
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2883
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 20koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an, 2022ko azaroaren 17an eta 2022ko abenduaren 19an emandako aginduen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta salbuespenezko prozesuetako deialdia egin zen, eta prozesu horietako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 2022ko irailaren 13an, 2022ko azaroaren 23an eta 2022ko abenduaren 22an, hurrenez hurren.
Oinarri orokorren 6. apartatuan, lanpostuen esleipen gehigarriak zein kasutan eta egoeratan egingo diren zehazten da: lehenengo itzulian esleitu diren lanpostuak, behin betiko hautatutako pertsona ez bada proposatu lan-kontratu finkoa sinatzeko edo, hala izanda ere, sinatu ez badu; lehen itzulian esleitu diren lanpostuak, baldin eta esleipendunak plaza-erreserbarik gabeko eszedentzia egoerara igaro badira; eta, era berean, deitutako lanpostuen % 10 gehigarria esleitzeko aukera irekitzen du, lanpostu huts berriak sortzen badira.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez:
– Zehaztu zen zenbat plaza esleituko diren enplegua finkatzeko prozesu bakoitzean eta plaza horiek nola banatuko diren sarbide-modalitatearen eta hizkuntza-eskakizunaren arabera.
– Esleipen osagarrietan parte har dezaketen pertsonak identifikatu ziren.
– Adierazi zen zein prozesutan egongo den lanpostuak aukeratzeko izapidea eta zeinetan ez, kasu bakoitzerako esleipen-prozedura ezarrita.
– Izapide hori duten lanpostuetan, lanpostua aukeratzeko epea ezarri zen, baita lanpostua aukeratu behar duten hautagaiei dei egiteko prozedura ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 12., 13., 14., 15. eta 16. apartatuetan aurreikusitakoaren arabera (Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Agindua) garatuko dira lanpostuak aukeratzeko prozedura, destinoen esleipena, hautatutakoen zerrenda, dokumentazioaren aurkezpena eta lan-kontratudun langile finkoen kontratazioa.
Hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat eman behar du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko.
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko Eskaerak eta jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan argitaratzea Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezietan eta salbuespenezko hautaketa-prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrendak. Ebazpen honen xede diren lanpostuak hauek dira:
– Sukalde eta jantokiko laguntzailea. Salbuespenezko prozesua.
– Sukaldaria. Salbuespenezko prozesua.
– Garbitzailea. Salbuespenezko prozesua.
– Laborategiko garbitzailea. Salbuespenezko prozesua.
– Peoia. Salbuespenezko prozesua.
– Laborategiko laguntzailea. Salbuespenezko prozesua.
– Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa. Salbuespenezko prozesua.
– EJko Administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna. Salbuespenezko prozesua.
– Laborategiko teknikari fakultatiboa. Salbuespenezko prozesua.
– Laborategiko teknikaria. Salbuespenezko prozesua.
– Autopsietako laguntzailea. Salbuespenezko prozesua.
– Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa. Salbuespenezko prozesua.
– Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea. Prozesu berezia.
– Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak. Prozesu berezia.
– Mantentze-lanetako teknikaria. Prozesu berezia.
– Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Prozesu berezia.
Bigarren artikulua.– Hautatutako pertsonei kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematea, 2025eko ekainaren 30etik 2025eko uztailaren 28ra. Dokumentuak Enplegu Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan dago, «lanpostuaz jabetzeko urratsak» atalean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan, «lanpostuaz jabetzeko urratsak» atalean.
Hirugarren artikulua.– Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, Enplegu Publikoaren Zuzendaritzaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horren bidez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari bidaliko zaio oinarri orokorretan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko.
Laugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da errekurtsoa, eta lan-arloko demanda aurkeztu ahal izango da, 2 hilabeteko epean, zerbitzuak ematen diren tokiko edo demandatuaren egoitzako hiriko Lan Arloko Epaitegian, demandatzailearen aukeran, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS