Dekretuaren 7.1.e) artikuluak lan-harremanen arloko lan-legedia betearaztea ezartzen du Sailaren eginkizunen artean.
Era berean, azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak (Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) 13.1.i) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa zuzendu eta kudeatzeko zeregina.
Bigarrena.– Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu akordioak.
Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, Hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta dokumentazio erantsia aztertuta, legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu da. Beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu duena) 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
UTE ILUNION SOCIOSANITARIO- IBERMÁTICA EAE-KO TELELAGUNTZA-ZERBITZUA
2025EKO SOLDATA-TAULEN SINADURA-AKTA
Data: 2025eko apirilaren 28a.
Ordua: 09:10.
Tokia: Bilbao, Aragoi kalea 2.
Idazlea: Enpresako kidea.
Partaideak: enpresako ordezkariak eta LAB, UGT eta Independientes USO sindikatuetako ordezkariak.
GAI-ZERRENDA
1.– 2025. urterako soldata-taulak aurkeztu eta onartzea
Enpresako ordezkariek jakinarazi dutenez, aplikatzen den hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera, eta 2024ko soldata-taulak EAEko % 3,6ko KPIaren arabera eguneratu ondoren, hitzarmenaren batzorde sinatzaileari 2025eko soldata-taula eguneratuak aurkeztu zaizkio.
Taula berriak atzera-eraginez jarriko dira indarrean 2025eko urtarrilaren 1etik, eta hitzarmenaren aplikazio-eremuan sartzen diren langile guztiei aplikatuko zaizkie.
Taula horien kopia entregatu zaio hitzarmenaren batzorde sinatzaileari, eta hura hartu izana idatziz jaso da. Akta honekin batera erantsi dira taulak.
Hitzarmenaren batzorde sinatzaileko ordezkariak soldata-baldintza berrien eta informazioaren jakitun dira, eta ez dute eragozpenik azaldu aurkeztutako taulen gainean.
Mar Sánchezi baimena ematen zaio 2025eko soldata-taulak erregistro egokian aurkezteko, gehienez ere 15 egun naturaleko epean.
Beste aztergairik ez dagoenez, bilera amaitutzat eman da, eta, adostasuna erakutsiz, akta hau sinatu da goian adierazitako lekuan eta egunean.
Bileraren amaiera-ordua: 09:45.
RSS