
120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2876
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 80/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Ana Molpeceres Uriszar andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 80/2025 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Administrazio Kontseiluaren 2025eko otsailaren 11ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren 1065/2024 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez argitaratu baitziren optiko eta optometria kategoriaren destinoak 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS