Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2873

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpena, kontsumo-arloko SAN-20A001-144-2024 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da SAN-20A001-144-2024 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, B90479346ri zuzendua.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 139.22 eta 141.01 artikuluak.

Arau-haustearen deskribapena: ez betetzea hitzartutakoa betearazteko eta ordaindutako zenbatekoak itzultzeko epeei dagokienez urrutitik egindako kontratuen erregulazioak ezartzen dituen betebeharrak; kontsumitzaileari edo erabiltzaileari berak eskatu ez duen edozein motatako ondasunak, eduki digitala edo zerbitzu-prestazioa bidaltzea edo hornitzea, bidalketa edo hornidura horiek edozein motatako ordainketa-asmoa dutenean; kontsumitzailearen edo erabiltzailearen aldez aurreko berariazko baimena edo hura aurka ez egotea eskatzen duten komunikazio-teknikak erabiltzea, dagokion kasua gertatzen ez denean, baita atzera egiteko eskubidea baliatzen ez uztea edo hura oztopatzea.

Zailtasunak eta eragozpenak jartzea edo ezezkoa ematea hala ikuskapen-lanei nola agintaritza eskudunek eta haien agenteek beren funtzioak garatzean eskatzen dituzten datuak eta informazioak emateari, bai eta informazio zehaztugabea edo osatugabea edo dokumentazio faltsua ematea ere.

Ezarritako zehapena: 10.801 euro.

Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzean, adierazi beharko dira B90479346 eta espediente-zenbakia (SAN-20A001-144-2024), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. Horretarako, zehapen-espediente honi dagozkion dokumentuak ditu Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren karpetan: (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun egon dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala