
120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2874
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpena jakinarazten duena (txanda-kontratuetarako laguntzen 2023ko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko ebazpena eman du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2022ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen txanda-kontratuetarako laguntzen deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera (2022-12-30eko EHAA).
Itzulketa-ebazpen hori aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen hau alde interesdunari jakinarazten zaio, eta adierazi ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio-bidea eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.
Horretarako, jakinarazten da ebazpen horren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako erakundea jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS