Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2866

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 11koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Aztertu dugu Segurtasuneko sailburuaren Agindua, 2025eko otsailaren 18koa, zeinen bidez joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko EAEko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko modua arautzen den (2025eko otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.).

Agindu horren 11.2 artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko Balorazio Batzordea sortuko da, eta Joko eta Ikuskizunen zuzendariak izendatuko ditu batzordekideak, ebazpen bidez.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duten balorazio-batzordeko kideak izendatzea.

Batzordeburua: Nerea Alday Garate, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Ainitze Rodrigo Goikoetxea, Joko eta Ikuskizunen Arabako Lurralde Bulegoko arduraduna.

– Jon Agirre Garai, Joko eta Ikuskizunen Bizkaiko Lurralde Bulegoko arduraduna.

– Joseba Dorronsoro Goikoetxea, Joko eta Ikuskizunen Gipuzkoako Lurralde Bulegoko ordezko arduraduna.

– Aiala Segura Ruiz de Arcaute, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria: Beatriz Anitua Zabaleta, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 11.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.


Azterketa dokumentala