
121. zk., 2025eko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2878
989/2025 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Elena Uzquiza Sanmartín andreari esleitzen baitzaizkio Iparralde-Legutioko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Urtarrilaren 31ko 223/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onartu zen Iparralde-Legutioko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Elena Uzquiza Sanmartín andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Iparralde-Legutioko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Elena Uzquiza Sanmartín andreari Iparralde-Legutioko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Elena Uzquiza Sanmartín andreak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Arabako Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen ardurapean. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak bete bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion oinarrizko lanpostuan, eta hari lotutako oinarrizko eginkizunak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2025eko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.
RSS