Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2870

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 16koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2024rako «SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzea agintzen duena, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuneko NextGenerationEU funtsek finantzatuta.

2024ko irailaren 23an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024rako «SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzeko, argitaratzeko eta deialdia egiteko ebazpena eman zuen, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuneko NextGenerationEU funtsek finantzatuta.

Argitaratu zenetik igarotako epean, espero zena baino eskabide gutxiago jaso dira. Programaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ETE-etan (pertsona fisikoak eta/edo juridikoak) zibersegurtasuna nabarmen hobetzen laguntzen duten proiektuak bultzatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Era berean, Segurtasun Eragiketen Zentroetako zerbitzuak kontratatzen laguntzea eta/edo Zibersegurtasuneko arau, eskema edo estandarren batean ziurtagiria lortzeko edo egokitzeko proiektuen fase guztiak babestea helburu duten proiektuak bultzatuko dira. Horrela, eskaerak aurkezteko epea luzatu egingo da.

Era berean, aipatu beharrekoa da programa erakundearen 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dagoela. Aipatutako Plan Estrategikoa Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak 2025eko urtarrilaren 24an emandako Agindu bidez onartu zen, eta gardentasun-atarian argitaratuta dago.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko «SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak» laguntza-programako oinarri arautzaileen 10. artikulua aldatzea onartzea, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuneko NextGenerationEU funtsek finantzatuta. Honela geldituko da idatzita:

«10. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2025eko azaroaren 3an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2025eko azaroaren 3ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).

Laguntza-eskaera eta aurreko artikuluan eskatutako dokumentazioa diruz lagun daitekeen jarduera hasi aurretik aurkeztu beharko dira.

Halaber, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen dirulaguntza-eskaeren izapideak onartuko dira.»

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea 2024ko «SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuneko NextGenerationEU funtsek finantzatuta.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2025eko ekainaren 16a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala