Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2869

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 12koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025erako «Ekintzaile +» laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren mende dago. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan hainbat jarduera sustatzeko jarduketak esleitu zaizkio, hala nola industria- eta enpresa-jarduera, inbertsioa, garapena, industria-dibertsifikazioa eta -lehiakortasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartearen garapena eta enpresa-ekintzailetzaren sustapena.

Ildo horretatik, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak hainbat jarduketa egin ditu Euskadiko industria-ehuna sustatzeko. Jarduketa horien artean, azpimarratzekoak dira ekintzailetza eta ekintzailetzaren kultura sustatzea xede duten laguntza-programak.

Hortaz, «Ekintzaile +» laguntza-programaren xedea da entitate onuradunen enpresa-planak gauzatzeko gastuak finantzatzea, tartean direla, besteak beste: enpresaren garapen-arloetan talentu ekintzaileko taldeak sortzea ahalbidetzen duten pertsonak hartzeko gastuak; adituen kanpo-laguntzarako eta aholku teknikorako gastuak; higiezinen alokairu berrietako gastuak; patenteei eta industria-jabetzako beste eskubideei dagozkien gastuak; erregistro, ziurtagiri eta homologazioekin lotutako gastuak, eta proiektua sustatu eta hedatzeko gastuak.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak («DAEL») 7.2.a) artikuluan ezartzen duenez, lege horretan aipatzen diren dirulaguntzak publizitatearen printzipioaren arabera, besteak beste, kudeatu eta eman behar dira. Era berean, DAELen 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza mota bakoitzaren edo dirulaguntzen programa bakoitzaren oinarri arautzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla.

SPRIko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, programari zegokion gastua baimendu zen.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025erako «Ekintzaile +» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onestea. Horren edukia eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.

Bigarrena.– 2025erako «Ekintzaile +» programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko ekainaren 12a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.

ERANSKINA
2025ERAKO «EKINTZAILE +» LAGUNTZA PROGRAMA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzako Industria Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko ente publikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria- eta enpresa-jarduera sustatzeko jarduketak ditu esleituta, bai eta euskal enpresei trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumenekoa eta demografiko-soziala, lehiakortasunaren bektore diren aldetik, txertatzen laguntzekoak ere, inbertsioaren, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta enpresa-jarduera ekintzailea sustatzearen bidez.

Horren harira, SPRIk ekintzailetza laguntzeko bideratutako hainbat jarduketa garatu ditu. Horri esker, enpresa-ekimen berriei behar duten laguntza eskaini die. Helburua da haien beharren neurrira egindako laguntza osoa eta malgua eskaintzea, merkatuan abian jartzeko, hazteko eta arrakastaz finkatzeko. Halaber, proiektuek eskatzen duten hasierako finantzaketa eskuratzen lagundu nahi zaie eta, bereziki, epe luzerako finantzaketa lortzen.

Hortaz, «Ekintzaile +» laguntza-programaren xedea da entitate onuradunen enpresa-planak gauzatzeko gastuak finantzatzea, tartean direla, besteak beste: enpresaren garapen-arloetan talentu ekintzaileko taldeak sortzea ahalbidetzen duten pertsonak hartzeko gastuak; adituen kanpo-laguntzarako eta aholku teknikorako gastuak; higiezinen alokairu berrietako gastuak; patenteei eta industria-jabetzako beste eskubideei dagozkien gastuak; erregistro, ziurtagiri eta homologazioekin lotutako gastuak, eta proiektua sustatu eta hedatzeko gastuak.

Hala, programan gastu hauetarako laguntzak aurreikusten dira, besteak beste: proiektuaren garapenari lotuta langile berriak kontratatzeko gastuak, proiektuaren sustatzaileen gaitasunak osatzeko; proiektuen garapenari bereziki lotutako adituen kanpo-laguntzarako eta aholku teknikorako gastuak; higiezinen alokairu berrietarako gastuak; patenteak eskatu eta mantentzeko gastuak; eta sustapen- eta hedapen-gastuak.

Bestalde, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak («DAEL») 7.2.a) artikuluan ezartzen duenez, lege horretan aipatzen diren dirulaguntzak publizitatearen printzipioaren arabera, besteak beste, kudeatu eta eman behar dira. Era berean, DAELen 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza mota bakoitzaren edo dirulaguntzen programa bakoitzaren oinarri arautzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla.

Era berean, aipatu beharra dago programa hau 2025-2028 aldirako SPRIren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dagoela; Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez onetsi zen, eta entitatearen gardentasunaren atarian argitaratu, planaren helburu hau betetzen laguntzeko: enpresa txikiei laguntza ematea garapen-itxaropen handiena duten proiektuetan, eragin handia dutenetan edo aurrerapen egiaztagarriko disrupzio teknologikoa dakartenetan; Ekintzaile programaren jarraipena da.

1. artikulua.– Helburua.

Oinarri hauen helburua da proiektu hauei laguntzak emateko araudia onartzea: 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) enpresa abian jartzeko fasean dauden enpresa-proiektu berritzaileei edo oinarri teknologikoko proiektu berriei, industria-arloko proiektuei edo prozesu-produktuei lotutako zerbitzuetakoei eta ezagutzan intentsiboak diren enpresa-proiektu berriei.

2. artikulua.– Emateko prozedura eta laguntzen izaera.

1.– Laguntzak norgehiagoka-araubidearen arabera emango dira.

2.– Emandako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.

3.– Deialdi honen esparruan emandako dirulaguntzak ez daude zuzenean lotuta esportatutako kopuruei, banaketa-sare bat ezarri eta ustiatzeari edo esportazioarekin zerikusia duten bestelako gastu arruntei.

4.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak edo dirulaguntzak 2014ko ekainaren 26an 187. EBAOn argitaratutako 651/2014 Salbuespeneko erregelamendu orokorraren (EB) («651/2014 Erregelamendua») 22. artikuluan («Enpresa-proiektu berrietarako laguntzak») xedatutakoaren menpe daude.

3. artikulua.– Definizioak.

1.– Enpresa- eta berrikuntza-zentroak – Business Innovation Center (BIC): ekintzaileei eta enpresei laguntza ematen dieten zentroak dira, enpresa-ekimen berritzaileak edo oinarri teknologikoko enpresa-ekimenak sustatzeko eta haien garapena sustatzeko.

2.– Ezagutzan intentsiboak diren enpresa-proiektuak: oinarri hauetan araututako laguntzetarako, ezagutzan intentsiboak diren enpresa-proiektutzat hartuko dira oinarri teknologiko propioa duten enpresa-proiektu berritzaileak, enpresak duen ezagutza produktu, zerbitzu edo prozesu berriak sortzeko edo negozio-eredu berriak garatzeko praktikan aplikatzen duenean.

3.– Enpresa-plana: negozio-aukera bat identifikatu, deskribatu eta aztertzen duen dokumentua, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertuta. Plan horretan negozio-aukera hori enpresa-proiektu bideragarri bihurtzeko behar diren prozedura eta estrategia guztiak garatzen dira.

4.– Kotizatzen ez duen enpresa txikia: 651/2014 Araudiaren I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera, enpresa txikiak dira 50 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin eta 10.000.000 eurotik beherako urteko negozio bolumena edota urteko balantze orokorra badute.

Enpresa batek, kontuak ixteko egunean, egiaztatzen badu adierazitako langile- edo finantza- mugak gainditu dituela zentzu batean zein bestean eta urtebeteko oinarri baten gainean, gainditze hori bi ekitaldi jarraituetan gertatzen bada soilik lortuko edo galduko du enpresa txikiaren edo mikroenpresaren izaera.

5.– Proiektuaren memoria: garatuko den proiektua zehazten duen dokumentua; hau da, dirulaguntzaren xede den proiektuaren oinarri teknologikoa eta berrikuntza identifikatzen dituena eta, besteak beste, garatu beharreko jarduerak, proiektuan parte hartzen duen taldearen gaitasuna, diru-sarrerak sortzeko eredua eta proiektuaren plangintza operatiboa eta komertziala deskribatzen dituena. Hori guztia oinarri hauen 10. artikuluko g) atalean xedatutakoarekin bat etorriz.

6.– Entitate laguntzaileak: oinarri arautzaile hauetan araututako laguntzen ondorioetarako, entitate laguntzaile izendatzen dira EAEn dauden BICak; betiere, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta DAELen ezarritakoaren arabera. Horrez gain, oinarri arautzaile jasotako zehaztasunak beteko dira.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi honetara 1.000.000 euroko bideratuko dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.

5. artikulua.– Entitate onuradunak eta betekizunak.

1.– Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den enpresa-plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oinarri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen proiektu berritzaile bat dutelako edo ezagutzan intentsiboa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako, baldin eta programa honen aurreko deialdietan ez badira onuradun izan eta betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Sortu berriak izatea; hau da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bioteknologikoak 2020ko urtarriletik aurrera, eratuak izatea, eta, derrigorrezkoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.

b) Aurreikustea gutxienez 3 enplegu sortuko dituztela 3 urteko epean.

c) Kotizatzen ez duen enpresa txikia izatea.

d) Alta emanda egotea EAEko jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokion enpresa-jardueraren epigrafean.

e) Enpresak gutxieneko kapital soziala izatea, edo kapital soziala gehi jaulkipen- edo bereganatze-prima, 30.000 eurokoa, osorik ordainduta izatea eta eskaera aurkeztu aurretik dagokion erregistroan erabat inskribatuta egotea.

f) Enpresak ez kotizatzea balore-burtsa batean.

g) Enpresak etekinik banatu ez izana, ezta banatzea ere, harik eta deialdi honen bidez emandako laguntzak likidatu arte.

h) Enpresak bere gain hartu ez izana beste enpresa baten jarduera, salbu eta eskuratutako jardueraren negozio-bolumena enpresa bere gain hartu aurreko finantza-ekitaldian diruz lagundu daitekeen enpresaren negozio-bolumenaren % 10 baino txikiagoa bada; beste enpresa bat erosi ez izana edo enpresa-kontzentrazio bidez eratu ez izana, salbu eta eskuratutako enpresa horren negozio-bolumena erosi aurreko finantza-ekitaldian diruz lagundu daitekeen enpresaren negozio-bolumenaren % 10 baino txikiagoa bada, edo kontzentrazio bidez eratutako enpresaren negozio-bolumena kontzentrazioaren aurreko ekitaldian bat egindako bi enpresen bolumen konbinatua baino % 10 baino txikiagoa bada.

i) Konpromisoa hartzea bere enpresa-plana, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egindakoa, Ekintzaile eta Barne-Ekintzaile programen bidez gauzatzeko edo, hala badagokio, BIC horien oniritzia duten enpresa-planak gauzatzeko.

2.– Ezin izango dute eskuratu deialdiaren xede den dirulaguntzarik:

a) DAELen 13. artikuluan aurreikusitako inguruabar eragozleetako batean daudenak.

Zehazki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzekoak egunean dituztela ulertuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitako kasuetan. Hala, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da zorrak zatikatuta edo geroratuta eta bermatuta daudenean edo itzulketa-ebazpena aurkaratzeagatik etetea erabaki denean.

b) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan bakarrik, abenduaren 29ko 3/2004 Legean, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituenean, aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituztenak.

c) Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat adierazi duen Europako Batzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren, laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain daudenak.

d) Krisian dauden enpresatzat hartzen direnak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01 EBAO).

e) Sektore publikoren bateko kide direnak, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.

f) Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun eta oso astunengatik zehatuta daudenak administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, dagozkion neurri zuzentzaileak bete eta zehapena ordaindu arte.

g) LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu dutenak, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

h) 651/2014 Erregelamenduko 1.2 artikuluaren arabera baztertutakoen kategorietako batean daudenak, hau da, kategoria hauetakoren batean:

– I+G+Bko laguntza-araubideak, baldin eta estatu kide bakoitzeko estatuko laguntzen urteko batez besteko aurrekontua 150 milioi eurotik gorakoa bada, indarrean sartu eta sei hilabetetik aurrera.

– 651/2014 Erregelamenduko 1. artikuluko 2. apartatuko a) letran jasotako araubideen aldaketak, erregelamendu horren arabera laguntza-araubidearen bateragarritasunari eragin ezin diezaioketen aldaketez edo onetsitako ebaluazio-planaren edukiari nabarmen eragin ezin diezaioketen aldaketez bestelakoak;

– Esportazioarekin lotutako jardueretarako laguntzak; zehazki, esportatutako kopuruekin zuzenean lotuta daudenak, banaketa-sare baten ezarpenerako eta funtzionamendurako laguntzak edo esportazio-jarduerari lotutako beste ohiko kostu batzuetarako laguntzak;

– Inportatuen ordez produktu nazionalak erabiltzearen baldintzapeko laguntzak.

3.– Laguntza-eskaera aurkezten den unetik hasi eta emandako dirulaguntzaren azken ordainketa egin arte bete beharko dira aurreko apartatuetan laguntzen onuradun izateko (salbuespen bakarra DAELen 13.1.b) artikuluan aurreikusitako konkurtso-egoerei buruzko debekurik eza da) aipatutako eskakizunak.

4.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako betekizunak honela egiaztatuko dira:

4.1.– SPRIk ofizioz egiaztatuko du baldintza hauek betetzen direla:

– Industria-jarduerako zentro bat dutela EAEn, non proiektuak eragina izango duen.

– Egunean dituztela beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

– Altan emanda daudela EAEko jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokion enpresa-jardueraren epigrafean.

4.2.– 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan baino ez, enpresaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, KAEOn inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez edo adostutako prozeduren txostenaren bidez egiaztatu beharko da bete egin direla Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak, DLOren 13.3 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

4.3.– Eskatutako gainerako baldintzak 10. artikuluan adierazitako dokumentuen bidez egiaztatuko dira, edo, bestela, oinarri hauei I. eranskin gisa erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren eredu normalizatuaren bidez; bigarren kasu horretan, eskatzaileak, SPRIk eskatzen dionean, erantzukizunpeko adierazpen horretan adierazitakoa egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan eta DAELen 13.9 artikuluan ezarritako betekizunei jarraikiz. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatutako baldintzak egiazkoak direla egiaztatu ahal izango da, hala badagokio, ikuskapen-bisitan edo dokumentu-eskaeran.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntza-eskaera egin ondoren eta gehienez ere 24 hilabeteko epean sortu beharko dira. Proiektua eskaera aurkeztu ostean hasi beharko da, eta, nolanahi ere, deialdiaren ekitaldi berean.

b) Ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko produktu propioa garatzea.

c) Ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko fakturan jasotako balio erantsiaren gaineko zerga.

d) Aurkeztutako proiektuaren esparruan azpikontratatutako kanpoko enpresek baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Ezingo dira izan sektore publikoko enteak, aplikatzeko instituzio-arauekin bat.

– Ezingo dute loturarik izan, ekintza edo parte-hartzeen bidez, laguntzaren eskatzailearekin edo lankidetza-proiektu batean sartutako enpresetako batekin. Halaber, ezingo dituzte horiek administratu, zuzenean edo zeharka.

2.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak baloratzeko, kontuan hartuko dira betekizun hauek:

a) Gastuek lotura zuzena izan beharko dute deialdiak xedetzat duen jarduerarekin, eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

c) Gastua euroa ez den moneta batekin baloratzen bada, ordainketa-dataren truke-tasara bihurtuko da.

d) Inola ere ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko fabrikatutako edo merkaturatutako produktu edo zerbitzuak, ezta eskatzaileak berak edo taldeko enpresek egindako lanak edo laguntza eskatzen duen entitatearekin, akzio edo parte-hartzeen bidez, zuzenean edo zeharka lotutako enpresek egindako lanak ere.

3.– Laguntzekin, enpresa-proiektu berri bat bultzatzeko gastuak finantzatuko dira, betiere enpresa-planean sartuta badaude edo hura garatzeko beharrezkoak badira.

Gastu hauek finantzatu ahalko dira:

a) Lan-kontratazioagatiko langile-gastuak. Baldintza hauek bete beharko ditu kontratazioak:

– Langile berriak izatea, talde sustatzailekoak ez direnak eta sustatzaileen gaitasunak osatzen dituztenak.

– EAEn lan egiten dutenak.

– Bilatzen diren eginkizunekin bat datorren esperientzia akademiko eta profesionala izatea.

– Hauek soilik hartuko dira kontuan: autonomia, ekimen eta ardura handiko lanbide-kategorietan sartzen direnak.

Gehienez ere 2 langile berriri dagozkien langile-gastuak lagunduko dira diruz, eta kontratatutako langile bakoitzak proiektuari ekarriko dizkion zereginak xehatu eta zehaztu beharko dira.

Ez dira diruz lagunduko enpresa berriko bazkideak kontratatzeko gastuak, ez eta talde bereko enpresetako pertsonak lekuz aldatzeko gastuak ere.

Hauek ere ez dira diruz lagundu daitezkeen langile-gastuetan sartuko: aparteko orduak egitea; mozkinengatiko ordainketak; bonuak edo dibidenduak jasotzeko eskubidea edo helburuak lortzeagatikoak; gauzazko ordainketak; hartu gabeko oporrak; dietak eta lokomozio-gastuak; ezkontzagatiko ordainsariak; heriotzagatiko kalte-ordainak eta dagozkien lekualdatzeak; lan-harremana eten, kaleratu edo uzteagatiko kalte-ordainak, eta errepikariak ez diren ordainsari-kontzeptuei dagozkienak.

b) Adituen kanpo-laguntza eta aholkularitza teknikoa, proiektuaren garapenari berariaz lotua.

Diruz lagundu daitezkeen gastu horien barruan, ez dira sartuko, besteak beste, enpresa-kudeaketari berari dagozkion kanpo-laguntzenak eta aholkularitza teknikoenak, hala nola auditoretza- eta kontabilitate-zerbitzuekin edo finantza-aholkularitzarekin lotutakoak, edo lan-zuzenbidearen edo zerga-zuzenbidearen eremukoak.

c) Higiezinen alokairu berrien gastuak, laguntza osorik eskatu ondoren formalizatu eta sortutakoak.

d) Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gastuak, bai eta erregistro, ziurtagiri eta homologazioenak ere.

e) Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak.

4.– Inola ere ezin izango da finantzatu inbertsiorik, hornidura-gasturik, finantza-gasturik, mantenu-gasturik, lokomozio- eta bidaia-gasturik, prestakuntza-gasturik, kanonik eta lizentziarik, asegururik eta bestelako gastu eratorririk, 100 eurotik beherako gasturik, eskudirutan egindako ordainketarik eta oinarri hauetan araututako laguntzak lortzeko kudeaketa-gasturik.

5.– DAELen 30. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, benetan ordaindutako gastua soilik joko da egindako gastutzat, justifikazio-aldia amaitu aurretik egina denean. Era berean, diruz lagundu daitezkeen gastuak (onuradunak bere merkataritza-eragiketetan egindakoak) ordaintzeko, kontuan izan beharko da zer ordainketa-epe aurreikusten den aplikatu beharreko araudi sektorialean, zeren gastuak epe horietan ordaindu beharko dira, edo, halako araudirik egon ezean, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

6.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak, guztira, 70.000 eurokoak izango dira gutxienez.

7. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak.

1.– Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa egituratuko dira, eta diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 lagunduko dira diruz. Kontzeptu guztiengatik metatutako laguntza, gehienez ere, 100.000 eurokoa izango da.

2.– Langile berriak kontratatzeagatik, gehienez ere 35.000 euro emango dira, lanaldi osorako kontratatzen den langile berri bakoitzeko, eta kontzeptu horrengatik, gehienez, 70.000 euroko laguntza emango da guztira, kontratazio horrek enpresarentzat dakarren gastua mugatu gabe.

8. artikulua.– Metaketa, laguntzen mugak eta azpikontratazioa.

1.– Deialdi hau gauzatzean ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza edo laguntzekin, bai eta helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere, laguntza-neurri horiek diruz lagundu daitezkeen gastu desberdinei buruzkoak direnean, edo laguntza-neurriak diruz lagundu daitezkeen kostu berberekin guztiz edo partzialki bat datozenean, betiere zenbatekoen baturek errespetatzen badituzte 7. artikuluan ezarritako laguntzaren gehieneko intentsitatea eta gehieneko zenbatekoak edo 651/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera aplika daitekeen laguntzaren zenbateko handiena. Bestela, murriztu egingo da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, muga horiek gaindi ez daitezen.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, bakarrik zein administrazioak edo sektore publikoak emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin bat eginda, inolaz ere ezin da izan onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Beste laguntza publiko batzuen eta programa honen bidez emandakoaren batura kostu hori baino handiagoa bada, programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko beharrezkoa den neurrian.

Batasuneko erakundeek, agentziek, enpresa erkideek edo beste organo batzuek zentralki kudeatzen duten eta zuzenean edo zeharka estatu kidearen kontrolpean ez dagoen Batasunaren finantzaketa estatu-laguntzekin konbinatzen bada, azken horiek soilik hartuko dira kontuan jakinarazpen-atalaseak eta laguntzaren gehienekoak errespetatzen diren zehazteko, betiere diruz lagundu daitezkeen kostu berberetarako emandako finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoak ez baditu gainditzen Europako araudi aplikagarrian ezarritako gehieneko finantzaketa-ehunekoak.

2.– Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpikontratatzea edo kontratatzea.

a) Hirugarrenekin azpikontratatzea edo kontratatzea. Hirugarrenak azpikontratatu edo kontratatu ahalko dira jardueraren % 100eraino egiteko, eta, nolanahi ere, DAELen 31.3 artikuluak ezarritakoari jarraikiz. Ulertuko da onuradunak azpikontratatu edo kontratatu duela baldin eta hirugarrenekin adosten badu dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egikaritzea. Azpikontratazioaren kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Hirugarrenekin adostutako jarduera horrek dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratazioak DAELen 31.3 artikuluko baldintzak bete beharko ditu.

b) Diruz lagundu daitezkeen gastuak. DAELen 30.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritakoa baino eta hirugarrenekin kontratatzea dakarren guztietan, gutxienez hiru hornitzaileri eskatu beharko dizkie eskaintzak onuradunak. Zerbitzu bat egiteko edo ondasun bat emateko konpromisoa hartu aurretik eskatu beharko dira eskaintzok, salbu eta merkatuan ez badago zerbitzu-ondasunok emateko edo hornitzeko behar beste entitate (ezaugarri bereziak dituztelako), edo dirulaguntza jaso aurretik egin bada gastua. Aurkeztutako eskaintzak hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean, beren-beregi justifikatu beharko da inguruabar hori memoria batean.

9. artikulua.– Laguntza eskatzea.

1.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta oinarri hauetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren webgunearen bidez.

2.– Laguntzaren eskaera eta eskatutako dokumentazioa aukeratzen den Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialean aurkeztu daitezke. Gainera, laguntzen eskaeraren ondoriozko jardueretan eta prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen arabera.

3.– Laguntzaren eskaerak enpresa eskatzailearen identifikazio-datuak eduki beharko ditu, bai eta haren legezko ordezkariarenak ere.

4.– Eskaera hori entitatea ordezkatzeko ahalordea duen pertsonak sinatu beharko du, sinadura elektroniko aurreratu bidez (ziurtagiri elektroniko aitortua).

10. artikulua.– Aurkeztu behar diren dokumentuak eta informazioa.

1.– Aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten entitateek informazio eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Entitatearen ordezkari legalaren izen-abizenak eta nortasun-agiri nazionala (NAN) edo atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ).

b) Sozietatearen eratze-eskritura, eta, hala badagokio, haren aldaketak.

c) Sozietatearen ordezkariaren ahalordea.

d) Identifikazio fiskaleko txartela.

e) Ordainketak egin ahal izateko emandako kontu korrontearen banku-titulartasunaren ziurtagiria.

f) Entitatearen ordezkari legalaren erantzukizunpeko adierazpena. Entitatearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena. Adierazpen hori inprimaki normalizatuaren parte den ereduaren arabera egin beharko du entitatearen legezko ordezkariak, eta adierazi beharko du 5. artikuluan ezarritako inguruabarrak betetzen dituela, barnean dela: konpromiso bat aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa jasotzeko, harik eta, aplikatu beharreko kontabilitate-arauekin bat etorriz, aurrerakina emateko ezarritako baldintzak bete arte, edo, hura jasotzeari buruzko arrazoizko zalantzarik balego, SPRIri itzultzeko konpromisoarekin, dagozkion interes eta guzti, hura itzultzeko ebazpenak hala xedatuz gero. Gainera, erantzukizunpeko adierazpen bat gehitu beharko da, zeinetan zerrenda bat jasoko baita proiektu bererako erakunde publikoei edo pribatuei eskatutako laguntzekin edo erakunde horiek emandako laguntzekin. Adierazpen horretan, zehaztu beharko da zein egunetan aurkeztu zen eskaera, edo, hala badagokio, zein egunetan eman zen, eta zer erakundek eman duen dirulaguntza, eta zein diren diruz lagundutako programa, gastuak eta inbertsioak eta laguntzaren zenbatekoa. Era berean, enpresaren tamaina zehazteko dokumentazioa aurkeztu beharko da; hau da, urteko enplegu-datuak, negozioaren bolumena eta balantze orokorra, bai enpresa eskatzailearena eta bai harekin lotutako gainerako enpresena ere, hala badagokio. Horrez gain, taldearen balantze globalak aurkeztu beharko dira, talde osoaren antolakuntza-eskemarekin, parte-hartzeekin, enplegu-datuekin, esportazio-zifrarekin eta balantzearekin; hori guztia laguntzen eskaeraren aurreko bi ekitaldietakoa.

g) Horrez gain, hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Legezko ordezkariaren notario-ahalordea, salbu eta laguntza-eskaera eskatzailearen ordezkariak sinatu badu, pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiriak indarrean egon behar du eta agintaritza ziurtatzaile batek emandakoa izango da.

– Identifikazio fiskaleko txartela, salbu eta laguntza-eskaera eskatzailearen ordezkariak sinatu badu. Ziurtagiriak indarrean egon behar du, agintaritza ziurtatzaile batek emandakoa izango da eta aukera eman beharko du IFZ-zenbakiari eta eskatzailearen sozietate-izenari buruzko datua egiaztatu ahal izateko.

– Urteko batez besteko plantillaren egiaztagiria eta amaitutako azken ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zergaren adierazpena.

– Datu orokorrak (ekipoa) eta diruz lagundu daitezken gastuen aurrekontu zenbatetsia, eta inbertsio-, fakturazio- eta enplegu-arloetan aurreikusten diren datuak 2025., 2026. eta 2027. urteetarako.

– 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretarako, enpresaren ziurtagiria, KAEOn inskribatutako auditorearen ziurtagiria, edo ordaintzeko legezko epeei dagokienez DLOren 13.3 bis artikulua betetzeari buruz adostutako prozeduren txostena, agindu horretan zehaztutako baldintzetan.

– 3 urterako enpresa-planaren ale bat.

– Garatu beharreko proiektuaren memoria, programaren aplikazioan ageri den eredu deskargagarriari jarraikiz, non, gutxienez, hauek jaso beharko diren (gehienez 40 orri, letra mota eta tamaina: Arial 11):

i) Laburpen exekutiboa (enpresaren eta jardueraren sektorearen aurkezpena, eta enpresaren oinarri teknologikoaren deskribapen laburra).

ii) Esku hartzen duen talde ekintzailearen kudeaketa-ahalmena (aurretiazko prestakuntza eta lanbideko esperientzia, egungo rol eta ardurak eta hurrengo 3 urteetarako aurreikusitakoak). Langile berriak badaude (gehienez 2), sartu beharreko profil bakoitzaren zereginak adierazi eta zehaztu beharko dira, profil bakoitzak enpresari ekartzen dion gastuarekin batera.

iii) Proiektuaren oinarri teknologikoa eta berrikuntza (proposatutako teknologia, I+G estrategia, jabetza intelektual eta industriala kudeatzeko planak, eta erabilgarritasunaren, sekretu industrialaren edo beste erregistro moten ereduak).

iv) Diru-sarrerak sortzeko eredua (negozio-eredua, merkatu potentziala eta lehia, eta produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren abantaila bereizgarriak).

v) Plangintza operatiboa eta komertziala, inbertsioa eta finantzaketa (jardueren egutegia, epeak, beharrezko baliabideak, hiru urterako aurreikuspen-kontuak).

vi) Proiektuaren eraginaren balorazioa (aurreikusitako enplegu-sorrera eta inbertsioak, genero-berdintasuna, gizarte-inklusioa eta jasangarritasuna).

Eskaeran justifikatuta ez dauden diruz lagundu daitezkeen gastu guztiak proiektuaren aurrekontu finantzagarritik kanpo geratuko dira.

– Entitate eskatzailea enpresa txikia dela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, enpresa-talde baten kide izanez gero, parte hartzen duen taldearen sozietate-organigrama, bai eta zeharka parte hartu ahal duten beste sozietate batzuena ere (651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean aurreikusitako irizpidearen arabera), partaidetza-ehunekoa adierazita. Enpresa txikia dela egiaztatzeko, enpresak aurkeztuko ditu enpleguari, negozio-bolumenari eta balantze orokorrari buruzko urteko datuak, bai eta harekin elkartutako edo lotutako gainerako enpresenak ere, hala badagokio. Horrez gain, taldearen datu orokorrak ere aurkeztuko ditu. Bertan, talde osoaren antolaketa-eskema aurkeztu beharko da, non adieraziko diren partaidetza eta enplegu-datuak, ustiapen-zifra eta balantzea; hori guztia, laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldiei lotuta, horrelakorik egonez gero.

2.– Aurkeztutako eskaera ondo ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen denean, SPRIk beste dokumentazio edo informazio osagarriren bat eskatu ahalko dio entitate eskatzaileari.

11. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean hasi eta 2025eko uztailaren 29an amaituko da. Dena dela, eskatzaileentzako arreta teknikoa 2025eko uztailaren 29ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).

12. artikulua.– Ebaluatzeko eta ebazteko prozedura.

1.– Eskaerak aurkeztu ondoren, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak BIC bati esleituko dizkio.

2.– BICek oinarrien 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen diren aztertuko dute, eta eskatzaileari behar bezala aztertzeko beharrezkoa den dokumentazio edo informazio osagarria eskatu ahal izango diete.

3.– BICek txosten ez-loteslea bidaliko diote SPRIri, aurkeztutako eskaerei buruz.

4.– Organo kudeatzaileak 5. artikuluko betekizunak betetzen diren aztertuko du.

5.– Nolanahi ere, eskaerak hutsik badu, ez bada oso-osorik bete edo ez bada atxiki eskatutako dokumentazioa, BICak edo SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak enpresa interesdunari eskatuko dio hutsune horiek betetzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko 10 eguneko epean. Gainera, adieraziko dio ezen, hori egin ezean, eskaera bertan behera geldituko dela, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurretiazko ebazpena eman ondoren, 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

6.– Ondoren, Balorazio Batzordeak proiektuak aztertu eta ebaluatuko ditu, 13. artikuluko irizpideak aplikatuz. SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren ekintzailetza-saileko bi kidek (Aitor Cobanera Rodríguez eta Imanol Cuétara Camiruaga) eta EAEko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko ekintzailetza-arloko bi kidek (Ane Miren de Ariño Ochoa eta José Luis España Guzmán) osatuko dute batzordea.

Batzordearen funtzionamenduarekin lotura duen guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

7.– Ebaluazio-fasean, Balorazio Batzordeak egokitzat joz gero, laguntza eskatu duten enpresei deitu ahalko die, aurkeztutako dokumentazioarekin batera, proiektuari eta haren bilakaerari buruzko azalpen xehatua emateko, eta beste edozein datu argitzeko, oinarri hauen arabera garrantzitsua bada.

8.– Organo kudeatzaileak, espedientea eta Balorazio Batzordearen balorazioa ikusita, laguntza emateko proposamena idatziko du, SPRIko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

13. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

1.– Aurkeztutako proiektuaren memoriaren arabera baloratuko dira onartutako eskabideak (arau honen 10.g) artikuluan aipatzen den aplikazioko eredu deskargagarriaren arabera), irizpide eta haztapen hauen arabera:

a) Ekintzailetza-taldearen kudeaketa-gaitasuna (0-35 puntu).

Proiektuari dagokion sektorearen ezagutza baloratuko da (gaitasun eta esperientzia profesionala), bai eta prestakuntza akademikoa eta osagarria ere.

Horrez gain, aintzat hartuko dira ekintzailetza-taldearen konpromiso- eta dedikazio-maila, lidergoa, osagarritasuna eta kohesioa. Halaber, ekintzailetza eta I+G+B babesteko inguruneekiko lotura baloratuko dira, bai eta finantzaketaren erakarpena ere.

b) Proiektuaren oinarri teknologikoa eta berrikuntza (0-35 puntu).

Proiektuaren izaera berritzailea eta ekintzailetza-taldearen ekarpen teknologikoa eta ezagutzakoa baloratuko dira, bai eta egindako eta planifikatutako I+G+Bko inbertsioak ere.

Horrez gain, positiboki baloratuko da plan bat izatea jabetza intelektuala eta industriala eta patenteak kudeatzeko, eta eskaera-prozesua hasita egotea; horrez gain, aintzat hartuko dira enpresak hartutako beste babes-modu batzuk, hala nola erabilgarritasun-ereduak, sekretu industriala edo beste erregistro mota batzuk.

c) Merkataritza-plangintza eta proiektuaren inpaktua (0-30 puntu).

Plangintza operatiboa eta komertziala, inbertsioena eta finantzaketarena (jarduerak, epeak eta beharrezko baliabideak) baloratuko dira.

Sarrerak sortzeko eredua, merkatu potentziala eta bezeroen ezagutza baloratuko dira.

Aurreikusitako enplegu-sorrera baloratuko da, baita genero-berdintasuna, gizarteratzea eta jasangarritasuna ere.

Era berean, kontuan hartuko dira proiektuaren memoriaren kalitatea eta argitasuna eta proposatutako proiektuaren azalpena eta aurkezpena.

2.– Hautagarriak izan ahal izateko, proposamenek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte, eta beharrezkoa izango da 17,5 puntuko gutxieneko puntuazioa lortzea artikulu honetako a) eta b) letretan aurreikusitako irizpide guztietan, eta 15 puntu c) letran aurreikusitako irizpidean.

14. artikulua.– Ebazpena, argitalpena, jakinarazteko modua eta baliabideak.

1.– SPRIren Zuzendaritza Nagusiak ebatziko ditu laguntzak, norgehiagoka-araubidearen bidez, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie. Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko zaio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako epean eta moduan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, zuzenean, administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegietan.

2.– SPRIko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eskabideak oinarri hauen arabera ezestea erabakiko da.

3.– Eskaeren berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, egindako eskaera formulatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta jakinarazpenik jaso ez bada, ulertuko da eskaera ezetsi egin dela.

4.– Emandako laguntzen berri jendeak oro har izateko, SPRIren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

15. artikulua.– Laguntzen likidazioa.

1.– SPRIk ordainduko du entitate onuradunei emango zaien dirulaguntza, BICek emandako balorazioaren eta SPRIren ondorengo onespenaren arabera.

2.– Dirulaguntza ematen den unean, emandako dirulaguntzaren % 10eko aurrerakina ordainduko da, dirulaguntzari atxikitako jarduketak gauzatu ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, DAELen eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketaren jardunbide orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen ditu).

3.– Proiektua gauzatu izanaren justifikazioa: onuradunek proiektua gauzatu izana justifikatu beharko dute, SPRIren aplikazio informatikoan gaitutako likidazio-eskaera erabiliz, egutegi honen arabera:

– Lehenengo likidazio-eskaera: 2025eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da likidazio-eskaera, salbu eta laguntzak emateko ebazpena 2025eko azaroaren 1etik aurrera ematen bada. Likidazioa aurretik adierazitako moduan aurkezten ez bada, onuradunak izaera hori galduko du.

– Bigarren likidazio-eskaera: 2026ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da likidazio-eskaera. Likidazioa aurkezten ez bada, onuradunak izaera hori galduko du.

– Azken likidazio-eskaera proiektua amaitu eta gehienez 3 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta, nolanahi ere, 2027ko urriaren 31 baino lehen.

4.– Eskabide hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du entitatea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek.

5.– Likidazio-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Gastu hautagarrien fakturak, kostuen banakapenarekin.

b) Fakturen ordainketen ordainagiriak, kontuetan edo ordainketaren banku-ziurtagirian islatuta.

c) Hala badagokio, emandako zerbitzua eta egindako gastuak egiaztatzeko agiriak.

d) Proiektuaren memorian jasotako jarduketen abiarazte eta gauzatzeari buruzko egikaritze-memoria, kontularitza-informazioarekin eta behin-behineko egoerekin batera.

e) Jarduerak, dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badira, diruz lagundutako jardueretarako funts horien zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira.

f) DAELen 30.3 artikulua aplikatuz, entitate onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak.

Likidazio-eskaera ez bada guztiz betetzen edo ez bada haiekin batera eskatutako gainerako dokumentazioa aurkezten, SPRIk edo dagokion BICak entitatearen legezko ordezkariari eskatuko dio hutsune hori betetzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, gehienez ere 10 egun balioduneko epean.

6.– Nolanahi ere, justifikazio-epea amaitu aurretik ordaindutako gastuak soilik joko dira egindako gastutzat. Ez dira kontuan hartuko merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten gastuak.

16. artikulua.– Entitate laguntzaileak.

1.– BICak, entitate laguntzaile gisa, funtzio hauetaz arduratuko dira:

a) Dokumentazioa aztertu eta proiektuak hasiera batean balioztatzea.

b) Onetsitako proiektuaren jarraipena eta tutoretza.

c) Ordainketa-proposamenaren analisia eta hasierako balioespena.

d) Enpresa-planak aztertzeko txostenak egitea, eta haiek Balorazio Batzordeari bidaltzea.

e) Laguntzaren baldintzak aldatzeko proposamenak, oinarri hauetako 18. artikuluan arautuak.

f) Edonola ere, oinarri hauetan jasotako guztiak.

2.– Hauek dira EAEn kokatutako BICak:

Araba:

– BIC Araba: Arabako Eraberrikuntza-industrialdea AB – Centro de Empresas e Innovación de Álava, S.A.

Bizkaia:

– BIC Bizkaia Ezkerraldea: Centro de Desarrollo Empresarial de la Margen Izquierda, S.A.

– Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa / Centro de Empresas de Innovación de Bizkaia (BEAZ, S.A.U.).

Gipuzkoa:

– BIC Gipuzkoa: Centro de Empresas e Innovación de Gipuzkoa (BIC Gipuzkoa Berrilan SA).

– Saiolan, S.A.

17. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Onuradunaren betebeharrak dira DAELen 14., 27. eta 42. artikuluetan jasotakoak, eta, bereziki eta mugatzeko xederik gabe, betebehar hauek:

1.– Dirulaguntza ematea arauzko egiten duen jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea arauzko egiten duen egoeran egotea.

2.– SPRIri justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean entitate onuradunak ez badio espresuki uko egiten hari SPRIren aurrean, ulertuko da hura onartuta gelditu dela.

4.– Emandako dirulaguntza eman zaion proiektura bideratzea.

5.– Onartzea SPRIk beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio gehigarri guztia eskatu ahal duela, eta SPRIk izendatutako langileek beharrezko eta komenigarritzat jotzen dituzten egiaztapenak egin ditzaketela haien instalazioetan, esleitutako laguntzaren xede den proiektua egikaritu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzeko.

6.– Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan daitezkeen bitartean.

7.– SPRIk egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren eta beste kontrol-organo eskudunen (nazioko zein komunitate-mailakoak) egiaztatze- eta kontrol-jarduketak ere, jasotako dirulaguntzei buruzkoak, jarduketa horiek egitean eskatutako informazio guztia aurkeztuz.

8.– SPRIri eskaera edo dirulaguntza edo laguntzak jaso izana jakinaraztea, baita diru-sarrera edo baliabideak ere, hemen araututako laguntzen xede bera edo antzekoa badute, edozein administrazio edo ente publiko edo pribaturen eskutik jasotakoak. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

9.– SPRIri berehala jakinaraztea laguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatu dela.

10.– Diruz lagundutako proiektua gauzatzean sortzen diren dokumentuetan eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea.

11.– Hedapen-neurri hauek hartzea, dirulaguntzaren xede den programa, jarduera, inbertsio edo jarduketaren finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko, honen arabera:

– Publikoki hedatzeko dokumentu, kartel, propaganda edo argitalpenetan SPRIren logotipoa eta «SPRIk diruz lagunduta» esaldia agertu beharko da, esteka honetan eskura dagoen formatuari jarraikiz: https://www.spri.eus/es/logo/

– Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.

12.– Dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, ogasun-gaietan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailburuaren aginduz erregelamendu bidez zehazten den moduan.

13.– Izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla bermatzeko.

14.– Jasotako laguntzaren aurrerakina pasibo gisa jasotzea enpresaren kontabilitatean, eta SPRIri itzultzea, laguntza itzultzea erabakitzen duen ebazpenean hala xedatzen bada.

15.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- edo kontrol-jardueren xede izan daitezkeelako.

16.– DAELen 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak zein diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora jasotakoa itzultzea.

17.– Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan. Diruz lagundutako proiektua gauzatzean sortzen diren dokumentuetan eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea.

18.– Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

19.– DAELen 30.2 artikuluari jarraikiz, dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, haren merkataritza-eragiketak diruz lagundu daitezkeen gastuak badira, enpresari aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dute, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

20.– Onuraduna DAELen 48.1 artikuluan aurreikusitako egoeran dagoenean, deslokalizaziorik ez egitea, 49. artikuluaren arabera.

21.– Dirulaguntza jaso dezaketen programa, jarduera, inbertsio edo jarduketen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia ematea, gardentasunari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

18. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

1.– Aurreikusita dago dirulaguntza ematen duen organoak emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzeko aukera, ofizioz edo interesdunak eskatuta, aldez aurretik, unean uneko egoeraren balorazioa eginda, betekizun hauek betetzen direnean:

a) Dirulaguntza aldatzea interesdunak eskatuz gero, DAELen 14.e) artikuluan adierazitako betebeharra betez jakinaraztea onuradunak, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.

b) Zenbatekoa gehitu behar ez izatea.

c) Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.

d) Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

e) Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

f) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.

2.– Dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, DAELen 40. artikuluan aurreikusitakoari jarraituko zaio.

19. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketak.

1.– Entitate onuradunek oinarri hauetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzak urratzen badituzte, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta SPRIri ordura arte jaso dituzten laguntzen zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango dute; horrekin batera, dagozkien berandutze-interesak ere ordaindu beharko dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, itzulketa hori lortzeko ekintza legalak abiaraziko dira.

2.– Edonola ere, ez-betetzetzat joko dira hauek, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera:

a) SPRIren baimenik gabe laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian aurreikusitako jarduketak aldatzea. Egikaritzearen edozein aldaketa ez bazaio SPRIri jakinarazten eta aldaketa horrek laguntza emateko azterketa-baldintzak aldatzen baditu, ez-betetzetzat joko da ondore horietarako.

b) Gastu hautagarriak epean ez justifikatzea edo ez betetzea programa honetan edo laguntza emateko ebazpenean eskatutako baldintzak.

c) Diruz lagundutako proiektua egikaritzeko ezarritako epeak gainditzea, baldin ez badago aldaketa-baimenik.

d) Laguntza lortu izana programa honetan jasotako baldintzak bete gabe edo laguntza emateko ezarritakoak urratuz.

e) Programan edo laguntza ematean aurreikusitako kontrol-neurriei uko egitea edo neurri horiek oztopatzea.

f) Proiektua beste edozein modutan desbideratzea, edo ez betetzea laguntza emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar.

g) DAELen aurreikusitako arrazoiak.

3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.

4.– Deialdi honetan, gainerako arau aplikagarrietan eta, hala badagokio, laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, DAELen 51. artikulua aplikatuz enpresen deslokalizazioari buruzko adierazpena barne, ebazpen hori indargabetuko da, ez-betetzearen aurretiazko espedientearen ondoren, eta SPRIri laguntzak itzuli beharko zaizkio, berandutze-interesekin batera, zeinak zuzenbide publikoko sarrerak izango baitira, horri buruz DAELen xedatutakoari jarraikiz, dagozkien ekintza legal eta zehapenei kalterik egin gabe. SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko– espedienteak abiarazi eta ebaztea.

5.– Programaren xede den jardueraren kostua gainditzen duen laguntza-zatia ere itzuli beharko da gehiegizko finantzaketa gertatzen bada beste laguntzak metatzearen ondorioz (8. artikuluan arautzen da). Kobratu ondoren itzuli beharko da laguntza, eta itzuli beharreko zenbatekoa egitatea adierazten duen eta itzulketa agintzen duen ebazpenean zehaztuko da.

6.– Halaber, jasotako laguntza itzuli egin beharko da onetsitako proiektu bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo exekutatzen bada.

7.– Ezarritako baldintzak zati batean betetzen direnean, baldin eta egiaztatzen badu bere jarduna konpromisoak betetzera bideratuta dagoela zalantzarik gabe, dirulaguntza zati batean ordainduko da, edo, hala badagokio, zati batean itzuliko da; itzuli beharrekoa kalkulatzeko, egin behar zen jarduera guztitik benetan egindakoaren proportzioa hartuko da kontuan. Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubide duen zenbateko partzial horrek bat egingo du emandako dirulaguntzatik benetan egindako eta behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikatze hori egiaztatu ondoren eta entitate emaileak onartu duenean.

8.– Borondatezko epean ordainketa egiten ez bada, premiamendu-bidea erabili ahalko da, aplikatzeko araudi legalean xedatutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Araudi aplikagarria. Programa honi araudi hau aplikatu ahal zaio:

1.– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

2.– Aplikatzekoak diren kasuetan, 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

3.– 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

4.– Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorra (EB), 2014ko ekainaren 26ko EBAOn argitaratua (187. Zenbakia).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.

Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.

Informazio hori gai honetan eskumena duen administrazio publikoari eta SPRI taldeko enpresei eman ahal izango zaie.

Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.

Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide baliatzeko ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak datuak babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus

Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa izango da: www.apvd.eskadi.eus

SPRIk datu pertsonalen babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://www.spri.eus/es/aviso-legal/ webgunera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauekiko hartzen dituen erabakiek administrazio-izaera dute, eta, beraz, jurisdikzio eskuduna administrazioarekiko auziena izango da.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

Onuradunek, nolanahi ere, programa honen bidez emandako dirulaguntzaren jatorriaren publizitate egokia eman beharko dute, oinarri hauetan zehaztutako baldintzetan.

Bilbao, 2025eko ekainaren 12a.

Zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.

I. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDU NORMALIZATUA

[izen-abizenak] jaunak/andreak, indarrean dagoen [...] zenbakidun NANarekin, [...] IFKa eta egoitza soziala [helbidea] helbidean duen [entitate eskatzailearen izena](r)(e)n izenean (entitate horren jarduera-zentroa [EAEko jarduera-zentroa]-n dago), hau adierazten du:

I.– Programa honen xede den laguntza lortzeko indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela, eta, zehazki:

– Eskari honetatik dagokion atalean alderdi hauei buruzko informazioa aurkezten dela:

a) Proiektu bererako eskatu diren edo erakunde publiko edo pribatuek eman dituzten laguntzen zerrenda, eskaeraren eta, hala badagokio, laguntza emandako egunaren data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

b) Enpresaren tamaina zehazteko datuak; hau da, urteko enplegu-datuak, negozioaren bolumena eta balantze orokorra, bai enpresa eskatzailearena, bai harekin lotutako gainerako enpresena, hala badagokio. Horrez gain, taldearen balantze globalak aurkeztu beharko dira, talde osoaren antolakuntza-eskemarekin, parte-hartzeekin, enplegu-datuekin, esportazio-zifrarekin eta balantzearekin (datu horiek laguntzen eskaeraren aurreko bi ekitaldietakoak izango dira).

– Ez dagoela oinarri hauetako 5.2 artikuluan aurreikusitako egoeretako batean, hau da:

a) DAELen 13. artikuluan aurreikusitako inguruabar eragozleetako batean; hots:

i) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortuta egoteagatik, edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortuta.

ii) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria eginda, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.

iii) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazita eta haien errudun deklaratuta.

iv) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari izatea, egoera hauetakoren batean egonda: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

v) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.

vi) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean izatea.

vii) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.

viii) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

ix) Pertsona fisiko edo juridikoa, publiko edo pribatua, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta egotea, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

x) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota ez betetzea, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

b) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan bakarrik, abenduaren 29ko 3/2004 Legean, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituenean, aurreikusitako ordainketa-epeak ez betetzea.

c) Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat adierazi duen Europako Batzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain egotea.

d) Krisian dauden enpresa izatea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01 EBAO).

e) Sektore publikoren bateko kide izatea, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.

f) Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun eta oso astunengatik zehatuta egotea administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, dagozkion neurri zuzentzaileak bete eta zehapena ordaindu arte.

g) LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu izana, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

h) 651/2014 Erregelamenduko 1.2 artikuluaren arabera baztertutakoen kategorietako batean egotea; hau da, kategoria hauetakoren batean:

– I+G+Bko laguntza-araubideak, baldin eta estatu kide bakoitzeko estatu-laguntzen urteko batez besteko aurrekontua 150 milioi eurotik gorakoa bada, indarrean sartu eta sei hilabetetik aurrera.

– 651/2014 Erregelamenduko 1. artikuluko 2. ataleko a) letran jasotako araubideen aldaketak, erregelamendu horren arabera laguntza-araubidearen bateragarritasunari eragin ezin diezaioketen aldaketez edo onetsitako ebaluazio-planaren edukiari nabarmen eragin ezin diezaioketen aldaketez bestelakoak;

– Esportazioarekin lotutako jardueretarako laguntzak; zehazki, esportatutako kopuruekin zuzenean lotuta daudenak, banaketa-sare baten ezarpenerako eta funtzionamendurako laguntzak edo esportazio-jarduerari lotutako beste ohiko kostu batzuetarako laguntzak;

– Inportatuen ordez produktu nazionalak erabiltzearen baldintzapeko laguntzak.

– Adierazpen honek barne hartzen ditu eskatzaileak programaren oinarrietako 8.2 artikuluan adierazitakoa betetzeari buruzko konpromisoak; hau da, enpresak deslokalizatuta ez egoteari buruzkoak, DAELen 49. artikuluaren arabera, eta gainfinantzaketarik ez izateari buruzkoak, DAELen 9.4.h) artikuluaren arabera, eta jasotako laguntzaren aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa islatzeari buruzkoak, eta SPRIri itzultzeari buruzkoak, itzulketa erabakitzen duen ebazpenak hala xedatzen badu.

II.– Indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen ditut.

III.– Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, bai eta aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

III.– Badakit ezinezkoa izango dela dena delako eskubidea baliatzen edo dena delako jardueran aritzen jarraitzea, baldin erantzukizunpeko adierazpen honetan jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa; egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera gauzatuko ezintasun hori, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluaren 4. atalari jarraikiz.

[ ] Goian jasotako adierazpenen edukia onartzea.


Azterketa dokumentala