Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2881

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 20koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez zehazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Itzultzaile-interpretearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan zenbat plaza gehigarri esleituko diren eta zer esleipen-prozedura erabiliko den, eta zeinaren bidez agintzen baita hautagai baten hautaketa eta lanpostuaren esleipena argitaratzeko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Itzultzaile-interpretearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak argitaratu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.

Prozesu horretan, azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, sei pertsonak bakarrik betetzen zituzten lanposturen baten esleipendun izateko betekizun espezifikoak, eta betekizun horiek eskainitako lanpostu guztiei eragiten zieten.

Prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera, bertan eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu zen, eta hautagaiek lanpostuak aukeratzeko epea ireki zen.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Itzultzaile-interpretearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agindu zen.

Oinarri orokorren 6. apartatuan, lanpostuen esleipen gehigarriak zein kasutan eta egoeratan egingo diren zehazten da: lehenengo itzulian esleitu diren lanpostuak, behin betiko hautatutako pertsona ez bada proposatu lan-kontratu finkoa sinatzeko edo, hala izanda ere, sinatu ez badu; lehenengo itzulian esleitu diren lanpostuak, baldin eta esleipendunak plaza-erreserbarik gabeko eszedentzia egoerara igaro badira; eta, era berean, deitutako lanpostuen % 10 gehigarria esleitzeko aukera irekitzen du, lanpostu huts berriak sortzen badira.

Enplegua finkatzeko deitutako prozesu berezi eta salbuespenezko guztietan behin betiko hautatutako pertsonen lan-kontratazio finkoa egin denez, oinarri orokorretan aurreikusitako prozeduran aurrera egitea dagokio orain, esleipen gehigarriak eginez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 12., 13., 14., 15. eta 16. apartatuetan aurreikusitakoaren arabera (Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Agindua) garatuko dira destinoen esleipena, hautatutakoen zerrenda, dokumentazioaren aurkezpena eta lan-kontratudun langile finkoen kontratazioa.

Aurrekoa gorabehera, aipatutako prozesuan, esleipen gehigarrietan esleitu daitezkeen lanpostuak hasierako esleipenean eskaini ziren, eta izangaiek beren lehentasunen arabera ordenatu ahal izan zituzten.

Lanposturen baten esleipendun izateko baldintza espezifikoak betetzen zituzten sei pertsonetatik lau aipatutako ebazpenaren bidez hautatu ziren; batek ez zuen lanposturik aukeratu, eta, beraz, hautaketa-prozesuaren fase horretan parte hartu ez zuenez, prozesuan atzera egin duela ulertu behar da.

Beraz, bidezkoa da hautatutzat jotzea ezarritako epean lanpostuen hautaketa balio osoz egin eta esleipendun izan ez zen pertsona bakarra.

Kontuan hartuta orain lanpostu-esleipendun deklaratu behar den pertsonak baliozkotasunez hautatu zuela bere lanpostua lehenago, eta, prozesuko puntuazio-hurrenkeran, lanpostuen betekizun espezifiko guztiak betetzen zituzten sei pertsonetatik seigarrena zela lanpostuak esleitzeko, lanpostu-esleipen berria behin betiko egin daiteke, ez baitu eraginik hautaketa-prozesuan parte hartu duten gainerako pertsonen eskubide eta interesetan, eta, nolanahi ere, haren aurkako administrazio-errekurtsoaren bidea irekita geratzen da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Esleipen gehigarriaren xede izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Itzultzaile-interpretearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan, txanda irekian eta sarbide orokorreko modalitatean, honako plaza hauek:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– Esleipen-prozedura.

Ez da berriro eperik irekiko lanpostuak aukeratzeko, hasierako esleipenerako eskainitakoez bestelako lanposturik gehitu ez delako, eta lanposturen baten esleipendun izateko baldintza espezifikoak betetzen zituzten pertsona guztiei lanpostuak hautatzeko izapidea egiteko deitu zitzaielako.

Hirugarren artikulua.– Hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Itzultzaile-interpretearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuan hautatutako pertsonaren identitatea eta esleituko den lanpostua.

Laugarren artikulua.– Hautatutako pertsonari kontratua formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematea, 2025eko ekainaren 30etik 2025eko uztailaren 28ra. Dokumentuak Enplegu Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan dago, «lanpostuaz jabetzeko urratsak» atalean.

Epe berean, hautatutako pertsonak kontratua sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko du, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan, «lanpostuaz jabetzeko urratsak» atalean.

Bosgarren artikulua.– Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, Enplegu Publikoaren Zuzendaritzaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horren bidez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari helaraziko zaio hautatutako pertsona horrek oinarri orokorretan ezarritakoa bete duela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzurako lan-kontratua formalizatzeko.

Seigarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da errekurtsoa, eta lan-arloko demanda aurkeztu ahal izango da, 2 hilabeteko epean, zerbitzuak ematen diren tokiko edo demandatuaren egoitzako hiriko Lan Arloko Epaitegian, demandatzailearen aukeran, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala