
120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2877
IRAGARKIA, zeinaren bidez «Muxika-Ebar Ajangiz saneamenduko kolektore nagusia eraikitzeko proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzen baitira.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Muxika-Ebar Ajangiz saneamenduko kolektore nagusia eraikitzeko proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Proiektuaren xedea Muxika eta Ajangiz udalerrien artean kolektorea egitea da, Muxikako zenbait auzotako eta Arane industrialeko industria-eremuetako hondakin-urak biltzen dituzten kolektore eta bigarren mailako adar batzuk eta Gernika-Bermeo eta Muxika-Mungia errepideen arteko bidegurutzean dagoena barne hartuta, baita bi ponpaketa-estazio ere, bata sare nagusian eta bestea Arane industrialeko isuria kolektorera sartzeko. Sare hori eginda, Muxikako hondakin-urak Lamiarango HUAra bideratu eta garraiatuko dira.
Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektuari, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendaria da hura onartzeko eskumena duen organoa.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 77. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira haien ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera.
Horretarako, proiektua eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarriko dira hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Obren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa interesdunen eskura egongo dira haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS