Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2863

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2025eko maiatzaren 30eko Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako erabakia hartu ondoren, eta haren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari buruzkoa. Ebazpenari erantsi zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2025. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONESTEN DITUEN ABENDUAREN 20KO 8/2024 LEGEARI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

I.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioaren bidez eratutako lantaldeak aldez aurretik negoziazioak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriaren inguruan adierazitako desadostasunak aztertzeko eta horiek konpontzeko proposamena egiteko. Negoziazio horien ondorioz, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte desadostasunak, honako konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:

Bi alderdiek uste dute aginduak bete egiten duela eskumen-esparrua, eta Estatuan indarrean den oinarrizko araudiaren edo hala badagokio horren gainen ezartzen den horren arabera aplikatu eta interpretatu beharko dela.

II.– Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiek uste dute konponduta daudela adierazitako desadostasunak eta amaituta dagoela planteatutako eztabaida.

III.– Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroa,

ÁNGEL VÍCTOR TORRES PÉREZ.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala